irratia.com-en 100. podcast-irratsaioa zuzenean Bilboko Kafe Antzokitik

Bizkaie! 2007-12-03 12:55

Kultura digitala, musika eta gizartea buztartzen dituan irratia.com irratsaioak 100. emonaldia bialduko dau eguaztenean, abenduak 5, Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan alkarrizketak, konbidau bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira.

Kultura digitala, musika eta gizartea buztartzen dituan irratia.com irratsaioak 100. emonaldia bialduko dau eguaztenean, abenduak 5, Bilboko Kafe Antzokiko oholtza gainetik zuzenean. Saioa 22:00etan hasiko da eta bertan alkarrizketak, konbidau bereziak, bideoak eta sorpresa ugari izango dira. Saioaren ostean Bilboko BURP ‘Underground Report’ proiektauko da eta ondoren, irratia.com-eko soinu injineruek musika aukera aparta jarriko dabe. Oholtzatik at Blogs & Beers gisako topaketa informala izango da. Nahi dauenak bere ordenagailua ekarri ahal izango dau edo, besterik barik, garagardoa eskuan dauela, barriketeari emon. Ohi bezela, Bilbo Hiria irratiaren zuzeneko seinalearen bidez eta Interneten zuzenean emitiduteaz gan, webcam bidez be bialduko da seinalea zuzenean Bilbotik mundura.


Basque Digital Shepherds' Meeting

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren eta euskaldunok WSJek argitaratutako artikulu iraingarriari emondako erantzunaren testuinguruan, gure hizkuntza ‘Artzainen hizkuntza’ bezela gitxietsi nahi izan dabenei zera erakutsi nahi deutsegu:

1. Ez dala txarra artzain kultura batetik etortea. Euskal kultura tradizionala, munduko beste hainbat legez, oso aberatsa da natureagazko hartu-emonei jagokenez, hiztegiak ondo islatzen dauen legez. Oso harro gagoz horretaz, konplexurik barik, horregatik ipini deutsagu ingelesezko azpititulu hori gure irratsaio-topaketeari.

2. Euskerea, egun, hizkuntza bizia da, zientzia eta teknologia kontzepturik jasoenak adierazoteko gai. Era berean, sarean hainbat euskal internautok eguneroko hartu-emonetan erabilten dogun hizkuntzea da.


Euskal kulturea digitalizau, kultura digitala euskaldundu’

Gizarte digitalaz, musikaz, eta jendarteaz jarduten dauen irratsaioa da irratia.com 2004ko abendutik. Zuzenean emitiduten da eguaztenero 13:00etan (Euskal Herriko ordua) Bilbo Hiria irratiaren sintonian. Edonondik entzuteaz gan, edonoiz entzun daitekez irratia.comen saioak MP3 formatoan, blog honetan bertan edo podcast harpidetza bidez.

Irratsaioa eta bitakora lau lagunen artean egiten dabe:


* Patxi Gaztelumendi. Kazetaria, blogaria, musikazale egunez, literaturazalea gauez eta lantzean behin bertsozalea.
* Jabi Zabala. Kazetaria, blogaria, musikazalea, literaturazalea eta argazkizalea.
* Ibon Burgoa, teknikari lanetan eta musikea aukeratzen.
* Ekaitz Hernandez, musika nahasketak eta ftp-podcast arduraduna.

Euskal Herriko lehen irrati digitalaren proiektua, halan da be, 2000ko zemendiaren 1ean abiatu zan, egungoaren oso desbardina zan kontzeptu bategaz: webgune estatikoa, irratsaio bat eta musika kanalak zituana. ‘Euskal kulturea digitalizau, kultura digitala euskaldundu’ leloagaz sareratu ziran orduan eta lelo hori izan da ardura nagusia denpora honetan guztian.

Informazino gehiago:
http://www.irratia.com
Bideo spot-a: http://www.euskaltube.com/play.php?vid=930
Basque Digital Shepherds' Meeting: you are invited, Mr Johnson http://www.sarean.com/sarean/892

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu