Jaurlaritzeak 72.776 euroko diru-laguntzinoa emon deutso Mintzalaguna egitasmoari

Bizkaie! 2008-10-14 11:16   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Mintzalaguna' egitasmoa indartzeko, zabaltzeko eta diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dabe. 'Mintzalaguna' programa danak kontuan izanda, honezkero 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan banaturiko 450 mintza-taldetan.

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Mintzalaguna' egitasmoa indartzeko, zabaltzeko eta diruz laguntzeko hitzarmena sinatu dabe. Hitzarmen horretan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Topaguneari 2008. urterako 72.776 euroko diru-laguntzinoa emongo deutsola jasoten da.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak sinatu dabe lankidetza hitzarmena, Donostian. Euskal hiztunak eta euskera ikasten dagozanak edo euskerea erabilteko lagunak batzen dituan programea da 'Mintzalaguna'. Programa danak kontuan izanda, honezkero 2.500 mintzalagunetik gora ari dira 48 herritan banaturiko 450 mintza-taldetan.

Hitzarmenari esker, lau arlo nagusi garatuko ditu Topaguneak. Alde batetik, egitasmoa Txorierri eskualde osora, Ezkerraldera (Santurtzi), Lizarraldera, Basaurira eta Arabar Errioxara zabalduko da.

Bestetik, martxan dagozan programak egonkortuko dira, berbarako Gasteizen; eta garatu egingo dira Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Mahatserria, Donostia, Eibar, Arrasate, Bergara, Elgoibar, Hernani, Iruñerria eta Irunen.

Ganera, programak hobetzeko eta garatzeko ekimenak egingo dira, Mintza Egunaren hirugarren edizinoagaz berbarako. Azkenik, prestakuntza saioak egingo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu