Txani Rodriguezek 'Los ultimos romanticos' liburua aurkeztuko dau Bilbon
2020-06-22 13:38 KultureaBidebarrieta Kulturgunean aurrez aurreko topaketak hasiko ditue.
Los últimos románticos liburuaren auzkezpena Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da 19:00etan, sartzea doban da baina 134 lagunentzako lekua baino ez da egongo. Ateak 18:15ean edegiko ditue, segurtasun-neurriak dirala eta, antolatzaileek aurrez esleitutako besaulkietan egokitu ahal izateko parte-hartzaileak. Maskara erabiltea derrigorrezkoa izango da.
Kike Martín eta Alicia San Juan kazetariakaz batera, ekitaldia streaming bidez ikusi ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
Bilboko Udalaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturguneak bere aurrez aurreko topaketak barriro jarriko ditu martxan aste batzuk on line ibili ostean.
Los últimos románicos (Seix Barral)
Txani Rodríguez-ek Iruneren bizitzea kontetan deusku, etxetik lan egiten dauen papel-fabrikara bitartean jazotakoa, Bilbotik hur dagoan industria-herri batean. Dudatsua, maniatiko eta nahikoa hipokondriakoa, emakume hau munduari aurre egiteko kapaz da, egin behar dauela uste dauenean eta gizarteak ahaztuta dituan balioen arabera biziten saiatzen da. Bere zirkulua lankideentzat, bizilagunarentzat eta inoiz hartzen ez dituan trenen ordutegiak konsultetako Renfeko operadore batentzat baino ez da. Lantegian gatazka bat sortzen danean, zelan jazo dan oso ondo jakin barik, Irune tartean sartzen da. Hortik aurrera, bere bizitzak ezusteko aldaketa bat izango dau eta bere aurrean, jakin barik, esperotako aukerea agertu da.
Txani Rodríguez Laudion jaio zan, 1977an, kazetaria, gidoilaria eta idazlea. Lo que será de nosotros (2008), Agosto (2013) eta Si quieres, puedes quedarte aqui 2016) eleberriak argitaratu ditu. El corazón de los aviones (2006) kontakizun-liburua eta hainbat komiki argitaratu ditu, besteak beste, La carrera del sol (2008). Azken hori, gainera, hainbat hizkuntzatan itzulia. Radio Euskadiko Pompas de Papel programako taldeko kide da, eta hainbat komunikabidetan parte hartzen dau, besteak beste, El Correo egunkariaren Territorios kultura-gehigarrian. Sormen-idazketako irakaslea da Escola d’Escriptura de l’Ateneu Barcelonèsen eta ALEA Literatur Alkartean.
Idazleagaz batera, Kike Martín eta Alicia San Juan kazetariak izango dira. Martín, ezaguna da, besteak beste, arratsaldero Radio Euskadiko Iflandia programako arduraduna baita. Alicia San Juanek irratian eta telebistan be egiten dau lan eta Radio Euskadiko lantaldeko kidea da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!