Garagarrilaren 18an, Hondarribiko V. Mendi Tour
2020-07-13 07:55 ZinemeaUda kolorez jantzita, Kasino Zaharreko lorategietan.
Hondarribiko Kasino Zaharreko lorategietan, aire zabalean, Mendi Tour-raren udako bersinoa: mendia, abenturea, muturreko kirolak eta naturea jorratzen dituen zinemarik onena gau-giro ederrean gozetako formulea.
Ate joka da Hondarribiko Mendi Tourraren 5. edizinoa; martiaren 28an eta 29an egitekoa zan aurtengoa, baina covid pandemiaren alarma egoereagaitik atzeratu egin zan eta garagarrilaren 18an, zapatuan, egingo da Udako formatuan. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko sei film labur eta film luze bat buztartuz ordu biko iraupeneko saioa eskainiko da, mendiko zinemaren egungo panoraman erantzun handiena daben tituluak aurkeztuz.
CLIMBING BLIND | 57', Erresuma Batua, Eskaladako Film Onena 2019ko Mendifilmen.
IN PERPETUAL MOTION | 4', Australia, 2017ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
HARRIA HERRIA | 7', Euskal Herria, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
WHERE THE WILD THINGS KEEP PLAYING | 4', Australia, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
THE SEARCH FOR THE WOOO | 11', Austria, 2018ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
CAN'T SKI VEGAS | 11', AEB, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
ALLEIN (ALONE) | 11', Alemania, 2019ko Mendifilmeko Sail Ofiziala.
Jatorrizko bersinoetan eskainiko dira pelikulak, euskeraz, ingelesez neurri handi batean eta alemanieraz. Danek ditue euskerazko eta gaztelaniazko azpidatziak, BBK Mendi Film Festival-ek sortuak.
Inspirazino iturri diran pelikulakaz, ikusleak hunkitu eta amesak pizten dira. Ingurumen eta gizarte gaien inguruan hausnarketarako gonbita egiten jake: munduko txokorik ederrenetara bidaiatu, muturreko abenturak bizi, mendi eta hormak eskalau, edurretan malda liluragarrietan irristatu, tontorrik tontor korrika egin, ibai basatietako ur lasterretan olgau, bizikletan baso-bide barriak esplorau, oinez bazter ezezagun eta urrunetara heldu... Nazinoarteko atleta eta zinema zuzendari onenek lagunduta beti, bertakoakaz hasita.
Kontuak kontu, 22:00etan hasiko da saioa eta Kasino Zaharreko lorategietako eremuak osasuna jagoteko inguruko neurri eta berme guztiak beteko ditu. Sarrera doban baina gonbidapena eskuratzea derrigorrezkoa da. Non? Hondarribiko Kutxabanken (San Pedro kalea, 9) eta Arma Plazan. Hondarribiko Udala da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiak antolatutako ekitaldi honen babesle nagusia.
10 urteko eskarmentua da Mendi Tourraren bermea. Euskal Herritik abiatuta, Espainia osoan milaka ikuslek zinema kalidadean gozau dituen esperientziak eskaintzen ditugu, konpartiduteko esperientziak eta hala jazoda Hondarribiko Itsas Etxean aurreko lau urteetan.
Kontzientziazino eta zuhurtzia garaiak dira eta, aldi berean, amesak elikatzeko eta barruan daroagun espiritu abenturazalea kargetako sasoiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!