Manu Idarraga getxotarrak bere lehen eleberria argitaratu dau
2020-07-01 10:35 KultureaEgileak berak autoargitaratu dau eleberria eta 10€-ren truke erosi daiteke.
Manu Idarraga getxotarrak literatura munduan bere lehen pausuak emon ditu De puntillas sobre el vacío eleberria argitaratuta, Algortako eta Bilboko kaleetan girotutako thrillerra; hor azalduko jakuz lau egunetan zehar protagonistak urrezko lingoteak daroazan kargamentuaren atzetik zelan ibiliko diran. CIAko agenteak, Uzbekistango Gobernuko funtzionarioak, Ertzantzako ikuskaria eta existiduten ez dan ETAko taldea dira suspense eleberri honetako protagonistak. Peiok, personaia nagusiak, ezustean bilbe korapilatsu batean ikusiko dau bere bere burua.
Kontuak kontu, lehenengo nobelan, Manu Idarragak aurten bizi izandako momentu gogoangarriak eta sentipenak buztartu nahi izan ditu, bere bikote maitea betirako galdu dauelako eta lasai-lasai erretiroa hartuko eban enpresea zarratu egin dabelako.
Manu Idarraga berak autoargitaratu dau eleberria, eta 10€-ren truke erosi daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!