Anne-Lise Broyerren 'Au Rois du bois' erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan
2013-09-17 18:15 KultureaAnne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.
Anne-Lise Broyer artista frantsesaren argazki erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan. Argazkigintzeak literaturea, zinemea, marrazki eta grabaduekaz daukan loturea jorratzen ditu. Au Rois du bois zemendiaren 3ra arte egongo da ikusgai.
Broyerrek bere argazki literatura berezia erakusten dau, hainbat liburu irakurtean sentidutakoa azaltzen ahalegintzen da. Georges Batailleren Le Coupable, Pierre Michonen Le Roi du bois eta William Faulknerren Sanctuary liburuak izan ditu kontuan, hain zuzen be. Argazkigintzearen esperientzia irakurketearen bizipenagaz bateratu ditu.
Argazki, instalazino eta soinu-banda batek osotzen dabe erakusketea. Broyerrek sortutako irudien oinarria berak irakurritako testuak dira batez be, baina bada zinemako erreferentziarik be. Mapamundistas 2013 erakusketearen zazpigarren edizinoaren barruan dago Au Rois du bois. Urriaren 25etik zemendiaren 24ra bitartean egingo da Mapamundistas, Iruñean, Landu zure lorategia izenburupean.
Anne-Lise Broyerren erakusketa ikusteko bisita iruzkinduak antolatu ditue Rekalden, frantsesez, Bilboko Frantses Institutuaren laguntzinoari esker.
Anne-Lise Broyer (Lons-le-Saunier, Frantzia, 1975) Parisen bizi da, eta bertan lan egiten dau. Parisko Arte Dekoratzaileen Goi-mailako Eskola Nazionalean, eta Ikasketa Tipografikoen Tailer Nazionalean ikasi eban. Rodolphe Burguer musikariagaz, André S. Labarthe zinemagileagaz,eta Nicolas Comment eta Patrick Le Bescontegaz lan egin dau. Broyerren lanak museo honeetako bildumetan dagoz: La Roche-sur-Yon, Grenobleko Artothèques, Lannioneko L'imagerie, Gapeko La Passerrelle eta Frantziako Liburutegi Nazionala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!