Sano pozik Kilometroak'08ko antolatzaileak

Bizkaie! 2008-10-06 12:33   Euskerea berbagai

Oro har, balorazinoa bakarra da: ona, oso ona. Etorri dan jente multzoa kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini dauen zerbitzuari erreparauta, irakurketa ona besterik ezin dala egin adierazo dabe Irurako Ikastolako arduradunek.

Oro har, balorazinoa bakarra da: ona, oso ona. Etorri dan jente multzoa kontuan hartuta, eta Kilometroak-08k eskaini dauen zerbitzuari erreparauta, irakurketa ona besterik ezin dala egin adierazo dabe Irurako Ikastolako arduradunek. Jentetza handia batu da Iruran eta Anoetan, ibilbideak bi herriak hartu ditualako, eta hainbestekoa izan da batutako jentearen kopurua ibilbidean moldaketa txiki batzuk be egin behar izan dituela antolatzaileek. Esaterako, bazkal orduan, Anoeta eta Irura arteko zubia zabaldu egin behar izan dabe, izna be, ordu horretan Anoetako Renfeko geltokira jentea heltzen ari zan oraindino.

Jente oldeak sortu ohi dituan arazo txikiak baino ez dira izan ordu honetarako. Batik bat galdutako umeak izan dira arazo horreen iturri. Dana dala, antolatzaileak gustura dagoz, aurten abian jarritako identifikazino pultseren sistemak asko erraztu dauelako lan hori be.

Aurtengo beste barrikuntzei jagokenean, antolatzaileek irakurketa baikorra egin dabe. Bizikletentzako aparkalekuak bete egin dira, edoskitze puntuetan egun osoan izan da joan-etorria eta bluetooth bidez milaka jentek jaso dau infomazinoa.

Txosna eta jantokien funtzionamenduagaz be gustora agertu dira antolatzaileak. Jantokiak beteta egon dira, eta 2.000 lagunetik gora izan dira bazkaltzen horreetan. Txosnetan, barriz, arratsaldeko ordu honetarako ia agortzen ari ziran ogitartekoak.

Garraio publikoaren erabilerea izan da, bestalde, antolatzaileek gehien balorau daben puntuetako bat. Izan be, antolatzaileek egindako deialdiari ondo baino hobeto erantzun deutso jenteak, eta hori izan da Irurara bertaratutako gehiengo handi batek erabili dauen garraiobidea. Kontuak kontu, antolatzaileak eskerrak emon eta pozik azaldu dira, esandakoari kasu egin eta holako egun baten antolaketa lana erraztu dabelako. Era berean, Irurara hurreratutako guztiei emon deutsiez eskerrak, eta bereziki lagundu daben ia bi mila boluntarioei.

Datorren urtean, Donostiako Zurriola Ikastolak antolatuko dau Kilometroak. Ikastetxean batxilergoa emon ahal izateko azpiegiturea lortzea izango da helburua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu