'Baina ez lukete han egon behar' liburua argitaratu dau Asier Osinalde Vidalek
2017-06-13 11:40 KultureaHamabi ipuinez osoturiko lana Erein argitaletxeak dakar.
Idazle donostiarrak bidaia intimo bat proponiduten dau kanpoko mundutik barruko mundura; bestela esanda, ikusten danetik ikusten ez danera. Bere ustez, jenteari gehien inporta jakona berarentzat gordeten dau, inogaz konpartidu barik. Aitatutako errealidade bi horreen arteko zubi lana egiteko, hiru elementu nabarmentzen dira hamabi istorioetan: argazkiak, espiluak eta begiak. Mundu biren arteko mugea be badira hiru honeek, Osinalderen arabera. Izan be, argazkietan adibidez, irudi bat erakusten da bakarrik, bertan agiri diranen sentipen sakonak islatu barik.
Idazleak Argentinan, Alemanian eta Italian, besteak beste, kokatu ditu liburuan agertzen diran personajeak. Jostuna, argazkilaria, tabernaria, Erasmuseko ikaslea eta preso ohia dira horreetako batzuk. Danak ahaleginduko dira egoera ezegonkor baten orekeari eusten. Euren bildur eta frustrazinoakaz, ames eta esperantzakaz. Batzuek bakarrik lortuko dabe.
Asier Osinalde Vidalen lehenengo lana da Baina ez lukete han egon behar. 2012tik 2014ra idatzitako istorioak dira, orain, ipuin-bilduma honetan batu dituanak. Osinaldek Injinerutza Teknikoa ikasi eban eta irakaslea da ogibidez. Bidaiatzea gustuko dau eta bizikleta ganean kilometro asko egin ditu. Poemak, abestiak eta film laburrak be sortu ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!