Euskeraz egiteko prest zagoz?
2020-09-24 09:39 Euskerea berbagaiMintzaneteko Bidelagunak martxan.
Euskal Herrian euskeraz berba egin gura dogu: kalean, etxean nahiz beharrean euskerea erabili; lagunartean, familiakoakaz edo ezagunakaz berba egin, geure hizkuntzea lau haizetara zabaldu. Bide horretan aurrerapausuak emoteko, Mintzanetek aukera erraza eskaintzen deutsu: lagundu praktikau gura dauenari: Zelan? Bidelagun izanda.
Zer behar dau bidelagun batek?
– Euskalduna izatea (ez dau titulurik behar).
- Astean ordubeteko tartea.
- Skype, Whatsappeko bideo-deia, Google Hangouts... Edozein programa eskura izatea.
– Laguntzeko gogoa: ez zara irakaslea, helburua bidelariak euskeraz berba egitea da.
– Esperientzia barri bat bizi gura izatea: persona bat ezagutzeko aukera parebakoa.
Koronabirusak eragindako egoera honetan, etxetik urten barik laguntzea konponbiderik onena dala uste dogu, eta Mintzaneten izena emoteko momentu aproposa dala; zergaitik? Esperientzia betegarria eta aberatsa dalako, hartu-emon politak sortzen diralako, hizkuntzeari benetako bultzadea modu errazean emongo deutsagulako, beste hizkuntza egoera bat ezagutuko dogulako...
Zeuk be holako esperientzia bat bizi gura dozu? Ez izan dudarik, izan zaitez bidelagun!
Mintzanet bere ahotan atalean jente gehiagoren bizipenak ezagutzeko aukerea dago: idatziz nahiz bideoan.
Ez egon gora adi, izan zaitez Bidelagun!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!