Pernan Goñik 'Emakume Apartak' obrea aurkeztu dau Arrikibarreko fatxadan

Bizkaie! 2020-10-08 12:17   Kulturea

Erretratuak modu esperimentalean marrazten ditu. 

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak esku-hartze artistiko barria aurkeztu dau gaur Fatxada Proiektua. Diseinua, ilustrazinoa eta komikia esparruan.

Urriaren 8etik abenduaren 15era, Emakume apartak, proiektuaren hiru irudigaz hartuko dau parte espazio horretan. Persona-erretratuak dira, emakumeenak, jakin-mina eragiten deutselako autoreari. Ikerketa-prozesu baten ondoren, Pernan Goñik modu esperimentalean marrazten ditu erretratuak, artxibo fotografikoetatik abiatuta. Holan, haren intereseko arloetan lan egiten dau —feminismoe, literaturea, artea, zientzia, kirola eta gaurkotasun arloetan—, eta Virginia Woolf edo Hedy Lamarr lako personaia historikoak eta Greta Thunberg-en moduko gaur egungo personaia.

Pernan Goñiren eretxiz, ikerketa pertsonal honen helburu diran persona guztiek barritu, zirikatu edo aurre egin deutse ezarritako sistemeari, modu xume eta erabilgarrian, edo modu erradikalean. Asmoa da erispideak nahastea, nabarmendu ez diran ahots eta jarrera gehiago sartzeko.

Azken buruan, Pernan Goñi artisteak Marraztu gura dozuna tailerra egingo dau urriaren 13an eta 14an, helduei zuzenduta, Fatxada proiektua. Diseinua, ilustrazinoa eta komikia proiektuaren barruan.


Fatxada Proiektua

Aitor Saraiba, Naiara Goikoetxea, Susana Blasco, Higinia Garay, Leire Urbeltz eta Ane Pikaza artistek hartu dabe parte Fatxada Proiektuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu