Dave Bieter Boiseko Alkate

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gogoratuko dozuen legez, igaz Dave Bieterren ekinbidez eta Pete Cenarruza orduko Estadu Idazkariaren babesagaz, Idahoko Kongresuak Euskal Herriaren autodeterminazioaren alde onartutako Joint Memorialak sekulako zaparradea eragin eban. Euskal Herriak konponbidea behar dauela jakinik eta zeozelako ekarpena egin gurean, hiru puntuz osotutako idatzia aurkeztu eben: indarkeria adierazpide guztiak geldiazotea, bake prozesua abiarazotea eta euskaldunek autodeterminazinorako daben eskubidearen aldeko aldarria egitea. Bizkaie!

Letizia eta printzipitoa

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   eretxia
Lehenengo eta behin, Letizia dibortziatutako emakumea dala entzun dogu. Eta zer? Hamaikatxu bikote desegiten dira Estaduan zehar. Makina bat andra dagoz han hemenka euren bizitza berregin gurean eta ez daukie edozein gizon aukeratzeko eskubiderik? Zalantza barik, bai. XXI. gizaldian gagoz, zorionez. Hori bai, akordetan naz zelako katramilak izan ziran Feliperen aurreko neskalagunen bizimoduaren gainean. Neska horreen gurasoak bananduta egozala, horreetako batek azpiko arroparen desfileak erdi biluzik egin izan dituela eta Amatxu bihotzekoa! zer eta luteranoa zan bera. Jarrera ezin atzerakoiagoa ...

Aho bateko arrakastea

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Bertsolaritzea
Gipuzkoako Txapelketea final-aurreetan Euskal Herrian bat-bateko kantuaren plazarik entzutetsuenak txapelketak dira. Gipuzkoakoa ari da jokatzen sasoi honetan eta honezkero badakigu final-aurreetan zeintzuk kantauko daben. Azken laurdenetako saioetan ez da sorpresa handirik izan eta aitatzekoak dira Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren lana -bere ohiko hizkuntza aberats eta poetikoari komunikazino dosi beharrezkoa gehitzen asmau ei dau- eta, guk zuzenean entzundakoen artean, Arkaitz Goikoetxea eta Jon Martin oiartzuarrena, saio polita eta osoa eskaini ebelako Zumaiako saioan. Finalerako hautagaiak dirala erakutsi dabe hirurak. Final-aurretatik kanpo geratutakoen ...

Gaztebi, zirkuitu komertzialetik kanpoko musika taldeak Bizkaiko gazteentzat

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Oraingoz, pare bat kontzertu iragarri ditue baina 2004an zehar aukera gehiago egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Lehenengo kontzertua Chicagoko HIM rock taldeak emongo dau Basaurin, Basozelaiko Kultur Aretoan. Kontzertua zemendiaren 21ean, zapatuan izango da gaueko 21:00etan. Bigarren zita zemendiaren 23an izango da Bilboko Kafe Antzokian gaueko 21:00etan. Kasu honetan, Jazzanova eta Marcos Valle taldeakaz sekulako jaialdia preparau dabe. Musika elektronikoa eta bossa nova elektronikoa gustetan bajatzue ez eizue aukerea galdu. Gero gerokoak. Bizkaie!

San Antonio, potoloen erreinu gaixoa

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   txutxu-mutxuan
Umetatik sortutako usadioa Umeak dira ardurarik handiena sortu eragiten dabenak. Kopuruak arduratzekoak dira bene-benetan. Hiru hilabetetik bost urtera arteko umeen % 13 oso lodi dagoz. Umeek ez dabez jatorduak errespetetan. Mantengai gitxiko janariak sarri jaten ohituta, eten barik iruntsi behar izaten dabe zeozer. Eta jakina danez, eskura daukien eta gustetan jaken guztia jaten dabe. Izan be, guzti-guztiek daukie janari makinetan saltzen diran litxarreriak erosteko adina diru. Ganera, arazoa eskoletako bihotz-bihotzean dago. Texako ikasleek eskoletan jaten dabe egun osoan konsumiduko daben janariaren ...

Goodbye, Lenin!

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Pelikula bat nostalgiaz betetako zirrarea eta umorea sentimentalismo merke barik buztartzeko gauza izaten danean eta ikusleak gogoeta eragiteko beharrezko orekeari eusten deutsonean, filma ona izaten da. Halan da kasu honetan be; istorioa originala da, gidoia bizkorra eta ondo egituratua, eta antzezpen lanak onak; horreek guztiak beharrezko osogaiak izan dira Becker zuzendariak melodrama eta komediaren arteko kontakizun samurra eta barregarria egin ahal izateko. Pelikulea gustura ikusten da, etendura barik eta ikuslea arazo barik mobiduten da aspaldi joaniko aldaketa sasoi baten. Sortaldeko ...

'Sex & Roll' bildumea. Oihuka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Euskal musikagintzako klasikotzat hartu geinkezan aitatutako kantu guztietan sexua eta rock & rolla buztarturik dagoz. Gotzon Uribe

Durangora begira, belarriak adi

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
Kontuak kontu, hainbat gauza interesgarri topauko dozuez Durangoko azokan burua sartu ezkero. Euskal Herriko disketxeen produkzino musikala oparoa dala argi dago nahiz eta salmentak hain potoloak ez izan; dana dala, zeozelako sormen musikala badagoala egon esan daiteke bildur barik bai gazteei zein helduei zuzendutako proposamen ezbardinetan. Horrezaz ganera, badakizue liburu eskaintza be kontuan hartzekoa izaten dala abenduan, aurten 4tik 8ra bitartean. Azkenik, esan gurako neuke azoka egunetan gau giro aparta egoten dala Durangoko kale eta tabernetan. Ez eizue hutsik egin ...

Frantses erromantizismoaren aurpegi barria

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   sarean
Zelakoa da bikotea topetako sistemea? Lehenengo egitekoa web gunean altea emotea da. Hortik aurrera gure nortasun fitxea beteko dogu: gure personalidadea, gustetan jakuzan gauzak eta gura izan ezkero, gure argazkia edota bideroren bat orrialdean ipinteko aukerea be badago. Horreek datuok gure perfila osotzen dabe eta bakotxari kode bat emoten jako. Aurrerantzean, Meetic horren datutegiak aztertu geinkez eta behar besteko bueltak emon gure bikotea topau arte. Bilaketea errezteko “Meetic Coctail” programea erabili geinke: holan, geugaz bat datozen personalidadeko lagunak arin eta ...

Israel eta Palestina (I): amaiera jakinik bako burrukea

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bidaide
Kultura ezbardinak Palestinarrak egoera lotsagarrian bizi dira. Kolonizatzaileek sufritzen ez daben eskasia ekonomikoari zelan edo halan aurre egin behar deutsie. Han egondako guztiek baieztatu dabe datu hori eta palestinarren aldarrikapenakaz identifiketan bagara be, generalizetea ez da bape ona. Judutar ortodoxoak eta israeldar moderatuak ezbardindu behar dira. Horretan, bat datoz Virto eta Gastaminza. Kontuan hartu behar da, itxuraz behintzat Israel estadu demokratikoa dala, eta Palestina, ostera, ez. Okupazinoa inondik inora onartu ez arren, Israelek lur emonkor bihurtu dau basamortua eta hori ...

Agoteak: Abderrahmanen ondorengoak, godoak?

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Antxinakoak Geurera
Hori guztia aintzat hartuta, agoteen egoerea ez zan bape erakargarria. 'Odol garbia' probetako egiten ziran azterketetan be, eskekoek argi erakutsi behar eben arbaso agoterik ez izatea, mauru, judu eta Inkizisinoak zigortutakoekaz pasetan zan legez. 1817an eta 1818an, barriro be, Nafarroako Korteak ahalegindu ziran agoteen izen ona ezartzen eta euren kontrako gorrotoa desagertarazoten; horretarako, agote izena ez erabilteko agindua eta erabilten ebanari iraintzaile zigorra ezartzea eta agoteei Nafarroako ganerako herritarren eskubideak aintzatestea erabagi eban. Egunak, urteak eta mendeak aurrera joan ahala ...

San Martinetan txarri okelea (I)

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Jan edanak
Ze mantenugai hartzen dogu txarri okelea jaten dogunean? Beste okela guztiek legez, txarri okeleak ura, proteinak, koipeak, mineralak, bitaminak eta karbohidrato apur batzuk daukaz. Eta jakina, berauen kopurua asko aldatu leiteke txarriaren arraza, adina, sexua, jatekoa, bizi izandako ingurunea, okelea lortzen dogun gorputzeko atala eta okela horrek jasan dauzen transformazinoen arabera. Proteinak Txarri okeleak balio biologiko handiko proteinak daukaz % 18-20ko proportzinoan; beraz, beste okela batzuen –berbarako behi okelearen-parekoa da proteinetan. Karbohidratoak Beste animalia batzuen okelearen antzean, txarri okeleak ez dauka ...

Módenako ozpinak

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Jan edanak
Kontuak kontu, ozpin hau benetan oso karua dala pentsauko dozue baina kontuan hartu behar da prozesu luzearen ondorioz lortzen dala eta tangada gitxi batzuekaz entsalada ederra preparauko dogula. Halan da be, aurrekontu urriagaz ibili ezkero, 'acetoa' karu erexten deutsenentzat, badagoz egon ozpin merkeagoak be; “Modenako Ozpin Baltsamikoa” izenagaz ezagunak dira. Ozpin klase hau botila handiagoetan saltzen da eta askozaz merkeagoak dira. Ozpin baltsamiko hau era industrialean egiten da muztio egosiari esentziak eta bestelako produktu batzuk gehituta. Mikel Garaizabal, Enologoa eta ...

EAEko 10 langile edo gehiagoko enpresen % 52 Interneten dagoz

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
Bestalde, kontuan hartzekoa da web bidezko erosketak gero eta gehiago dirala. Erosketa horreetan, enpresek produktu bat modu tradizionalean erosi aurretik, eskaintzen deutsezan prezio eta ezaugarrien inguruko informazinoa jasoten dabe sarearen bidez erabagia geroago hartzeko. Azken buruan, merkataritza elektronikoak espero zan hazkunderik izan ez dauen arren, Internetek alor horretan daukan garrantzia elkartrukeko zifrek adierazten dabena baino askozaz handiagoa da. Bizkaie!

Sarean seguru ete gabilz?

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
Proiektua Europa osoan aplikatuko dabe eta horri esker, Sareko iruzurrak topau eta iruzurgileak zigortzeko frogak lortuko dira. Administratzaile informatikoek eta ikertzaileek Sarean delituren bat egin dabenen datuak (mezu elektronikoak edota fitxategiak) topau, jaso eta poliziaren esku jarriko dabez. Bizkaie!

Oilagorra (Scolopax Rusticola)

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Errezeta hau preparetako, alde batetik, oilagorra landuko dogu eta, bestetik, sagar purea romero usainagaz. Hasi gaitezan pureagaz. Purea lantzeko kazulatxu batean jarriko dogu reineta sagarra, jakina zurituta eta zati txikietan ebagita. Sagarragaz batera, azukrea eta romero gardama puntatxua be bai. Su motelean jarriko dogu. Prozesu honen iraupenaren gorabeheran esan, eginda egongo dala sagarrak urre-kolorea hartzen dauenean. Urre-kolore hori azukreak emoten deutso sagarrari, karamelizau egiten dalako eta ondorioz kolorea hartu. Hogeita bost bat minutu beharko doguz, beti be, suaren ...

'Txapel Bete Bertso'-ren bigarren denporaldia

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bertsolaritzea
Azken buruan, Txapel Bete Bertsoko martiko saioetako dirua Euskaldunon Egunkariarientzat batu eben eta 600 euroko laguntzinoa emon jakon euskerazko egunkari barriari. Orain, barriz, zemendiko dirua Arangoiti Ikastolarentzat batzea da asmoa, aurtengo Nafarroa Oinez egunean aroak egindako kaltea konpontzen laguntzeko eta Irunberrin laster ikastola barria egin ahal izateko. Txapel Bete Bertso ekimenaren bigarren denporaldiaren aurkezpenean, kartzelan dagozan Peru Aranburu eta Galder Bilbao 'Txapi' lagun bertsolariak gogoratu, libre itxi dagiezala eskatu eta saio guztietan eurekaz egongo dirala zehaztu dabe antolatzaileek. Txapel Bete ...

Fernando Morillo: 'Gazteei esker lortu dot eurakandik hurrago idaztea'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Kulturea
Eszena laburrez betetako narrazinoa da. Ikus-entzunezkoen hizkerea erabili gura izan dozu gazteak literaturara hurreratzeko? Irudiaren belaunaldian hazi gara. Zinea, telebista, iragarkiak...; irudi arin eta ikusgarriek hartu dabe gure ingurua, eta ohitu egin gara, eta orain ia beharrezkoak doguz. Pasarte arineko testuak, segurutik, hurrago sentiduko ditue. Baina, batez be, holan idazten dot holan gustetan jatalako: bizi-bizi eta jolas giroan. Batzuetan, sakonera heltzeko arin mobidu behar da. Liburuetan filosofia-pildoratxuak be sartzen dozuz. Deformazino profesionala izango da. Filosofia ikasi dodan arren, ikaragarri maite ...

Nafarroan, geldiro, baina, euskereak aurrera!

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Euskerea berbagai
Gauzak holan, Nafarroan, oso apal, baina, hamar urte barru eta nafar agintarien kontrako jarrerea tartean dala, goranzko jokerea erakusten dau euskereak. Halan da be, bere iraupena eta garapena ziurtatzeko asko falta da oraindino, besteak beste, eremu batean edo bestean bizitzeagaitik nafarrek hizkuntza eskubide ezbardinak eukitea ahalbidetzen dauen eremuen araberako politikea gainditzea ez eze, lurralde osoan ofizialkidetasuna lortzea; Europan indarrean diran itunak betez –guztiak Espainiak, alderdi popularraren gobernuak be berretsita– eta bete beharreko orientabideak jarraituz, ahulenaren aldeko hizkuntza politikea antolatzea, euskereari ...