'Arnasa hartu eta gure lekua aldarrikatuko dogu'

Bizkaie! 2020-07-03 09:34   Kulturea

Atzerrian lurra garratz obrearen sortze prozesua be aurrera doa.

Heldu da uda. Hankak loturik eta begiak estalita jarraitzen dogun arren, begitu eta haruntz goaz oinez.

Alde batetik, baieztu daiteke Artedrama Euskal Laborategia irailaren 21etik 26ra bitartean egingo dala Aulestin, ohiko formatuan. Urtero legez euskal antzerkiaren topaleku horrezaz gozetako aukerea izango da.

Bestetik, martiaren 7an, azken antzezpena Lesakan egin ondoren, ganerako guztiak bertan behera geratu ziran baina irailetik aurrera Zaldi Urdinak antzezlanari esker disfrutetan jarraituko dogu eta egin izan zituen antzezpenez gan, agertoki gehiagotan be izango da aukerea, birearen amaierea izango dan horretan gozetako, hain zuzen be.

Gainera, Ander Lipusen, Huts Teatroaren eta Artedramaren hurrengo produkzinoa: Atzerrian lurra garratz obrearen sortze prozesua be aurrera doa eta Laura Penagos aktore kolonbiarra eta Ander Lipus egongo dira oholtzan Amancay Gaztañagak zuzenduta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu