Txin txin, diruaren hotsa…

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   eretxia
Presino ugari sufriduko dabez Euskal Erakundeek euren egitasmo politikoa aurrera eroan gura izateagaitik. Diruaren kontua Madrilgo Gobernuaren beste atxaki-eraso bat besterik ez da. Gogoan dogu oraindino, azken hauteskunde autonomikoen aurrean izandako erasoaren ondorioa. Orain datorren ekaitzak, ostera, txiki itxiko dau ordukoa. Zelako ondorioak ekarriko ete ditu oraingo erasoak? Iñaki Atxutegi

Finantza-iraultza: Google bilatzailea burtsan

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   sarean
PageRank (bilaketarako teknologia) Sistema honek web orrialde bakotxaren garrantzia neurtzen dau, ezelako preferentzia barik (orain pare bat urte eskandalu handia sortu zan enpresek bilatzaile batzuei beren web orrialdeak lehenengo postuetan erakusteagaitik pagetan eutsiezan dirutzengaitik). Zelan egin leiteke holako prozesu objetiboa?, kontua da ze orrialde bakotxari boto batzuk emoten jakozana eta orrialdeok botu kopuru horren arabera sailkatzen dirana. Orduan, orrialde batek beste orrialde batera lotura eskaintzen badau, bigarren hori konfidantzazkotzat hartu eta boto bat emoten jako. Bigarren orrialde horren boto kopurua ...

'Intolerable cruelty'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Coen anaiek zuzendutako azkenengo filma produkzino-etxe handi baten eskariz egindako beharra izan da, eta, holako kasu askotan jazoten dan legez, horrek agiriko eragina izan dau pelikula honen ezaugarri guztietan. Izan be, film honetan Coendarren hain gustukoak diran ikutu groteskoak eta egoera absurdoak ikusteko aukerea egonagaitik be, pelikuleari darion sundea sano komertziala da. Eta horrek, zoritxarrez, larregi kargetan dau Intolerable cruelty-ren erritmoa eta mamina. Ikusleak holako produktu bat aukeratzen dauenean, badaki aldez aurretik lan arina eta burubakoa ikusiko dauena, badaki zinemara ...

'The dreamers'

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Zinemea
Intimismo eta gaztetasunaren eremura etorrita, Bertoluccik Parisko 68ko maiatzaren gizarte mobimentuan kokaturiko lana aurkeztu deusku. “Ameslariak” izeneko film honek tradizinoaren mugak apurtu eta norbanakoen askatasunean oinarritu gura dauen amodio-triangelu baten barri emoten deusku; maitasun-hiruki arazotsu hori 18-20 urte inguruko neba, arreba eta amerikar batek osotzen dabe, protagonistek eurek be hartu-emon horreen arrazoia ondo ulertuagaitik be. Intzestu hartu-emonak eta ikutu homosexualak azaltzen dira, hiruren zine-zaletasunak batutako adiskidantza horretan. Aldi berean, familia intelektual eta burges baten jaiotako neba-arreba horreen eszentrikotasuna, gurakeria eta ...

Pantaloietatik tangetara

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   txutxu-mutxuan
Tangen arrakastearen gakoak Gaur egun, tangak lentzeriako azken irrintzia ei dira. Frantziako Ipar-ekialdean dagoan Lycée Ribauvillé institutu konserbadorearen arautegiak beren beregi jaso dau neska gazteek barruko arropea agirian jarteko debekua. Zuzendaritzearen esanetan, tangak degradazino estetiko lizunak dira, baina, egia esan, ez leukie zeresanik emongo, barruko jantzi honegaz batera gerri txiki-txikiko prakak erabiliko ez balira; izan be, modako koktel honen ondorioz –batzuen ustez libidinosoa eta besteen ustez eskandalosoa–, ziletik gluteoetarainoko nahiko tarte zabala ixten da agirian. Arlo honetako profesionalen arabera, Europan ...

Elliot Smith. Bihotz bakartia

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Musikea
Arrakastearen ondoren, zenbait urte pasauta, bere lekura, bere zirkuitora bueltau zan Elliot, bere izate naturalera. Aitatu behar dogun bigarren diskoa 'Figure 8' dogu, pop-folk doinuak biltzen dituana, bere nortasuna ezagutarazoten deuskun estiloa, betiko pop doinuak folkagaz maisutasunez buztartu izan ditualarik. Abestiak ederrak dira eta era berean ozpinak, hori bai, beti be diskurtso musikal propio baten jaube izan da eta argumentuz ondo jantzia. Elliot Smith-ek gitxik egiten daben moduan, sakon dominetan zituan pop klasikoaren egiturak eta moldaketak be, piano, soka zein ...

Norbert Tauer (Pilsen, 1898-Praga, 1983) euskaltzale txekiarraren gutunen fondoa jaso dau Eusko Ikaskuntzak

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Euskaldunak munduan
1955ean Euskaltzaindian sartu zan. Zenbait urte geroago, Euskaltzaleak euskaraz idatzitako gutunen lehiaketan saritu eben eta 1962an Ekin argitaletxeak horreen antologia argitaratu eban "Bere idazkiak" izenburukoa. Bizitzan zehar, hainbat euskal aldizkaritan kolaboratzaile izan zan. Bizkaie!

Mundu bete bertso, arima bakarra

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Bertsolaritzea
ARIMA BAKARRA Doinua: “Mundu honetan holako gauzak” Mahomak bere mendia dakar Euskal Herriko Mecara, bertsotan jardun asmotan datoz Osama zein Sam osaba. Upel artean pepsi, café, té mate, ron eta queimada... Denak ezbardin emonagaitik batzuen begietara, mila hizkuntza, mila cultura baina arima bera da. Una montaña junto a Mahoma aquí su Meca reclama, tal vez veamos cantando bertsos al Tío Sam y a Osama. Escanciaremos pepsi, café, té, y toda una amplia gama... aun pareciendo tan diferentes si nos miramos ...

Miss Kittin. Radio Caroline Vol I.

Bizkaie! 2003-11-01 00:00   Musikea
Gaur egun, europa osoan emonaldi ugari eskaintzen ditu dj moduan eta baita zuzenean be; jarraitzaile ugari dauka. Azken buruan, esan behar deutsuet bere zuzenekoak ikusgarriak dirala, bai abestiak nahasterako orduan erakusten dauen trebeziagaitik eta bardin azaltzen dauen jarrera eta estetika kontuengaitik. Zapatu gau ezbardina Europako edozein uri modernotan pasetako soinu banda egokia. Gotzon Uribe

2002: India azpikontinentean zeharreko abenturak (IV)

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Bidaide
Taj Mahal eta bestelako jauregi batzuk... Duda barik, Varanasi izan zan guretzako Indiako lekurik ederrena. Hori bai, Agrako Taj Mahal jauregia be zoragarria da. Sartzeko 750 rupia (15 euro) pagau behar ziran eta egun oso bateko aurrekontua izan arren, geroago ez ginan damutu. Taj Mahal eraikinaren argazki asko geunkazan ikusita baina hain ederra eta neurriz jauregitzarra dan eraikina zuzenean ikusteak estasi edo lilura berezia sortarazoten dau. Dana dala, eraikin hori kenduta Agra urian ez dago denporea galtzeko moduko eraikin askorik ...

JM Coetzee Literaturako Nobel saridunaren obra bat euskeratuko da

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Kulturea
2003ko Nobel sariduna ezaguna da dagoeneko: John Maxwell Coetzee idazle hegoafrikarra (ingelesez idazten dauena). Titulu bat aukeratu beharko dabe orain Jokin Zaitegi Sariketearen antolatzaileek Coetzeeren obra zabalaren artetik. Ondoren, eskubideak eskuratu, itzultzailea aukeratzeko deialdia antolatu eta datorren urterako beste altxor bat eukiko dogu euskal liburutegia horniduteko. Bizkaie!

Igartza Saria 2003 // Irabazlea: Asel Luzarraga bizkaitarra

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Kulturea
Igartza Sariaren nondik norakoak Igartza Saria, idazle barrientzako literatur sorkuntzako beka lez, 1998an sortu zan, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolaturik. Idazle gazteen beharra laguntzea da bekearen helburua eta, horrenbestez, deialdira aurkeztutako proiektuen artean bat aukeratu izan da urtero irabazletzat: idazle horrek, sariak beragaz dakarren dirua jasoteaz ganera, urtebeteko epea dauka bere asmoa borobiltzeko eta argitaletxearen bermea lan hori behar bezela plazaratzeko. Seigarren urtea bete dau dagoeneko Igartza Sariak eta esan leiteke, bere historia laburrean, leku bat bereganatu ...

