Garagarrila eta abuztua Bermeoko Arrantzaleen Museoan
2020-07-06 10:18 KultureaBermeo Tuna Tasting eta Gaztelugatxeko San Juan.
Bermeo Tuna Tasting
Hegaluzearen arrantzearen nondik norakoak bisita gidatu baten ezagutzeko aukerea dakar Arrantzaleen Museoak, Bermeoko Turismo bulegoa eta Bermeo Tuna World Capital alkarteagaz batera. Ondoren, Martin Lucas Madaixagane – Madariaga Torretxeko jatetxearen sukaldariak zuzendutako saio gastronomikoan hegaluze eta atuna pintxoak probetako aukera izango da.
Datak:
Garagarrilak 8, 15, 22 eta 29
Abuztuak 5, 12, 19 eta 26
Ordua: 11:00
Prezioa: 10€
Erreserbak hemen.
Informazino gehiago: 946881171 edo arrantzaleenmuseoa@bizkai.eus
14 urtetik gorako personentzat zuzendutako jarduerea. Leku-kopuru mugatuak, erreserbea ezinbestekoa da.
Topagunea: Arrantzaleen Museoa. Ertzilla Torrea, Torrontero Enparantza. Bermeo.
Gaztelugatxeko San Juan
San Juan Gaztelugatxekoaren barrualdearen antxinako argazkia, hainbat itxas boto-opari ikusteko, batez be txalupa nagusiak eta baporeren bat.
Kanpoaldeko argazkiak San Juan eguneko giroa agertzen deusku: batzuk jantzan, beste batzuk kanpaia joten...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!