XIII. BBK Mendi Film-erako pelikulak inskribiduteko epea zabalik
2020-04-01 12:12 ZinemeaIrailaren 15era artekoa izango da epea.
Bizi doguzan jazoerek ibilbide berean kokatu gaitue. Mendi Filmen holan sentiduten dogu. Mendiko Zinemeari zor deutsagun miresmenetik, berezko dituan energia eta inspirazinoa eskaini nahi deutseguz beharrean dabizenei. Baita ilusinoa be. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiak 13. edizinoa beteko dau aurten eta seguru gagoz haren Sail Ofizialerako hautagaitzea aurkezten daben pelikula guztiek balore on horreek guztiak ekarriko deuskuezala.
2020rako ezarritako bide-lerroari eutsiz, 13. edizinorako izena emoteko epea zabaldu dabe antolatzaileek eta, beraz, irailaren 15era artekoa izango da. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 2020ko abenduaren 4tik 13ra izango da.
Mendiagaz lotutako gaiak jorratzen dituen filmak behar dira: alpinismoa, eskaladea, abenturea eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia, naturea... 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanak baino ez ditue onartuko.
Sail Ofizialeko sari guztiek izango dabe Eguzkilore garaikurraz batera diru-ordaina eta guztira 24.000€ banatuko dira. Zehetasun guztiak hemen.
Apirileko Mendi Tour zirkuitu osoa be atzeratuta
Apirilean egitekoak ziran Mendi Tour guztiak atzeratu egin dira. Mendi Film-eko pelikularik onenak erakusten dituan mendiko eta abentura zinema eskaintzaz gozetako hitzordu barriak aztertzen dabiz lekuan lekuko antolatzaile eta babesleakaz. Apirilean ez dira egingo ondoko Mendi Tourrak: Hernaniko Orona-Ideo eta Zumarraga (Gipuzkoa), Zaldibar (Bizkaia), Irurtzun eta Izaba (Nafarroa), Teruel, eta Cangas de Onís (Asturias). Martian be hainbat Mendi Tour atzeratu ziran: Donostiako Sevatur azokan eta Hondarribian (Gipuzkoa), Santutxun eta Arratzun (Bizkaia), Amurrion (Araba), Vielha e Mijaran-en (Lleida), Sevillan eta Iruñean.
Coronavirusaren krisiak eraginda Espainian ezarritako alarma egoera neurriei jaramon eginez, 15 Mendi Tour eta 30 zinema saio atzeratu dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!