Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako Euskal Etxeek Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketea antolatu dabe

Bizkaie! 2013-12-10 17:19   Kulturea

Euskeraz idatzitako lanak izan behar dira (edozein euskalki onartzen da). Baina ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak. Lanak aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Euskaltzaleok eta Laurak bat, Valentziako euskal etxeeen lehenengo helburua euskerea bultzatzea da eta orain arte antolatutako euskera eskola, zinema, berbaldi, eztabaida, topaketa eta bestelako ekitaldi batzuetan be horixe izaten da asmoa.

Kontuak kontu, aldi honetan, beste pausu bat aurrerago egin nahi dogu Diasporaren Gutunen I. Literatura Lehiaketea antolatzerakoan. Lehiaketan parte hartu nahi daben guztiei edegita egongo da, batez be, gurean eta beste Euskal Etxeetan euskera ikasten dabilzanentzat.


Hona hemen oinarriak:

1. Euskeraz idatzitako lanak izan behar dira (edozein euskalki onartzen da). Baina ez dira onartuko beste lehiaketetan sarituak edo argitaratuak izandako gutunak.

2. Luzerea, gehienez, 2 orrialdekoa izango da; lerroartea 1,5a eta letrakerea Arial, 12koa. Gaia librea da baina kontuan izan gutun formatua izan behar dauela.

3. Txapelketa honek 2 kategoria izango ditu: A.- Euskerea ikasten dabilzan personentzat; eta B.- Euskerea normaltasun osoz erabilten daben euskaldunentzat.

4. Lanak posta elektronikoaren bidez bialduko dira izenburu edo lelo bategaz. Mezuan, kategoria, izen abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa ipiniko dira baita be.

5. Idazlanak lehiaketa@euskaltzaleok.net posta elektronikora bialduko dira eta gaian: Diasporaren Gutunen Literatura Lehiaketa jarriko da. Lanak posta bidez be bialdu daitekez hurrengo helbidera: Racó de la Corbella (C/ Maldonado 46, Baixos).

6. Aurkezteko epea 2014ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

7. Epaimahaia Valentzian euskal kulturearen ordezkariak diran personek, Euskaltzaleok Euskal Etxea eta Laurak Bat Centro Vasco Navarroen partaideez osotuta egongo da.

8. Epaimahaiaren erispidea apelauezina izango da eta saria, bere 2 kategorietan, hutsik gera daiteke. Lehiaketearen antolatzaileek literatura lehiaketan aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango dabe.

9. Saria Liburu-sorta euskeraz izango da, bi modalidadeetan.

10. Sariak Literatura Gala-Afarian banatuko dira, Racó de la Corbellan, urtarrilaren 31ean.

11. Lehiaketan parte-hartzeak zuzenean oinarrien onarpena dakar.

12. Sari bako lanak ez dira gordeko. Irabazten daben gutunak lehiaketearen batzorde antolatzeailearen esku geratuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu