Mastodon.eus sare sozial libre eta euskalduna jaio da

Bizkaie! 2018-11-21 13:28   Kulturea

Euskaldunak batu eta munduagaz harremanetan jarri nahi dituan sare sozial librea da.

Mastodon.eus Mastodon sare sozialeko instantzia bat da, mundura euskeraz salto egiteko. Zenbait erakunde (PuntuEUS Fundazinoa eta Azkue Fundazinoa), enpresa (Dinahosting, iametza), kooperatiba (Talaios), norbanako (Laborategia2.0) eta aktibisten (Librezale) alkarlanetik jaio da. Denporan irauteko helburuagaz abiatu da eta euskerazko komunidadearen inguruan dagozan eta sor daitekezan bestelako instantziakaz batzeko borondateagaz. Beronen inguruan eragile batzea be bada asmoa.

Mastodon indarra hartzen dagoan sare soziala da eta miloe bi erabiltzaile baino gehiago ditu. Mastodonek sare sozial ezagunenakaz konparauta abantaila nabarmenak ditu erabiltzaileentzat; are gehiago, hizkuntza komunidade txikientzat. Mastodon software librea danez, sare deszentralizatua da; horregaitik, datuen kudeaketea, pribatutasuna, erabilera-arauak eta hizkuntza komunidadea bakotxaren esku dagoz. Datuei onurarik ateratzen ez jakenez, ez dago publizidaderik.

Erabiltzaile bakotxak izena zein instantziatan emon aukeratu leike, mastodon.eus horreetako bat da eta berezitasun bi ditu: euskerazko instantzia da eta Interneteko euskal komunidadeak sortu dau komunidadearentzat.

Sare sozial zentralizatuetan (Twitter, Facebook...) hizkuntzea enpresa horreen erabagien araberakoa da eta atzerapausuak nabarmenak dira: Twitterren interfaze barritik euskerea kendu dabe eta Googlek iragarkiak euskeraz jartea galarazo egin dau, izan be, zerbitzu honeetan instantzia bakarra egoten da. Mastodonen kasuan, ostera, alkarren artean federautako hainbat instantzia dagoz.

Alkarren artean konektautako milaka instantzia dagoz Mastodonenm, batzuk erabilera orokorrekoak, beste batzuk, ostera, hizkuntz komunidade baten inguruan sortuak. Badira gai edo zaletasun jakin baten inguruan sortutakoak be.

Mastodon.eus euskaldunak batu eta munduagaz harremanetan jarri nahi dituan sare sozial librea da.

Erantzunak

Yeshuu Rao 2019-02-13 10:12 Erantzuna | #1

The government is considering imposing a mandatory code of conduct on tech companies, which could be accompanied by fines for non-compliance, prompting a substantial behind-the-scenes lobbying campaign by social media sites.
Hope Mastodon.eus follows are security rules!

-OnDemand Freelance Worker
https://www.fieldengineer.com/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu