Errukizko basektomia

Bizkaie! 2006-08-09 02:00

Cleto Ruiz Diaz 37 urteko argentinarrak basektomia egiteko baimena eskatu deutso Justiziari. Zergaitik? 44 urtegaz 37 seme-alaba daukazalako.

Cleto Ruiz Diaz 37 urteko argentinarrak basektomia egiteko baimena eskatu deutso Justiziari, izan be, 44 urtegaz 37 seme-alaba daukaz. Argentinan mueta horretako ebakuntzak galarazota dagoz baina Parlamentuak laster onartuko dau argentinarrek kirurgiaren bidez ume gehiago ez izateko bidea zabalduko dauen legea; gizonek basektomia egin ahal izango dabe eta emakumeek Fallopioren-tronpak lotu.

Eskaria dala eta, Cleto Ruiz Diaz oso ezaguna egin da bere jaioterrian, Corrientesen (Argentinako ipar-ekialdean). Gizonak pintore-lanak eta behin behineko lanak egiten ditu. Bederatzi urtegaz izan ebazan lehenengo hartu-emon sexualak eta ordutik hainbat emakumegaz egon da: zazpi neska-lagun izan ditu eta hiru emakumegaz bizi izan da 14 urtez.

Orain, Isabelegaz bizi da, 29 urtekoa. Zortzi ume izan dabez baina horreetako bi hilda dagoz. Herriotza horreen ondorioz erabagi dau Cletok seme-alaba gehiago ez izatea, daukazanak jagoten lan nahikoa daukala konturatu ostean.

‘Ez da barre egiteko kontua, oso gogorra baita hainbeste umeri jaten emotea, lanpostu duinik barik, bigarren eskuko erropakaz jantzi behar dozuz, sekula ailegetan ez diran Gobernuaren laguntzak itxaroten’ , dino aita ezagunak. Beraren esanetan, ‘emakume bategaz maitemindu ezkero, burua galtzen dot’. Antisorgailuak erosi ezkero, baina, ‘familia azukerarik barik itxi beharko neuke’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu