Munduko ardaoak (Bordelen, Vinexpo 2003)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Jan edanak
Ardaoa munduan zehar Gero eta herrialde gehiagotan egiten dira ardaoak baina mahatsondoa landatzeko, ezinbestekoa da ezaugarri batzuk gordetea. Ezaugarri nagusia klimea da eta horren barruan, tenperaturea eragin handikoa da. Vitis generoko mahatsondo gehienak lurralde epeletan dagoz, ez jakezalako muturreko tenperaturak gustetan, ez hotzak ezta beroegiak be. Bero moderatuagaz dagoz gustora. Udan, batez beste, 25º C izaten dituen lekuetan mahatsondo-landaketea oso eskasa da; era berean, euriteak edo siketeak be zeregin garrantzitsua dabe. Urtean 200 mm. euri baino gitxiago daben lurraldeak mahatsondoa ...

Internauten seguridadea (I)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
Victor Domingo, Internauten Elkarteko presidentearen esanetan, “Internet sarean seguridadea posible da eta konfidantza arazoa da”. Esaldi hau ardatz moduan hartuta, Laugarren Kanpaina preparau dabe eta bertan Sarean nabegetan dogunon artean konfidantzea sendotzeko edo, produktu barri batzuen ganeko informazinoa emoten jaku. Internautak berak seguridade neurri batzuk hartu behar ditu bere nabegazinoa segurua izan daiten eta, era horretara, etorri litxakiozan arazoak neurri batean baztertuteko. Victor Domingoren berbetan, etxetik urtetan dogunean atea zarratzen dogun moduan, holan jokatu beharko geunke Inteneten be. Kanpaina honetan ...

Ingalaterrako lesbiana bikote bat semearen zain dago Internet Sareari esker

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   sarean
2. – Eskola eta liburutegietako Internetera konekzino murriztua AEBko legeria betez, eskola eta liburutegietako ordenagailuetan murrizketea dago, batez be, Interneteko helbide zehatz batzuetara sartzeko orduan. Pornografia da, jakina, legeria horren helburu nagusia eta gazte eta gaztetxoei orrialde horreetara sartzeko bidea zarratzeko asmoagaz eginda dago. Ondorioak, barriz, ez dira hain argiak izan: gay, lesbiana, kondoia, sexu segurua edo antzerako berbak topau gura izan ezkero, leku horreetako ordenagailuetan, instalauta daben programa martxan jarten da eta ez dago sartzeko modurik. Hau da, sarritan, osasunaren ...

Musikea sarean

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Musikea
Dinogun lez, azaltzen jakuzan aukerak ugari dira, musika kanal asko dagoz eta mundu osoko bazterretatik datozen abestiak entzun daitekez. Horrezaz ganera, musika estilo zehatzagoetan sartu gura izan ezkero, diru kopuru baten truke mundu magikoan sartuko gara. Web bete-betea da, musikearen inguruko zehaztapen guztiekaz eta, ganera, loturen bidez, beste talde edo artisten web orrietara edo musika informazioa eskaintzen daben datu baseetara salto egiteko aukerea emoten jaku. Esandako moduan, udarako freskagarri lez eta derrigor ordenagailuaren aurrean orduak emon behar doguzanontzat aukera parebakoa ...

Gonzalo J. Auza: 'euskal jatorrikoak 3 miloe eta erdi inguru gara Argentinan'

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Euskaldunak munduan
5. Argentinako Euskal Etxeen Federazinoaren (FEVA) barruan dago 1983an jaiotako Juan de Garay Fundazinoa. Zeintzuk dira zuen egitekoak eta lan jarduerak? Fundazinoa Euskal Etxeen jarduerea osotzeko asmoagaz sortu zan. Gizarte gaiak, dantzak, gastronomia, aisialdia eta beste arlo batzuen osogarri, ikuspegi akademikoan, ikerketan, euskal kulturearen zabalkundean sakontzea zan asmoa. Azken urteotan, ikerketa genealogikoak, historikoak egin doguz eta dibulgazinoaren arloan, berbaldiak emoten eta Interneten eduki asko sartzen gabilz, beti be, etorkizunean euskal kulturea zabaltzeko asmoagaz. 6. 'Los Vascos en la Argentina' genealogia ...

