Ertibil Bizkaia, 2009ko maiatzaren 12tik abenduaren 13ra

Bizkaie! 2009-05-13 15:00   Kulturea

Bi eskultore, Zuhar Iruretagoiena eta Jon Otamendi eta marrazkilari eta grabatzaile bat, Oier Etxeberria saritu ditu Ertibil 2009ko epaimahaiak.

Bi eskultore, Zuhar Iruretagoiena eta Jon Otamendi eta marrazkilari eta grabatzaile bat, Oier Etxeberria saritu ditu Ertibil 2009ko epaimahaiak. Lehenengo saria (5.000 euro) Zuhar Iruretagoiena (Zarautz, 1981) eskultorearentzat izan da metal, metakrilato eta egurrezko 'Kezkaporta' lanagaitik. Bigarren saria (3.500 euro), barriz, Jon Otamendik (Getxo, 1978) jaso dau; igaz be bigarren saritua izan zan bizkaitar honek 'Prometida' izenko lana aurkeztu dau, metal eta lonaz egindako eskulturea.

Hirugarren saria (3.000 euro) Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974), marrazkilari eta grabatzaileak irabazi dau '12ª eta 13ª ezabaketak piezagaitik.

Kontuak kontu, Bilboko Errekalde aretoan egongo da ikusgai hilebete batez eta herririk herri joango da gero erakusketa ibiltaria, Erandio, Gernika, Sestao, Ermua, Basauri, Zalla, Markina, Lekeitio eta Igorrera, hain zuzen be.

Bizkaiko artista barrien sortze-ekimenak sustatzea da helburua, baita lurralde historikoan ikus-arteak zabaltzea eta sustatzea be.

Ikus-arteen Erakusketa Ibiltaria gehienez be 20 artelan dituan erakusketa bat da, Bizkaiko Udal Erakusketa Aretoetan erakusten dana. Honako modalitateak hartzen ditu erakusketeak: Pinturea, Eskulturea, Grabatua, Argazkigintzea eta DVD-bideoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu