BilbaoEszenak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2010-03-26 12:56   Kulturea

BilbaoEszenak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dau martiaren 27an, zapatuan, goizeko 11:45etan egingo dan ekitaldi bategaz. Ekitaldi horretan, zapaturo zentroan emoten dan antzerki tailerreko 8 eta 12 urte arteko umeek, Judi Dench antzezleak sinatu dauen aurtengo mezua irakurri eta antzeztuko dabe.

BilbaoEszenak Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko dau martiaren 27an, zapatuan, goizeko 11:45etan egingo dan ekitaldi bategaz. Ekitaldi horretan, zapaturo zentroan emoten dan antzerki tailerreko 8 eta 12 urte arteko umeek, Judi Dench antzezleak sinatu dauen aurtengo mezua irakurri eta antzeztuko dabe. Saio berezia BilbaoEszenaren instalazinoetan egingo da ((Juan de Gardeazabal, 3- lonja. Santutxu. San Francisquito eleizearen aurrean).

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bat egin dau, beraz, nazinoarteko egun horregaz, eta protagonismoa etorkizuneko belaunaldiei emon gura izan deutse, euren esku egongo baita, denpora gitxi barru, arte eszenikoen etorkizuna.


Ikastaroko ikasleek irakurri eta interpretauko daben mezuaren testua honako hau izango da:

'Antzerkiaren Mundu mailako Eguna Antzerkia era askotara ospatzeko aukerea da. Antzerkia entretenimendu eta inspirazino iturria da, eta kultura desbardinak eta mundu osoko jentea bateratzeko gaitasuna dauka. Baina antzerkia hori baino askoz gehiago da, eta hezteko eta informetako aukerak be eskaintzen ditu.

Antzerkia mundu osoan egiten da, eta ez beti guk ezagutzen doguzan ohiko eszenatokietan. Antzezpenak Afrikako herri txiki batean, Armeniako mendi batean edo Ozeano Bareko ugarte txiki batean eskaini daitekez. Behar dan gauza bakarra lekua eta ikusleak dira. Antzerkiak irribarrea sortzeko eta negarra eragiteko ahalmena dauka, baina pentsarazoteko eta gogoetea bultzatzeko gaitasuna be izan beharko leuke.

Antzerkia talde lanetik sortzen da. Antzezleak ikusten diran pertsonak dira, baina badagoz, ikusten ez diran hainbat pertsona be. Antzezleak bezain garrantzitsuak dira, eta euren mota askotako lanari esker da posible antzezlana aurkeztea. Antzezlan baten arrakastea pertsona horreei be zor jake.

Martiaren 27a Antzerkiaren Mundu mailako Egun ofiziala da. Arrazoi asko dirala eta, egun guztiak izan beharko litzatekez antzerkiaren egunak, gure ikus-entzuleak entreteniduteko, hezteko eta argitzeko tradizinoagaz jarraitzeko erantzukizuna gurea baita, izan be, ikus-entzule horreek barik gu ez baikinateke existiduko'.

Judi Dench antzezlea aukeratu dau aurten Antzerkiaren Nazinoarteko Institutuak Nazinoarteko Eguneko mezua idazteko. Judi Dench antzerkian egindako lanarengaitik izen handiko antzezlea da, oso ezaguna Erresuma Batuan. Horrezaz gan, 1970ean Britainiar Inperioaren Ordena jaso eban, eta ondoren Dama izentau eben.


Kontuak kontu, Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak 8 eta 16 urte arteko ume eta gazteei zuzendutako antzerki tailerrak antolatzen ditu 2005/2006 ikasturtetik. Urte horreetan 165 lagunek parte hartu dabe ekimen horretan. Helburua, edade horreei zuzendutako eskaintza urria zeozelan zabaltzea da.

Tailer horreek hiru helburu nagusi ditue: Bilboko umeen eta gazteen artean antzerkia zabaltzea eta sustatzea; antzerkiagaz lotutako ume zein gazteei euren prestakuntzan laguntzea eta antzerkiagaz erlazionatutako tekniketan prestakuntza egokia izango dauen zaletu sarea sortzea, denpora gitxi barru horreek izan daitekezalako arte eszenikoetako profesionalak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu