New Yorkeko jai lasaiak

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   txutxu-mutxuan
Ezkondubakoen jaiak? Jai lasaiak zabaltzen joan eta New Yorketik Washingtonera egin dabe salto eta, antza danez, Floridan be laster oratuko deutsie ideia barri honi. Pekinen be pare bat egin dira, eta, antolatzaileek dinoen lez, txinatar batzuk euren ingelesa hobetzeko asmotan joan ziran, jaietan atzerritar mordoa egoalako. Baina, ospakizun honeetara joandako jenterik gehiena ez egoan ezkonduta eta, azkenean, interes handiagoa azaldu eben alkar ezagutu eta ligetako, doaneko eskolea lortzeko baino. Eta Txinan sortutako itauna ospakizun honeen arrakastearen giltzea izan daiteke. Jaiok ...

Iturgaiz musikaria

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   eretxia
Ez naz ni izango popularren defendatzailea, baina onartu behar da Euskal Herrian bizi dogun egoereak ez dauela laguntzen maila oneko politiko konstituzionalistak sortuarazoten. Preparazino eskasa, berba egiteko erreztasunik eza eta diskurso sinple baino sinpleagoa agertu izan dabe euskal politiko konstituzionalistek. Ez doguz ezustekoan hartu, beraz, hauteskundez hauteskunde Euskadin euki dabezan porrotak. Euren gabeziak ikusita, ahalegindu izan dira Madriletik entzute handiko morroiak ekarten, bai zerrendaburu legez eta bai mitinetarako amu modura. Ahalegin horreek ez dira bape eragingarriak izan alderdi konstituzionalentzat. Katalunian ...

Sukaldari gazte onena: Iñigo Elorriaga

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Jan edanak
Kontuak kontu, gu geurera. Amantala jantzi eta gaur postre bat preparauko dogu: ardao baltz gozotan egositako makatzak. Ganera, orain egun batzuk, kalean lagun bat aurrez-aurre topau neban eta kasualidadez makatzak eta ardao baltza erabilita egiten dan postrearen ganeko itaunak egin eustazan, kozina kontuagaz zerikusirik ez daben beste batzuen artean. Ekin daiotsegun. Ardao baltz gozotan egositako makatzak Osogaiak: - Sei makatz. - Urteko ardao baltza (gitxi gorabehera litro bat). - Azukerea (500 gramo). - Kanelea. Zelan egin: Kazula altu baten ardao baltza jarriko dogu irakiten ...

Durangora bai?

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Bertsolaritzea
AZOKEA Abendu hasikeran nora egin alde? Durangon badaukagu nahiko nobedade poeta, prosagile bakarlari, talde… Letraz eta musikaz barriz egin dabe zubi barri bat euskal kulturaren alde Horra egutegian hiru egun gorri Durangon berben eta doinuen iturri Besozabalik gagoz ta ondo etorri! Ez jako, ez, faltako agertzen dan horri zer erosi, zer entzun ta zer irakurri Aurten be musikoek ez dabe hutsik egin Serrano, Anari, Petti eta Rueda fin Karidadeko Benta Ta Oskorri bardin Laboa, Ordorika eta Urdangarin dana gura dauena ...

Elikadurea menopausian

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   Jan edanak
Zelan edan geinke esnea D bitamina nahikoagaz baina gaixotasun kardiobaskularretarako arriskutsuak diran koipeak hartu barik? Arazoari aurre egiteko, gaur egun esne gaingabetuei D bitamina gehitzen deutsie sarritan eta hori egin ezkero etiketan agertuko da derrigor. D bitaminan aberastutako esne gaingabetuak gomendauta dagoz. Beste esneki batzuk be (yogurrak) D bitaminan aberastuten dira. Persona batzuei ez jakez esneki gaingabetuak askorik gustetan. Kasu horreetan, esne osoa hartzea onartu leiteke dietatik koipe saturatu eta kolesterol iturriak diran beste elikagaiak gehiago kenduta. Ez ahaztu gure ...

http://www.kondaira.com

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
http://kondaira.com aldizkari elektronikoan historia gaien ganeko artikuluez ganera, historiaren irakaskuntzan erabilteko moduko testu, mapa eta bestelakoak topauko ditu erabiltzaileak. Horrezaz ganera, hartu-emonetarako zein gai desbardinen ganeko eztabaidak bideratzeko gune berezia dauka aldizkariak. Aldizkari hau edozeinentzat izan daiteke interesgarria baina gehienbat historiako maisu, ikertzaile, ikasle zein historialari eta hiztoriazaleei zuzenduta dago. Azken buruan, gogoratu www.kondaira.com aldizkaria UEUko Historia Sailak sortu dauela Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzinoari esker. Bizkaie!

http://www.barriketan.com

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
Euskerea bera, euskerearen sustapena eta euskal kulturea zabaltzea dira helburuetako batzuk. Bizkaie!

e-administrazinoa: izenpe elektronikoa (I)

Bizkaie! 2003-12-01 00:00   sarean
Arlo batzuk aktibo dagoz, baita Bizkaiko Foru Administrazinoan be. Lurralde honetan, zerga aitorpenak egiteko orduan, badagoz Internet-en bidez aurkezten diran hainbat zerga: Errentakoa, BEZ eta Soziedade Zergea. Aldundiak Internet-en jarri dauzen programak doban deskargau eta aitorpena osotu eta bialdu egin geinke errez-errez Ogasuneko “bulego birtualera”. Kontuak kontu, era horretako operazino edo gestinoak egiteko gitxieneko seguridadea behar dogu, besteak beste, norberaren nortasuna gordetako; bapestekotasuna eta datuon osotasuna (datuak ez dirala inondik inora be aldatuak izan) ziurtatzen deuskuezan sistemak beharrezkoak dira. Firma ...

Dj Axular: 'Musikea jarten ez eze, musikea sortzen oso gustora nabil'

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Musikea
4. AME zure estudioan ordu asko egin dozuz disko hau preparetan baina badakigu proiektu barrik be badaukazuzala buruan. Bai. Konposizinoan buru belarri sartuta nabil eta dagoeneko bideo eta dokumental batzuen soinu bandak egin dodaz eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Rutak dokumentalerako musikea be egiten nago. Horrezaz ganera, disko barrirako ideiak be buruan daukadaz bueltaka dagoeneko. Aurreratuko deutsut euskal musika tresna zaharrak sartuko dodazala (toberak, txalapartea marmolagaz...) eta jakina technoagaz nahastau, musika edo estilo ezbardina sortzeko gogoagaz. 5. Dj Axularren musikea zuzenean ...

Israel eta Palestina (II): indarkeria baino zeozer gehiago

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Bidaide
Zeintzuk dira bidaiarientzako leku gomendagarriak? Topikoa emoten badau be, lehenengo eta behin Itsaso Hila aitatuko dot eta ez bakarrik hondoratu barik egunkaria irakurriz bainua hartzeko ze ingurualdea benetan ikusgarria da. Inguruan dagoan desertua oso aberatsa da mineraletan baina tontakeria izan arren, leku berezia da, besteak beste, munduko punturik bajuena dalako, itsas mailatik 400 metrora dago, amesetako lekua da. Golango Mendiak, ur gezatako lakua dan Galileako Itsasoa, Belen eta bertan topauko dozuen Natividad Basilikea zein Masada herri zaharra be bisitetako modukoak ...

Txarri okelearen eragina osasunean (II)

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Jan edanak
Gure osasunerako arriskutsuak ete dira txarri okelearen koipeak? Badajoz probintzian azterlan interesgarria egin eben oraintsu: jateko ohituren garrantziaz jaubetuta, koipe insaturatuetan aberatsa zan txarri okelea (urdaiazpikoa zehatzago esateko) jaten eban pertsona talde bat ikertuz honako ondorioa atara eben: Neurriz jan ezkero eta dietearen osotasunagaz ondo konbinauta, txarri okelea jaten eben lagunak ez ziran loditu eta ez jaken gaixotasun kardiobaskularrik agertu; kontrakoa pasau zan, hau da, lagun horreen odoleko triglizerido eta kolesterol mailak bajatu egin ziran. Beraz, txarri okeleak beste okela ...

Enologoen eginkizuna eta garrantzia

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Jan edanak
Ikusten dozuen legez, enologoaren beharra ez da bakarrik ardaoa egitea eta aztertzea. Gaur egungo enologoak mahastietara joan beharra daukie, besteak beste, ardaoa egiteko erabiliko dan lehengaia aztertzeko; kalidadezko ardaoa egin gurean, lehengaia kontroleta nahitaezkoa izango da. Sukaldaritzan, kozineruen artean be antzekoa pasetan da, gaur egungo sukaldariak ez dira suetean geratzen, asko merkatuetara joaten dira produktu onenak, freskoenak erostera, beste batzuk, ostera, euren ortua daukie eta beste batzuk baserritarrei bakarrik erosten deutsiez produktuak. Sukaldarien artean sukaldari ezagunak eta ospetsuak dagozan legez ...

Matrix Revolutions

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Zinemea
Filmean behin eta barriz entzuten dan esaldi bat gogora ekarri gura dot; izan be, “hasten dan guztia amaitu egiten da”, baina horrek ez dau esan gura ondo amaitu behar danik. Hori berori pasetan da kasu honetan. Aurreko film bietan efektu berezien erabilpena on-ona izan bazan be, azken zati honetan baliabide horreek guztiz zapuztuta, nahastuta eta desegiturauta agertuko jakuz. Filmaren zatirik handiena Zionen garatzen da, eta eszenatoki hotz eta metaliko honetan erabilitako irudi infografikoek pantaila bete eta ikusleak ito egiten dabe ...

Esnegorri erregosiak urdaiazpiko eta berakatzagaz

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Jan edanak
ESNEGORRI ERREGOSIAK URDAIAZPIKO ETA BERAKATZAGAZ Osogaiak (4 lagunentzako)  400 gr. esnegorri.  100 gr. oliba orio.  Gatza.  Berakatz-atal bi.  100 gr. urdaiazpiko.  Ardao zuria (txikito bat).  Koilarakada bi ogi birrindua.  Perejila. Zelan egin: Behin esnegorriak ondo garbitu ondoren, trapu busti bategaz, gitxi gorabehera, zentimetro bateko zatietan ebagiko doguz. Ondoren, zartaginean lehenengo 50 gr. oliba orioa jarriko dogu. Bertan, su motelean egingo doguz esnegorriak; prozesu hau esnegorriei ura atarateko egiten da, izan be, ur ...

Durangoko Azokea ate joka

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Kulturea
Gozetako aukerarik topetan ez dauenak, izango da ez dauelako gozau gura. Julen Gabiria

Hamar urtean, 111.000 elebidun baino gehiago EAEn (IV)

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Euskerea berbagai
Egoerea kontuan, familia bidezko hizkuntza-transmisinoaren, eskolearen eta helduen euskalduntze-alfabetatzearen bidez euskerearentzat ahal dan hiztun gehien irabazteko pausuak emoten segidu behar da. Era horretara, ez bestela, densidade nahikoa irabazi, euskerearen erabileran eragin eta indarbarritzeko pauso erabagiorrak egingo doguzalako; baina hori be ez da nahikoa. Eskolan edo euskaltegietan euskerea eta euskeraz ikasi daben milaka euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzen segitzea be garrantzi handikoa da, hatarako, euskeraz bizi ahal izateko aukerak ugaltzea eta eremu publikoan zein pribatuan euskerearen presentzia indartzea erabagiorrak suertauko dira. Hurrengoa ...

Sabino Arana giltzapean

Bizkaie! 2003-11-15 00:00   Antxinakoak Geurera
Halan da be, korreosen telegramea hartu eban beharginak nork bialdu eta zer ipinten eban ikusirik, ez eutson biderik emon eta nagusiari kontau eutson. Biharamunean, maiatzaren 27an, Gobernu Zibilak Epaileari bialdu eutson telegramea, honek Sabino Arana bere aurrera deituz. Sabino Arana Bilbon ez egoanez, Gernikako epaileari emon eutsen Sukarrietan egoan Sabino Arana topetako agindua. Epailearen aurrean Aranak telegramea berea zala baieztau eban. Berak azaldu ebanez, Pedro Grijalbari egindu eutson bialtzeko bera Sukarrietan egoalako eta nahiz eta 26an Bilbora etorri beharra euki ...