'El hoyo', 'La trinchera infinita' eta 'O que arde', Oscarretara bidean

Bizkaie! 2020-10-07 10:23   Zinemea

Zemendiaren 3an jakingo dogu hiru horreetako zein aurkeztuko daben.


La trinchera infinita


O que arde

Zemendiaren 3an iragarriko dau Espainiako Zinema Akademiak hiru film horreetako zein proponiduko deutsen Hollywoodeko Akademiari. AEBetako Akademiak bost film aukeratuko ditu proposamen guztien artean, behin betiko hautagaiak izan daitezan apirilaren 25ean, Los Angelesen egingo daben Oscar Sariak emoteko ekitaldian.

El hoyo Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarrak zuzendu dauen filma zientzia fikzinoaren eta zinema sozialaren arteko nahasketa zorrotza da, Netflix plataformara batu eta mundu mailan sekulako erantzun handia jaso dauena.

Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren La tinchera infinita Moriarti taldearen pelikuleak Gerra Zibilaren ondoren errepresinoa sufridu eta hilteko bildurrez etxean ezkutatzen ziranen gorabeherak ditu ardatz.

O que arde Oliver Laxe galiziar zuzendariaren hirugarren filma da eta Amadorren istorioa jorratzen dau. Ez dau inor zain sute bat biztuteagaitik zigorra bete ondoren kartzelatik urtetan dauenean. Etxera joango da, Lugoko mendietan galdutako herritxu batera eta han biziko da Benedicta amagaz. Bizitzea astiro-astiro igaroko da, naturearen erritmoan, harik eta sute handi batek ingurua suntsitu eta dana aldatu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu