Kultura katalana ardatz, gaur hasiko da Parisen 2010 Expolangues Azokea

Bizkaie! 2010-02-03 10:28   Kulturea

Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Expolangues Azokearen hogeita zortzigarren edizinoak hizkuntza eta kultura katalana ardatz hartuta eta 'Katalana, 10 miloe europarren hizkuntza' lelopean.

Gaur zabalduko ditu ateak Parisen Expolangues Azokearen hogeita zortzigarren edizinoak, euskerea be partaide dala, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ezarriko dauen ohiko stand-a eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara arduradunak eta Azkue Fundazinokoak be bertan dirala, eta Nafarroako Gobernuko Euskarabidea erakundeak izango dauen ordezkaritzea tarteko, baita Cervantes institutuaren bitartez be.

Aurtengo azokeak hizkuntza eta kultura katalana aukeratu ditu konbidatutzat, 'Katalana, 10 miloe europarren hizkuntza' lelopean. Kultur erakundeen artean, Institut Ramon Llull eta Institut d'Estudis Catalans buru, hamarnaka dira bertaratu diran katalana irakatsi, sustatu eta lantzeko alkarteak, tartean eskolak, unibersidadeak eta abar. Gobernu erakundeen aldetik, katalana berba egiten dan herrialde guztietakoak, Andorra, Espainia, Frantzia edo Italian, besteak beste, Andorrako Gobernua, Kataluiniako Generalitat, Govern de les Illes Balears, Ekialdeko Pirineoetako Kontseilu Generala edo Alguer-eko Uria.

Expolangues Azokeak 176 erakusle batuko ditu aurten eta datorren zapatuan zarratuko ditu ateak. Igazko datuei erreparauta, 22.000 bisita jaso zituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu