Getxoko akademien euskerazko eskaintzea Interneten dago

Bizkaie! 2011-10-04 14:46

Udalak udalerriko 2 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteren familien etxetara 6.664 postal bialduko ditu, sarean ikusi ahal izateko helbideagaz, hau da, Getxon akademiak ere euskaraz. Foileto horretan 27 akademia eta euren eskaintzea agertzen dira.

Getxoko Udalak udalerriko akademiek euskeraz daben eskaintza ezagutzera emon dau Interneten jarritako liburuxkearen bidez. Ekimena GEHI, Getxon euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, akademien datuak jaso eta getxotarrei liburuxka batean helarazoteko asmoz. Eskolatik edo lanetik kanpo egin nahi diran aisialdiko ekintzak euskeraz be egin daitekezala jakinarazotea da ekimenaren helburua. Esangura horretan, Udalak zubi-lana egiten dau eskaintzea euskeraz daben akademiei buruzko informazinoa eskatzen daben personen eta holako zentroen artean.

Aurten, bigarren aldiz, liburuxka hori flipping book (liburu elektroniko) erakoa izango da. Horren barri emoteko Udalak udalerriko 2 eta 16 urte bitarteko ume eta gazteren familien etxetara 6.664 postal bialduko ditu, sarean ikusi ahal izateko helbideagaz, hau da, Getxon akademiak ere euskaraz. Foileto horretan 27 akademia eta euren eskaintzea agertzen dira. Gehienek ume eta gazteentzako eskolak edo ekintzak eskaintzen dituen arren, helduentzat be hainbat eskola dagoz (musikea, jantzea, pinturea, euskerea). Informazinoa honako bost multzo nagusi honeetan sailkatuta dago: 11 akademiek errefortzu-eskolak eskaintzen ditue HH, LH, DBH, Batxilergo eta unibersidadeko ikasleentzat; 6k euskera eskolak, hizkuntzea bera ikasteko, EGA edo hizkuntza-eskakizunak preparetako; 3k Musika eskolak; 4k pintura, eskulanak eta jantza eskolak eta 3 (Uztarri) umeentzako euskaltegiak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu