XXVI. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu dabe
2013-11-19 10:29 KultureaBilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak uriko eskola ume guztiak konbidau ditu aurten be Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzera. Sariketearen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da.
Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak uriko eskola ume guztiak konbidau ditu aurten be Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketan parte hartzera. Sariketearen helburua lehen eta bigarren hezkuntzako Bilboko ikasleak euskeraz irakurri eta idaztera bultzatzea da.
Testuak euskeraz idatzi behar dira; originalak eta argitaratu bakoak edo beste lehiaketaren batera aurkeztu bakoak. Ipuinek egile bakarra izango dabe, eta irakurteko moduan idatzita aurkeztu behar dira. Gaia librea da, eta luzera, barriz, lau orri eta bi artekoa. Parte-hartzaileen adinaren araberako lau kategoria izango dira: A kategoria, lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak; B kategoria, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C kategoria, bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak; eta D kategoria, bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak.
2014ko urtarrilaren 31ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira lanak, Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailean (Venezuela plaza, 2, 7. pisua). Lan originala eta kopia bat aurkeztu behar dira; egilearen datuak ez dira agertuko izenburuaren ondoan, erantsitako fitxa batean baino. Ondo datuok ipini behar dira: kategoria eta ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta irakaslearen eta ikastetxearen izena.
Literaturearen munduagaz lotutako zortzi kidek osotuko dabe epaimahaia. Luis Gutierrez, Jesus Antonio Etxezarraga, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Irune Berro, Txani Rodriguez, Lutxo Egia eta Juan Ramon Madariaga izango dira epaimahaikideak.
Sariei jagokienez, kategoria bakotxeak honeek iznago dira: 1. saria, 180 euroko balioa daben opariak; 2. saria, 140 euroko balioa daben opariak; eta 3. saria, 100 euroko balioa daben opariak.
Lehiaketearen ganeko argibide gehiago, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!