Euskal Encounter, hilaren 22tik 25era bitartean Barakaldoko BECen
2006-07-10 02:00Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre ospetsuan, aurten be Euskal Encounter jaia informatika munduaren erreferente bilakatuko da garagarrilaren 22tik 25era bitartean. Daborduko 14. edizinoa izango da jaia, eta, ohikoa danez, edukin eta barrikuntzez beteta dator oraingoan be.
Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre ospetsuan, aurten be Euskal Encounter jaia informatika munduaren erreferente bilakatuko da garagarrilaren 22tik 25era bitartean. Daborduko 14. edizinoa izango da jaia, eta, ohikoa danez, edukin eta barrikuntzez beteta dator oraingoan be.
Aurten, 35.000 metro karratu baino gehiago hartuko ditu Euskal Encounterrek BECen; bertan, 3.500 ordenadore baino gehiago sarean konektauko dira, eta Interneterako segunduko 2 gigatako sarbidea izango dau.
Euskaltel Fundazinoa da ekimenaren antolatzailea, eta BBK, Bizkaiko Foru Aldundia eta Industriaren Sustapen eta Eraldakuntzarako Baltzua (SPRI) izan ditu babesle.
Danetara, 96 ordutan etenik bako jardueran ibiliko diran 5.500 parte hartzaile baino gehiagogaz, eta 50.000 eurotik gorako diru sariakaz, Estaduko lehen ordenadore makrojai honek urtetik urtera marka guztiak apurtzen ditu.
Euskal Encounterren ibilbidean daborduko ohikoa dan legez, demoeszenak edo arte digitalak esan beharreko garrantzitsua izango dau aurten be. Era berean, jokalarien komunidadea (gamers) geroz eta handiagoa da eta bertan izango dira, bai antolatu diran amateur jokoetan parte hartu ahal izateko, eta baita nazinoarteko Counterstrike jokalari profesional onenak lanean ikusi ahal izateko be, horreek GameGune an izango baitira aurten be, hau da, Euskaleko joku lehiaketa profesionalean.
Bestalde, urterik urtera, handiagoa da software libre zaleen kopurua eta baita modding-aren jarraitzaileena be, hau da ordenadoreak bai teknikoki eta baita estetikoki be eraldatzen dabezanak.
Horrexek dira partyaren lau atal nagusiak baina bestelako ekitaldi batzuk be iragarri dabez: retromuseoaren ekintzak, Euskal Encounterren izango diran GKE-en proposamenak, urtero antolatzaileek eskaintzen dabezan berbaldiak, edota lau egun horreetan egiten diran ekimen sozializatzaileak.
Antolatzaileek parte-hartzaileei eskaintzen deutsiezan zerbitzuetan, aurtengo barrikuntza nagusia da Euskaltelek segunduko bi gigatako Internet sarbidea jarriko dauela, hau da, bikotxa igazko edizinoagaz konparauta.
Beste alde batetik, aurtengo edizinoko barrikuntzarik nabarmenena ordenadore feria barria izango da, bai parte-hartzaileentzat eta baita bisitarientzat be produktu barrienen aurkezpena eta salmentarako bide barriak edegiko dituana.
Jaiaren esparruan batuko diran 5.500 lagunek ordenadoreen sektoreak eskaintzen deutsen punta-puntako barrikuntzei buruzko informazinoa jaso nahi izango dabe eta, esangura horretan, Euskal Encounterrek BECen izango dituan 36.000 metro karratuetatik, feriak 1. 500 hartuko ditu, eta azkenengo barrikuntzak prezio ez sinistekoetan erosteko aukerea eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!