Katharine Hepburn handia hil da, 96 urte zituala

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
'Tsarina' Hepburn-en lankide batzuek inbidia eta sarkasmoaren ukutu batzuekaz zabaldutako Tsarina ezizena karrerearen hasikeratik jatorko; izan be, 1928an Baltimore-n eszenatoki ganeko lehengo lana eskuratu eban, Tsarina izeneko antzezlanean. Oso izakera gogorrekoa izanda, Hollywood-en miretsi bai, baina zuzendari batzuk beraren bildur zirala aitatzen izan da beti. Lau Oscarrak eta hamabi sari-proposamenak beste inork bardindu ez dauen marka bat dira. Egia esan, ganerako aktoresak hurreratu be ez dira egin maila horretara. Andrazko altu, bizkor eta seguru honen subertea 25 urtean lotu jakon ...

Jesus Insausti 'Uzturre': abertzale baten burrukea

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Gerrea irabazterik ez egoan eta gudariak atzeraka joan ziran Kantabriako Santoñako portura arte, handik gero Iparralderantz edo Kataluiniarantz joateko asmoz. Italiarrakaz tratua egin baina honeek ez eben bete eta, azkenean, gudari gehienak Santoñako kartzelan sartu zituen. Gauzak larri egon arren, oraindino larriago jarri ziran, italiarrak euren lekua frankistei itxi eutsenean. Uzturreri hamabi urteko zigorra ezarri eutsien. Gero Kadizeko Puerto de Santa Mariara eroan eben eta handik Sevillara, 1941ean libre itxi eben arte. Orduan Bilbo aldera joatea erabagi eban. 1943an barriro ...

The Hulk

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Zinemea
Duda izpirik be ez dago komikia Hollywood-ek erabilten dauen baliabiderik handienetariko bat dana merkatuan arrakasta entzutetsuak jadesteko. Dana dala, laurogeita hamarreko hamarkadan holako egokitzapen lanak egiten hasi ziranetik, ez da bape ohikoa izan The Hulk filmak baturiko antzezle prestigiotsuen moduko aktore zerrendarik ikustea. Aktoreen izena gorabehera, Bat-manen dotorezia, Dick Tracyren purismo eta Spider-manen egokitasunaren ostean, film honek ezin euskun aparteko ezustekorik opetsi. Dana dala, ez genduan ezelan be itxaroten hain txarto orekaturiko film gatxa. Protagonistearen tristezia, min eta trauman larregi ...

Arraina eta itsaskiak (II)

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   Jan edanak
Gomendioa Itsaskia noizbehinka bakarrik jaten dan elikagaia dala edo izan beharko litzatekela kontuan hartuta, gomendioa arrainaren inguruan egiten da: oro har, okelea baino arrain gehiago jan beharko geunke, astean 4-7 bider bitartean eta horreetatik 1-3 bider astean arrain urdina. Ez ahaztu peska azulek koipe onuragarria dauen arren, eguneroko koipe kopuruaren osotasuna kontuan izan behar dala eta eguneko koipeak ez leukela gure energiaren % 30-35 baino gehiago izan behar. Oriotan konserbau dan edozein elikagaik orio horren proportzino bat absorbidu egiten dauela jakitea ...

Askatasun egarria barriro zabaltzen

Bizkaie! 2003-07-15 00:00   eretxia
Errez baino errezago sartu eta saltzen dan ideia barruratu dabe popularrek, hau da, ez dago arazo politikoak politikoki konpontzerik. Are gehiago, ez dago arazo politikorik. Gizartean sufritzen doguzan arazoen zergaitia seguridadearen faltan topetan dogu. Beraz, seguridadea indartu behar da. Azken finean, seguridadearen atxakian askatasunen murrizketea apliketan da. Ideia hau Espainako Estaduan lez beste hainbat lekutan be zabaldu izan da. Holako sinplekeriak zabaltzeko gizarte akritikoa behar izaten da. Horretarako komunikabideek ezinbesteko papera jokatzen dabe. Pentsetan ixten ez deuskun entretenimentu antzua, desinformazinoa ...

Tiramisua

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Maskarpone moussa egiteko, arrautza, azukrea eta gaztaia nahastauko doguz. Guztia ondo nahastea oso garrantzitsua da. Beste alde batetik, esnearen bitsa montetan hasiko gara baina prozesua ez da amaitu behar, hau da, ia-ia montauta itxi beharko dogu. Hortik aurrera, nahastau egingo doguz bi osogaiak eta, kasu honetan, kontu handiz eta geldiro-geldiro irabiagailua erabiliko dogu, azpitik gora nahastuz. Jarraian, hozkailura sartuko dogu moussa erabili arte. Tiramisua preparetako sobaoak erditik ebagitea da onena eta moldean, sobao kapa bat ipintea. Pintzel bat ...

Mendebala: Galizia, Asturias, Kantabria, Gaskonia eta Euskal Herriko kultur adierazpenen bategitea

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Mendebala Jaialdiaren eskaintza nagusia musikea izango da baina ez bakarra. Egitarauan bariku eta zapatu gauetako kontzertuak izan daitekez erakargarrienak: garagarrilaren 4an, barikuan gaueko 22:30etatik aurrera: SALTABARDALES (Kantabria), GADALZEN (Gaskonia), TAPIA ETA LETURIA (Euskal Herria) eta DIXEBRA (Asturias) taldeak izango dira Sopuertan, Santa Ana zelaietan; garagarrilaren 5ean, zapatuan bigarren gau musikala: TEJEDOR (Asturias), LUAR NA LUBRE, XOXE MANUEL BUDIÑO (Galizia) eta BRIGANTHYA (Euskal Herria) taldeakaz Santa Ana zelaietan. Dana dala, bestelako ekitaldi batzuk be egongo dira, besteak beste, gaita eta ...

Bilbao Tropikal 2003: Maria Creuza, Faudel, Bouhia, Los de Abajo, El Combo Linga, African Simba, Earl16 eta Basque Dub Foundation

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Aurten, Jaialdiko egun bakotxak erritmo zehatzak izango ditu ezaugarri: lehenengo egunean, hau da, garagarrilaren 10ean, eguenean Brasileko Bossa Nova erritmoakaz gozetako aukerea emongo deusku Maria Creuzak; hurrengo egunean, barikuan Rai musikearen txandea izango da eta antolatzaileek pare bat talde kontratau dabez: 'Faudel' frantziar-argeliar abeslaria, rap eta funk doinuak eta bestelako erritmo batzuk buztartzen dituana eta 'Bouhia' bertoko taldea, Euskal Herriko eta Afrika iparraldeko kideez osotutako taldea hain zuzen be. Garagarrilaren 12an erritmo latinoak jorratzen dabezan beste talde bi izango dira ...

Nepal: mehatxupean dagoan paradisua (I)

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Bidaide
Maoista gerrillea Adituen esanetan, egoera horren eraginez sortu da maoista jatorriko mobimentu komunistea. Orain zazpi urte sortu zan Nepalgo mendebaldean, inguru pobre eta azpigaratuan. Hasieran, legezko mobimentu politikoa zan, herriaren babes handiagaz. Dana dala, laster muturreko ideiak eta jarrera erradikala nagusitzen joan ziran eta gobernuak alderdia legez kanpo itxi eta haren kontrolpeko argitalpen guztiak debekatu zituan; geroago, 2001eko zemendian emerjentzia egoerea eta oraindino leku askotan indarrean dagoan etxeratze-agindua ezarri zituan dekretuz. Mobimentu maoistearen ideologia eta ekintzek hirurogeita hamargarren hamarkadan, Kanbodian ...