Hegaluze-paparra, tomate gozo eta entsaladeagaz

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Jan edanak
Zelan Egin: Hegaluze-paparra egosteko, lapiko bat jarriko dogu urez beteta eta uretan ipiniko doguz kipulea, porrua eta oliba orioa. Irakiten jarri eta prest dagoanean, bertan sartuko dugu hegaluzea; hiru bat minututan irakiten euki ondoren, bertan hotzitzen itxi behar da. Ondoren, paparrari laminak atarako deutsaguz eta gerorako erreserbau. Tomate gozoa egiteko, tomatea zuritu, hazia kendu eta zentimetro erdiko dadotxuetan ebagiko dogu. Bien bitartean, kazola txiki batean azukrea jarriko dugu ur apur bategaz karamelua egiten. Prest dagoanean, karameluaren gainera tomate dadoak botako ...

'Botellon' Legea eta ardaoa

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Jan edanak
Ardaoa ez dan edariendako oso zorrotzak dira debekuak: publizidadea egitea ezinezkoa izango da eta, promozinoak egiterakoan, graduazino txikiko edariak izan erren, argi eta garbi jarri beharko dabe alkoholdun edariak kaltegarriak dirala osasunerako (tabako paketeetan ipinten daben moduan). Horrezaz ganera, telebistako umeentzako saioetan ezin izango da edari alkoholdunen iragarkirik bota eta, honegaz lotuta, ikastetxeetan eta inguruetan guztiz galazota egongo da alkoholdun edarien propagandea. Akaso, lege honen zentzubako bitxikeria izan daiteke alkoholdun edarien ganeko iragarkietan ezin izango dala agertu 25 urte baino ...

Kopia piratak gero eta karuago

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   sarean
Zergak nori egiten deutso mesede? Internauten Alkarteko arduradunek euren kalkuluak egin dabez: zerga hau dala eta SGAE erakundeak pirateoak dakartzan galerak arintzeaz ganera, ia-ia bost miloi euroko etekina eukiko dau 2004. urtean. Datorren urtean, 54 miloi euroko etekina atarako dau aitatutako alkarteak CD eta DVD diskoen ganeko zergeari esker. Diru kopuru horretatik, 33 miloi audioko eskubideak dira eta 21 miloi bideoko eskubideak. Gotzon Plaza, Informatikoa.

Ekialde Urruneko herrialdeak soft propio baten atzetik dabilz

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   sarean
Microsoft Etxearen erasoa Microsoft Enpresak bere txat foroak zarratuko ditu SPAM eta gai pornografikoak zabaltzea ebitetako. Geoff Sutton, Europarako Microsoft-eko gerentearen esanetan, 'txat libre eta moderazino bakoa ez da bape segurua'. Kontua da ze, urriaren 14tik aurrera, Microsoft-ek MSN txat zerbitzuak indarrik barik itxiko dituala Europan, Ekialde Erdian, Afrikan, Asian eta Amerika Latinoan. Microsoft Etxearen eretxiz, txat foro horreek SPAM edo zabor mezuak eta gai pornografikoak zabaltzen dabezanen babesleku bihurtu dira eta hori ezin da ezelan be onartu. Kontuak kontu ...

Te doy mis ojos

Bizkaie! 2003-10-15 00:00   Zinemea
'Flores de otro mundo' film bikainaren ostean, Iciar Bollain zuzendariak pelikula sendo, kontzentratu, gordin eta biziagoa egin gura eban, eta, egia esan, lortu egin dau. Horren erakusgarri Donostian filmeko antzezle nagusi biek jadetsitako zilarrezko maskorrak eta kritikearen gorespena. Film ona eta gogorra, tratu txarren inguruko gaiak epelkeria eta bigunkerietan ibilteko aukera larregirik be emoten ez dauelako. Europa eta AEBko lau andretariko batek indarkeria egoeraren bat bizi ei dau, baina zeintzuk dira emakume batek etenbako astinduei eusteko dituan arrazoiak? Horixe izan ...