Mi vida sin mi

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
Melodrama bat egiteko zeregina ez da bape erraza sentimentalismo merkean eta itxurakerian sartu barik. Isabel Coixet zuzendariak erronka horri oratu eta bikain jardun dauela esan beharra dago, bizitzearen eta heriotzearen zein errealidadearen eta amesen arteko muga lausoaren orekeari ondo be ondo eusteko gauza izan dalako. Kanadan eta ingelesez filmautako pelikula hau gizatasunez eta gozotasunez beteriko kontakizuna da, ama gazte baten hur-hurreko heriotzearen gaia ardatz hartzeagaitik be. Persona honek hiru hilebete baino ez ditu eta, hil baino lehenago, hainbat zeregin betetea ...

Anger management

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Zinemea
'Anger Management' komedia entretenegarria da, eta metrajearen zatirik handienean nora jo gura dauen ez dakigun arren, esan daiteke modu atseginean ikusteko moduko pelikulea dala. Egia da, era berean, filmeko gag batzuk nahiko eskasak eta azalekoak dirana, baina Nicholson histrionikoaren agerpen karismadunari esker, hutsune horreek guztiak neurri baten beteten dira. Edozelan be, sano bitxia da pelikulearen pasarterik onenak erraz aurreikusi baina guztiz eraginkorrak diran osogai klasikoetan agertzea. Gorago esan dogun legez, Jack Nicholson antzezleen zerrendan azaltzeak film hau antzeko produkzinoetatik bereizteko ...

Eskuko telefonoak: teknologiaren hurrengo pausuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Teknologia kontuetan, Japonian beti doaz aurretik Espezialistak dira teknologia barriak ikertzen, garatzen eta hobetzen eta, oraingo honetan, eskuko telefonoak jolasteko doguzan urruneko kontroleko autotxuak gidatzeko be preparau dabez. Takara jostailu konpainiak eta Konami bideojokoetako enpreseak teknologia barri hau merkaturatu eta honezkero sekulako salmentak lortu dabez. Takara-ren bertsinoan eskuko telefonoan transmisino unidade txiki bat ipini eta erabiltzaileek telefonoaren tekladuaren bitartez euren kotxeak gidatu leikiez. Konami-ren bertsinoan, NEC AEBetako konpainiagaz batera garatutakoan, software berezi bat deskargau eta gero, kotxetxuak telefonoaren izpi infragorrien ...

Sareko kontuak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   sarean
Gotzon Plaza, informatikoa

Ozpina 'vinum acre'

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Etxean zelan egin geinke ozpina? Euskal Herrian beti egin dogu ozpina; upeldegi askotan ardaoa azidotu edo ozpintzen bazan, erretirau eta ozpinetarako erabilten eben. Hau haritz-upeletan sartu eta zahartzen ixten eben, gero etxeko konsumorako erabilteko. Askotan, etxean botila bat ardao zabaldu eta, amaitu ezinik, botilearen barrenean hondakintxua gelditzen jaku eta, jakingo dozuen legez, ardaoa ezin da denpora luzean oxigenoagaz kontaktuan itxi, holan egiten dadogu ozpindu egingo dalako. Hemetik aurrera, gelditzen jakuzan apur horri etekina atarako deutsagu, gurata ozpindu eta etxeko ozpina ...

Laban daukagun opille

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Bertsolaritzea
Estuntza txarrik ezautu bada sekula Euskal Errian oraintxe gagoz estu benetan itsaso biren erdian, kanpotik daukuz arerijuak baita etxe barrenian geuri burua austeko gertu usterik gitxienian, augatik gagoz sarri ixillik itz eiñ bihar geunkenian. Batzuentzako miñ handija da gure gauzak ikustia itxura danez gure gauzona eurentzako da kaltia noizik beiñ jaurti arrikada bat ta eskuak gordetia erakusten dau dabilliena guzurre eta nastia, usterik bako egunen baten agertuko da gustia. Soiñ asko dagoz lutoz jantziak, begi askotan negarra, baña ez aztu ...

