Getxoko kirol alkarteen entrenamenduen berri emoten dauen gida bat kaleratu dabe
2008-09-30 15:50 Euskerea berbagaiGetxoko Udalaren eta Bizarra Lepoan euskara alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da gida hau. Danetara, 10.000 gida argitaratu ditue eta 6 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituen gurasoei bialduko deutsee.
Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak 2008/2009 ikasturteko 'Kirola Euskaraz' gida kaleratu barri dau, Udalak eta Bizarra Lepoan alkarteak sustatu eta dinamizetan daben 'Gehitu kirolera' egitasmoaren barruan. Ekimena Getxoko Udalak herriko gizarte eremu desbardinetan euskerea normalizetako martxan dauen GEHI Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena proiektuaren adarretako bat da.
Esangura horretan, herriko 32 kirol alkarteek euskerea sustatzeko hitzarmenak izenpetu zituen igaz, euskerea bakotxak bere neurrian erabilteko konpromisoa hartuz. Hain zuzen be, konpromiso horreen barri eta alkarte horreek euskeraz eskaintzen dituen entrenamenduen barri emotea da 'Kirola Euskeraz' gidearen helburua.
Kontuak kontu, alkarte edo talde bakotxak, hartutako konpromisoaren arabera, euskeraz eskaintzen dituan zerbitzuak zehazten ditu gidak, besteak beste, txartelak ele bitan dagoz, bazkideentzako eskutitzak zein hizkuntzatan bialtzen diran edo entrenamenduak euskeraz izateko aukerak.
Gidak arraun, atletismo, boleibol, eskubaloi, pilota, futbol, herri kirol, hockey, ugerketa, waterpolo, mendi, kayaka, tenis eta txirrindularitza kiroletako alkarteak edo taldeak agertzen dira. Horreekaz batera, kirol bakotxeko hiztegi txiki bat eta edozein kirol egin baino lehen luzaketak egitearen garrantzia be azpimarratzen ditu gidak.
Getxoko Udalaren eta Bizarra Lepoan euskara alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da gida hau. Danetara, 10.000 gida argitaratu ditue eta 6 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituen gurasoei bialduko deutsee eta, era berean, kirol alkarteetara, Fadurako eta Gobelako kiroldegietara, udalerriko ikastetxeetara eta leku publikoetara be helarazoko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!