Bizkaian, Leioa, Igorre eta Sondika: zezeileko Mendi Tour-eko lehen geldialdiak
2020-02-07 08:37 ZinemeaGasteiz eta Eskoriatza etorriko dira gero.
Urtarrileko lehen bi hitzorduek, Donostiak eta Zangozak, ikusle marka barriak jarrita hauspotu dabe aurtengo Mendi Tour zirkuitua. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiko pelikula onenak, artean oso leku gitxitan erakutsitakoak, 15 agertokitan programauta dagoz zezeilean eta martian, mendiko pelikula onenak, areto onenetan ikusi daitezen.
Zezeilean, hasteko, Uribe Kosta, Arratia eta Txorierriko zaleek Leioa, Igorre eta Sondikara hurreratzeko aukerea izango dabe; zezeilaren 12an eta 13an, Leioa Mendi Taldearen mendi asteko ekitaldien barruan, saio bi eskainiko dira Kultur leioa Auditoriumean. Leioako Udalak babestutako ekitaldia da, Leioa Mendi Taldearen laguntzinoagaz.
Igorreko Mendi Tour Mendi Amesgarriak bariku bitan ergingo da, hilaren 14 eta 21ean. Ganzabal Mendi Taldea eta Igorreko Kultur Etxea-Lasarte Aretoa dira 5. edizinoa beteko dauen ekitaldiaren babesle nagusiak. Harreta berezia izango dau Elur Goritan filmak, Arratiako protagonistak aurketzen ditualako.
Sondikak, barriz, igazko apostuari jarraipena emonez, pelikula bakarreko saioa atondu dau -sekulako pelikulea, Manaslu-, hilaren 16 domekarako Sondikako Kultur Etxean, Udalaren eskutik.
Zineuskadi, euskal ikus-entzunezko sektorea bultzatzen eta laguntzen dauen erakundea da Mendi Tour zikloaren laguntzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!