'Film Sozialei buruzko Jaialdien Topaketea' egingo da Bilbon, lehenengoz

Bizkaie! 2010-02-02 14:12

Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) izeneko Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak antolatu dau topaketea zezeilaren 2tik 4ra, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eta munduko bazter guztietako (India, AEB, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba, Guatemala) jaialdiak eta erakundeak batuko ditu.

2010eko zezeilaren 2tik 4ra bitartean egingo da Bilbon lehenengo 'Film Sozialei buruzko Jaialdien Topaketea'. Kultura, Communication y Desarrollo (KCD) izeneko Garapenerako Gobernuz Kanpoko euskal Erakundeak antolatu dau topaketea, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz, eta munduko bazter guztietako (India, AEB, Mexiko, Nikaragua, Maroko, Espainia, Kuba, Guatemala) jaialdiak eta erakundeak batuko ditu. Helburu berekoen arteko esperientziak trukatu eta alkarlana bultzatu gura ditu topaketa honek, zinema alternatiboa indartzeko. Gaur bertan egin da topaketea aurkezteko prentsaurrekoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunaren eta Herritarren Eskubideen zuzendari Josu Bergarak jaunak eta KCD erakundeko arduradun Juan Carlos Vázquez jaunak aurkeztu dabe, honakoakaz batera: Tnya Saunders (AEB), Georges Kutty (India) eta Alexandra Halkin (Mexiko).

Igazko urrian Bilbon egin zan Zinema Ikusezinaren Jaialdiaren bidetik, KCD izeneko GGK euskal erakundeak politika eta gizarte arloetako hartu-emonetarako espazioa izan gura dau. Oraingoan, nazinoarteko aukerak proposatu ditu, hainbat herrialdetako aktoreak tartean sartzeko: zer ikusi erabagiteko gero eta aukera gitxiago daben ikusleen aurrean zinema eta bideoa garapenerako eta sentsibilizazinorako tresna legez erabilten daben zinema jaialdiak eta erakundeak.

Topaketan, mueta guztietako jenteari zuzendutako jarduerak izango dira. Lehenengo ekimena zezeilaren 2an egingo da, FNACen. 'Open Cinema/Cine Abierto/Zinema Irekia' partzuergoa aurkeztuko da egun horretan; honek, zinema konprometitua erakutsi beharragaz kontzientziauta dagozan jaialdiak eta 'Un puente sobre el río' (Kuba) film laburraren proiekzinoa batuko ditu.

Zezeilaren 4an, eguenean, 'Migrar o morir' dokumentala proiektauko da. Mexikotik AEBetarako migrazinoaren arrazoiak eta ondorioak erakusten dituan dokumental hori ikusi ostean, Alexandra Halkin egileagaz eztabaidarako tartea egingo da.

Jaialdi horren barri, zabalago: www.kcd-ongd.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu