Lekeitioko Kale Antzerkiaren Jaialdian arte eszenikoetara hurreratzeko aukerea izango da

Bizkaie! 2007-06-26 02:00   Kulturea

Lekeitioko Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak arlo barri bat zabalduko dau bere 18. edizinoan: ‘Arte eszenikotara hurreratzeko udalekua’. Jaialdiaren 18 urteetan ‘Kale Antzerki Eskola’ behin baino gehiagotan antolatu dau eta, aurten, eremu barri hori plazaratuko dau garagarrilaren 6tik 8ra.

Lekeitioko Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak arlo barri bat zabalduko dau bere 18. edizinoan: ‘Arte eszenikotara hurreratzeko udalekua’. Jaialdiaren 18 urteetan ‘Kale Antzerki Eskola’ behin baino gehiagotan antolatu dau eta, aurten, eremu barri hori plazaratuko dau garagarrilaren 6tik 8ra..

Kaleko clowna, piroteknia kale antzerkigintzan, panpinagintzea edota kale-antzerkiaren hasierako pausuak lako ikastaroak antolatu ditue.

Gipuzkoako Aldundiaren ekimenari jarraituta, EIDABEk antolatu dauen ‘Arte eszenikotara hurreratzeko udalekua’ egitasmoan 25 gazte gipuzkoar izango dira Lekeitioko Trinkete aterpetxean garagarrilaren 1etik 9ra bitartean ikastaroetan parte hartzeko.

Udalekuan antzerki munduko gai ugari landuko ditue, arte eszenikoetara hurreratzeko asmoagaz. Ganera, aurtengo jaialdiko 13 ikuskisunez be gozauko dabe ikasleek.

Ikastaroez gan, makilaje profesionala, gorputz adierazpena, zinema, idazmena lantzeko sormena eta hankapaluetan ibilteko teknikak ikasteko aukerea izango da Lekeition.

Azkenik, Trapu Zaharra konpainiako kide Santi Ugaldek eta jaialdiaren zuzendari Imanol Agirrek ‘Euskal kale antzerkiaren bidaian abenturak eta desbenturak’ izeneko gaiaren ganeko mahai-ingurua egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu