Berangoko Txirrindulari Alkarteak Bizkaiko kirol eskola onenaren saria jasoko dau

Bizkaie! 2006-11-29 01:00

Alkarte honek txikienen artean kirola sustatzeko egiten dauen lana goraipatu dau Federazinoak, bai eta Berangon txirrindularitza lehiaketak antolatzen egiten dauen beharra be.

Berangoko Txirrindularitza Eskoleak Bizkaiko kirol eskola onenaren saria jasoko dau datorren barikuan, abenduak 1, holan erabagi dauelako Bizkaiko Txirindularitza Federazinoak. Alkarte honek txikienen artean kirola sustatzeko egiten dauen lana goraipatu dau Federazinoak, bai eta Berangon txirrindularitza lehiaketak antolatzen egiten dauen beharra be.

Sariagaz pozarren dagoz Berangoko Txirrindularitza Elkartean, ‘azken batean onartu eta autortu egin jakulako kirol zoragarri hau gazteen artean bultzatzeko egiten dogun lana’, Javier García alkarteko Presidenteak adierazo dauenez.

Berangoko Alkartea, Bizkaia osoko txirrindulari gazteen alkarte handiena da. Bost eta 14 urte arteko 45 neska-mutil lehiatuko dira aurten Berangoko koloreakaz. ‘Talde profesional baten egiturea dauka’ adierazo dau bromatan Javier Garciak, izan be, 8 entrenatzaile daukaz, prestatzaile fisikoa eta kirol aholkularia be bai.

Bizkaiko txirrindularitza eskola onenaren saria datorren barikuan, abenduaren 1ean jasoko dau Elkarteak, Bilboko Avendida Hotelean, arratsaldeko 19:30tan, Pedalaren Eguna’ ekitaldien barruan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu