'Eman giltza, ama-aita!' kanpainea ipini dau martxan Alkarbidek

Bizkaie! 2012-07-09 17:48   Euskerea berbagai

Eman giltza, ama aita-¡Háblale, escúchale! kanpainea martxan ipini barri dau Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak. Euskerea belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea dau helburu ekimenak. Bizkaiko 11.000 familia inguruk jasoko dabe kanpainea.

Eman giltza ama aita-¡Háblale, escúchale! kanpainea martxan ipini barri dau Alkarbidek, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilguneak. Euskerea belaunaldiz belaunaldi transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea dau helburu ekimenak. Bizkaiko 11.000 familia inguruk jasoko dabe kanpainea.

Igaz abiatu eban Alkarbidek Eman giltza ama aita-¡Háblale, escúchale!, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Egitasmoa 36 udalerri eta mankomunidade bitara zabalduko da aurten.

Ume jaiobarriak eta 1-6 urte bitarteko umeak dituen gurasoek umearen hurreko ingurune euskerea sustatzeko aholkuak batzen dituan diptikoa jasoko dabe familiek etxeetan, eta euren kezkak argitzeko atondutako webgunearen barri be izango dabe. Horrezaz gan, Adur-zapia, askari-boltsea eta Ku-Ku liburuxkea eta CDa ere banatuko jakiez. Liburu horretan abestiak, euskerazko oinarrizko berbak eta esakerak jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu