Musikea  II. urtea // 30. zenbakia - 2003ko garagarrilaren 15a

Musikea sarean

http://www.launch.com

Dinogun lez, azaltzen jakuzan aukerak ugari dira, musika kanal asko dagoz eta mundu osoko bazterretatik datozen abestiak entzun daitekez. Horrezaz ganera, musika estilo zehatzagoetan sartu gura izan ezkero, diru kopuru baten truke mundu magikoan sartuko gara. Web bete-betea da, musikearen inguruko zehaztapen guztiekaz eta, ganera, loturen bidez, beste talde edo artisten web orrietara edo musika informazioa eskaintzen daben datu baseetara salto egiteko aukerea emoten jaku.

Esandako moduan, udarako freskagarri lez eta derrigor ordenagailuaren aurrean orduak emon behar doguzanontzat aukera parebakoa da edozein ordutan gure gustoko musikea entzuteko. Egia esan, urteko edozein sasoitarako baina udarako beren beregi beti izan dira konpainia ezin hobea irratia eta musikea.

Gotzon Uribe

Uda partean buru belarri sartuta, ohiko irratietan musika programak izaten dira nagusi, bai egunez eta bai gauez, hondartzan, mendian, kampinean, autoan,... uda partean musikeak berebiziko garrantzia hartzen dau ingurune guztietan. Irratietan ez da aparteko konturik izaten, uda sasoian programazinoak musikea oinarri hartuta ordu luzeak emoten dabez musikearen inguruan jardunaz.

Gu geu, internauta garen neurrian eta gure web orria sarean ikusgai izanik, esan behar deutsuet badaukagula aukera berezia udan nabegetan gabiltzala musikea gure ordenagailuan entzuteko. Dakizuenez, hainbat eta hainbat irrati dira sarearen bidez musikea entzuteko aukerea emoten dabenak. Honako honetan, nik web helbide zehatz bati helduko deutsat, berez sinpleena eta oso ondo horniduta dagoalako.

http://www.launch.com helbidearen barruan, irrati digital erraldoia topauko dozue eta bertan musikea modu errezean entzun ahal izango dozue erregistro baten bitartez. Hau da, e-mail kontu bat zabaltzen dogun antzera, hasiera batean izen bat eta “password” dalako bat sartu beharko doguz eta behin hori eginda, mundu musikal zabala izango dogu erabilgarri.

AEBetako serbidorea dauen launch.com horrek momentuoro musikea entzuteko aukerea emoten dau, estilo guztietako musikea hain zuzen be, besteak beste, pop, rock, hip-hop, dance, country, blues, soul,... eta beste hainbat aukera, baita egunean bertan zerrendagai nagusi izan direnak be. Dana dala, irrati digital honek berezitasun ederra dauka, hau da, denpora errealean eta orrian bertan norberak bere irrati propioa konfiguretako modua, zeozelan esateko “kustomizetako” aukerea. Berbarako soul musikea gustau ezkero, datu baseak abesti jakin batzuk erakutsiko deuskuz, berez entzun daitekezanak hain zuzen eta artista edo abesti hori gustoko izan ezkero, botoa eskatuko jaku. Bozketa horren ondoren, artista horren haritik datozen beste artista batzuen doinuak entzungai egongo dira eta, holan, bata bestearen atzean, norberak gogoko dituan abestiak entzuteko irrati propioa konfigurau leiteke.