Udako ordutegia Gernikako Euskal Herria Museoan

Bizkaie! 2020-07-02 10:00   Kulturea

Asteko egun guztietan edegita egongo da.

Garagarrilaren 1etik abuztuaren 31ra, Euskal Herria Museoak udako ordutegia izango dau: Domeka eta astelehenetan, 10:30-14:00; martitzenetik zapatura: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00; jai egunetan: 10:30-14:30 eta 16:00-19:30.

Asteko egun guztietan edegita egongo da.


Udako jarduerak

Armusuak eta barriak (Garagarrilaren 8tik 29ra)

Euskal Herria Museoak euskeraz berba egiteko aukera parebakoa eskainiko dau garagarrileko eguaztenetan, goizeko 11:00etan. Euskerea lantzeko eta hobetzeko giro erosoan sartu zaitez, barrietan argitaratutako gai interesgarrienei buruz berba eginez, kafe zein bestelako edariren bat hartzen dozun bitartean.

Doban da baina informazino gehiago behar izan ezkero ondoko bideak erabili: 946255451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Plazak mugatuak diranez, izena emotea beharrezkoa da.


Jose Arrue barrutik

Euskal Herria Museoan José Arrue euskal artista kostunbristearen obrak batzen dituan José Arrue barrutik erakusketea dago ikusgai. Margolariak euskal bizimoduan eta kulturan izandako garrantzia ezagutzeko, Euskal Herria Museoak erakusketearen bisita gidatuak eskaintzen ditu. Bisita gidatuaren bitartez, bisitariek José Arrueren obrea ikusteko aukerea izango dute, baita artistearen bizitzako gorabeherak ezagutzeko be.

Datak eta hizkuntzak:

Domeketan eguerdiko 12:00etan:

Garagarrilaren 5ean eta 19an, euskeraz.

Garagarrilaren 12an eta 26an, gaztelaniaz.

Abuztuaren 2an, 16an eta 30ean, euskeraz.

Abuztuaren 9an eta 23an, gaztelaniaz.

Aforoa: Gehienez 5 persona

Martitzenetik zapatura, gehienez 5 lagunez osotutako taldeentzat. Ordutegia galdetu. Aldez aurretik erreserbea egin behar da: 946255451 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu