SMS Bero-beroen III. Lehiaketea egingo da zezeilaren 1etik 10era Enkarterrin

Bizkaie! 2008-01-23 14:47

Enkarterriko Mankomunidadeko eta Balmasedako Udaleko Euskera zerbitzuek SMS Bero-beroen III. Lehiaketea antolatu dabe zezeilaren 1etik 10era bitartean. Sariketan parte hartzeko mezuak 688 666 288 telefonora bialdu beharko dira epe horretan.

Antolakuntzako iturriek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez, mezuak euskeraz izango dira, gehienez 160 karakterekoak, eta ez da irudirik onartuko. Mezuak 'bero-beroak' eta mueta guztietako maitasunezkoak daitekez. Aldi berean, mezuaren adierazkortasuna eta umore ona hartuko dira kontuan.

688 666 288 telefonoan epe barruan jasotako mezu guztien arteko irabazleak I-pod irakurgailua lortuko dau. Ganera, sari gehiago be egongo dira ganerako parte hartzaileentzat. Zezeilaren 1an, San Balendin egunean deituko jake irabazleei SMSa bialdu daben telefonoetara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu