Kepa Junkera eta Larraitz Cisneros izango dira Bilboko jaietako protagonista nagusiak
2007-08-17 02:00Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Pregoilariak eta Txupinereak ‘Euskal Herriko jai herrikoienetan’ parte hartzera dei egin dabe. Euren zereginagaz ‘oso pozik’ dagozala dinoe.
Bilboko aurtengo Aste Nagusiko Pregoilariak eta Txupinerak, Kepa Junkerak eta Larraitz Cisnerosek, ‘Euskal Herriko jai herrikoienetan’ parte hartzera dei egin dabe. Euren zereginagaz ‘oso pozik’ dagozala dinoe.
Bilboko Aste Nagusiari hasierea emongo deutson bolanderea biztuteko aukerea izango dau Altzaporru konpartsako ordezkari Larraitz Cisnerosek. ‘Bilbotar askok ezin izango dabe Aste Nagusian egon eta, hori jakinda, txupina eurentzako be izango da’, esan dau.
Kepa Junkera pregoilaria be ‘oso pozik’ agertu da eta Bilboko jaiak ‘Euskal Herriko jairik herrikoienak’ dirala esan dau. Trikitilariak azaldu dauenez, bai berak baita txupinereak be, jaietako ekitaldi gehienetan parte hartuko dabe. Era berean, ‘gauera ohituta’ dagoala eta, orain, ‘egunez gozetako aukerea izango dauela’ ganeratu dau Junkerak barre artean.
Jaien hasierea abuztuaren 18an
Abuztuaren 18ko arratsaldeko 19:00ak baino minutu batzuk lehenago, Junkerak pregoia irakurriko dau eta, horren ostean, Cisnerosek bolanderea botako dau Arriaga Antzokiko balkoitik, jaiei hasierea emoteko.
Turismo eta Jaietako ordezkariak, Isabel Sanchez Roblesek, ‘urunik eta arrautzarik bako txupinazoa’ egiteko eskatu deutse herritarrei.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!