Euskal Inter Musika 2003 Lekeition

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Musikea
Gorago aitatutako kontuen harian dator Euskal Inter Musika Jaialdia eta sekulako kartela edo egitaraua preparau dabe: Lehen eguna, garagarrilaren 26a izango da eta bertan hiru talde pasauko dira eszenatokitik. Alde batetik, Bilboko SPLIT 77 taldea, egun Euskal Herrian dagoan talderik interesgarrienetarikoa eta nazinoarte mailan benetako proiekzinoa dauena; horren erakusgarri, pasa dan hilebetean, Eskoziako Aberdeen uriko Go North 2003 jailadian eskainitako kontzertua; horrezaz ganera, Ingalaterrako MUSIK WEEK aldizkariak Split 77 taldearen abesti bat sartu dau disko bilduma baten Ingalaterrako beste musika ...

Bardintasun eskolak

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Antxinakoak Geurera
1920tik 1923ra bitartean eregi zituen lehenengo eskolak 1923rako 47 egozan zabalik. Geldiro-geldiro, zirriborroetan emondako datuak aldatzen joan ziran, batez be, egoera politikoaren eraginez. 1917-18 urteetan, euskal abertzaleak Bizkaiko Aldundian gehiengoa lortu eta Ramon de la Sota Aburtoren eskutik, Luis Eleizaldek emondako oharrak goitik behera aldatu ziran. 1919tik aurrera, abertzaleak ez ziran alderdi politiko guztiak batu, Liga Monarkikoa osotu eta abertzaleei Aldundian euken gehiengoa kendu eutsien. Orduan, euskal kultura eta ezaugarriekaz erabat lotuta egoan eskoletako irakaskuntzea aldatu egin eben. Euskereak berak ...

Begoña Plazak 'Gernika lives' dokumentala aurkeztu dau

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Euskaldunak munduan
Hortik aurrera, Begoña Plazak antzerki klasikoa landu dau National Shakespeare Company ospetsuan eta Austrian Theatre Company-gaz be zenbait lanetan parte hartu dau. Zine arloan, Walter Hill, Clint Easywod, Oliver Stone, Tim Hunter, Klaus Kinsky, Chuck Norris, Eddie Murphy edota Nick Noltre lako aktoreakaz batera egin dau behar, gehienetan bigarren mailako papeletan baina 'Delta Force II' edo 'Maid to order' lako filmeetan protagonistakide izan da. Beste alde batetik, Begoña Plazak ez dau ahaztu bere euskal jatorria eta, horren harian, pare bat ...

Latinoamerikako euskal gizataldeetako gazteen formazinorako laguntzino-programea martxan

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Euskaldunak munduan
Laguntzinoak jasoteko nahitaezko baldintzak honakoak dira: - Atzerrian bizi eta euskalduna izatea edo euskal jatorrikoa izanik, espainiar naziotasunekoa izatea. - Aintzat hartutako euskal etxeren bateko kide izatea. - Deialdia egin aurretik 18 urtetik gorakoa izatea eta 40 urte baino gazteagoa. - Prozedura zigortzaileetan eta/edo epai-prozeduretan nahastauta ez egotea. - Euskal Etxeetako bazkideen kasuan, derrigorrezkoa izango da gitxienez urtebeteko antzinatasuna. Eskabideak ondoko helbidera bialdu behar dira: Kanpo Hartu-emonetarako Idazkaritza Orokorra Lehendakaritza Navarra, 2 01007 Gasteiz Eskabideak aurkezteko epea 2003ko garagarrilaren 28an, eguerdiko 12:00etan amaituko ...

Herencia

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Zinemea
Argentinako pelikula honek bizitzearen ganeko marrazki baikor eta itxaropentsua eskaintzen deusku, pertsonaiak samurtasun eta duintasunaren irudi lez margotuz. Izan be, bizitzan sarri gertatzen danaz bestaldera, protagonistek atzera be maitatzeko eta amesetan egiteko, joan eta etorri nahiz poztasunez biziten ahalegintzeko bigarren aukera bat izango dabe. Sano bitxia da ikustea zelako maila ona daben Argentinako zineak azken aldion eskaini deuskuzan pelikulek; izan be, herrialdea krisialdi politiko eta ekonomiko gordin baten murgilduta egonagaitik, bizi-esperientziatik bertatik sortzen diran istorio zoragarriak pantailaratu ditue azkenengo hiru ...