Zirkuko Pirinioak proiektuaren bidez, kulturearen arloan enplegua sustatuko da
2020-07-02 09:23 KultureaLaguntzeko eta babesteko programea da eta konpainiak profesionalizau eta finkatzea erraztuko dau.
Bilboko Udala, Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak proiektuaren bazkide danez, hiru deialdi atondu ditu: bat programako bazkideak diran mugaz gaindiko lurraldeetako programatzaileentzat; beste bat Euskadiko zirkuko artistei babesa emoteko; eta hirugarrena Pirinioez alde bietako lurraldean kokatutako sorkuntza-proiektuetarako. Lankidetzako proiektuaren % 65 finantzietan dau Europako Batasunak Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez (FEDER). Proiektuaren helburua da zirkuko artisten enplegua sustatzea, laguntzeko metodoak eraldatuz eta gaur egungo egoeretatik sortzen diran desafio barriei erantzuteko egokituz.
Lehen deialdiak gaur egungo zirkua sustatu nahi dau eta programearen bazkide diran mugearen alde bietako programatzaileentzat da. Horren bidez, sorkuntzea sustatzeko hainbat ekintza barritzaile landuko dira: sorkuntza-maratoia zein artistei laguntzeko ibilbideak zehazteko eta lanbideen arteko alkarrizketak sustatzeko.
Deialdia garagarrilaren 15era arte egongo da zabalik.
Euskal Herriko babesletzea zirkuko artistentzat
Laguntzeko eta babesteko programea da eta konpainiak profesionalizetea eta finkatzea erraztuko dau eremu artistikoan, juridikoan, administratiboan eta merkatuan. Zeharkaldia – Zirkuko Pirinioak proiektuko bazkide bik zuzenduko dabe, Bilboko Udalak eta Euskal Urigune Alkargoak.
Programeak lau konpainia aukeratuko ditu gehienez eta horreekaz lan egingo dau urte eta erdian, laguntza ekonomiko eta artistikoaren bidez sortze-prozesuei lagunduz eta prestakuntza zabalduz.
2020ko urriko aste batean Ax Les Thermes-en eta 2021eko zezeilean beste aste batean Bilbon egingo dan kaleko laborategian parte hartzeko aukerea izango dabe hautatutako konpainiek, bai eta Tolosako maratoian be urtarrilaren amaieran.
Proiektuak jasoteko azken eguna garagarrilaren 26a izango da.
Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da euskal lurraldean bizitea.
Sorkuntza proiektuetarako deialdia
Deialdi hau Ikerketeari eta Sorkuntzeari laguntzeko Funtsaren barruan dago eta helburua da artisten eta konpainien sorkuntzako baldintzak hobetzea eta Pirinioen alde bietan mobidutea erraztea. Bazkideek honako honeek lortu nahi ditue: beste lurralde batzuetan lan egiteko aukerea eskaintzea konpainiei, beste zabalkunde-sare batzuekaz eta beste ikusle batzuekaz ahalik eta azkarren hartu-emonetan jar daitezan; zirku-ikuskizunak zabaltzeko eta sustatzeko aukerak handitzea sorkuntza-etapetan; zirkuko konpainien ekintza-eremua zabaltzea; eta zirku-ikuskizunen sorrerea sustatzea, konfigurazino desbardinetan aurkeztu eta atzerrira eroan daitezan.
Aukeratutako artistek eta konpainiek maratoian hartu beharko dabe parte, 2021eko urtarrilaren 25etik 28ra.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!