Igaz 19.863 ume jaio ziran
2007-06-25 02:00Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.932 ume jaio ziran 2006ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 0,3 gehiago. Guztira, 19.863 ume jaio ziran urte guztian, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 4.932 ume jaio ziran 2006ko laugarren hiruhilekoan, aurreko urteko aldi berean baino % 0,3 gehiago. Guztira, 19.863 ume jaio ziran urte guztian, aurreko urtean baino % 1,4 gehiago, Eustaten datuen arabera.
Igazko azken hiru hileetan jaiotako ume guztietatik 1.739 urrian jaio ziran, 1.617 zemendian eta 1.576 abenduan. Lurraldez lurralde, Araban 695 ume jaio ziran, Bizkaian 2.500, eta Gipuzkoan 1.737.
Urteko azken hiruhilekoan jaiotako umeen artean, erdia baino gehiago, hau da, 2.853 ume (% 57,8), lehenengoak izan ziran; 1.742 ume (% 5,3) aurretik beste bat egoan familietara heldu ziran; eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 337 (% 6,8) izan ziran.
Jaiotzak amaren adinaren arabera banatu ezkero, ikusten da 30-34 urteko amen taldea dala nagusi, erditzeen % 44,5egaz. Talde horren ondotik, hurrengo goragoko taldea dago, hau da, 35-39 urte artekoa (% 28); 25-29 urteko taldea beherago dago, erditzeen % 16,5egaz; 20-24 urte bitarteko taldean, barriz, portzentajea % 5,6koa da.
Ganera, 40 urtetik gorakoak % 5,4 izan ziran eta 20 urtetik beherakoak % 1,1.
Bestalde, ezkontzaz kanpoko jaiotzek kopuru osoaren % 26,9 hartu eben igazko azken hiruhilekoan, 2005eko aldi berean izandako kopurua % 1,4 gehiago. Lurraldeka, Araban izan zan ehunekorik handiena (% 29,6), ondoren Gipuzkoan (% 26,5) eta azkenik Bizkaian (% 26,4).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!