Getxoko Blues Jaialdia, bagilaren 13tik 15era bitartean

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
Arima Beltza taldearen udako egitaraua - ARIMA BELTZA. Arabako Ollon. Bagilaren 8an, domekan (Araba Euskaraz). - ARIMA BELTZA + ÑACO GOÑI Y LOS BLUESCAVIDAS + RAIMUNDO AMADOR. Getxoko Blues Jaialdia. Algortako Portu Zaharrean, bagilaren 13an, barikuan, gaueko 21:30etan. - ARIMA BELTZA + KOKEIN. Bilboko Kukutza Gaztetxean. Bagilaren 28an, zapatuan, gaueko 22:30etan. - ARIMA BELTZA. Eibarren, Amaña Auzoko Jaiak. Garagarrilaren 5ean, zapatuan. - ARIMA BELTZA. Arrasateko Ferreria Plazan. Garagarrilaren 18an, barikuan. Bizkaie!

Uek (Ganbaratik)

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
1. Zelako kontzertua izan zan 24koa Ondarrun?. Lezokoaren ondoren, zer? Etxean, Ondarrun sekulako giroa egon zan eta aretoa jentez ganezka. Ondarroakoa diskoa aurkezteko lehen kontzertua izan zan eta dinotsudan lez, oso gustora geratu gara. Lehen diskoko kantu batzuk be jo genduzan eta oraindino argitaratu bako beste kantu batzuk be bai; soinua eta proiekzinoak primeran eta jentea bolkata, zer gehiago behar dogu ba?... Lezokoa bigarren aurkezpen kontzertua izango da eta gero atsedenaldi txikia hartuko dogu irailera arte, gitxi gorabehera; tarte horretan ...

Euskaldunak Louisianan AEBetara batu baino lehen

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Euskaldunak munduan
Goitia jn.ak adierazo dauenez, Nueva Orleanseko portuko antxinako sarrera liburuetan ezagunak egiten jakuzan izenak agiri dira, besteak beste, Eugenain, Boblez, Arrio, Goyarte, Maza edo Oizu. Horrezaz ganera, Hondarribiko Agustin de Cutanda-Hortz eta Elena Agapita De Bassa-Langia senar-emazteak, Baionako Lorenzo De Meliandez-Latapie, Azkaineko Felix Monseguren-Naguilla eta askosaz gehiagok argi erakusten dabe euskaldun ugari sartzen zala portu horretatik. Louisiana zein inguruko estaduetako euskaldunentzako hitzordua: bagilaren 7an, Metairieko San Frantzizko Jabier Eleizan (444 Old Metairie Road). Bizkaie!

Dave Berriochoa, euskal jatorriko Ipar Ameriketako diseinatzailearen beharrak salgai AEBetan

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Euskaldunak munduan
Esandako moduan, euskal gaiak zein Iparameriketakoak erabili ditu diseinuetarako eta, beraz, Euskadiko ikurrinea, AEBetako banderea edo lauburua agiri dira diseinurik gehienetan. Dana dala, uda sasoian eta, oro har, urte osoan zehar AEBetan egiten dituen pic-nic horreek jatekoagaz eta edatekoagaz eta euskal ospakizunakaz buztartzen ditue eta euskaldunak jatun onak dirala jakinik, txorizoaren irudiak be agiri dira lehen aitatutako erropa eta tresnetan. David V. Berriochoa 25 urteko gaztea da eta bere aititak, bizimodu hobearen bila, Euskal Herritik alde egin eta Idahon ezarri ...

Bildur-ikarearen birusa (I)

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Bidaide
Erraldoi gorria Izurritea Foshan-en, Guandong probintziako urian sortu zan, Txinako hego-ekialdean. Orain arte dakigunaren arabera, basapizti batek, segurutik zibeta izeneko batek kutsatu eban gizakia jatetxeren baten eta, hortik aurrera, arin zabaldu zan airetik. Gorputzetik kanpo 24 ordutan egon daiteke bizirik birusa eta edozein azaleretan; korotzean, barriz, lau egun egin leikez bizirik eta, horregaitik, oso gatxa da horren kontra egitea. Txinako osasun sistemearen urritasuna begi-bistan geratu da. Ospitaletan ez dago beharrezko teknologia eta beharginik era horretako izurriteari aurre egiteko eta urietako ...

Udabarriagaz batera disko barriak gurean

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Musikea
Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigilu emonkorrak disko ugari jarri ditu kalean azken hilebeteotan. 'Gauak, neskak eta maletak' izenburukoa da Txuma Murugarren kantariak plazaratu dauen bere hirugarren lana. Abesti finak, doinu lasaiak eta kalidadezko musikariak entzun daitekez Sasoi Ilunak taldeko kantari zanaren lan barrian. Bizkaiko kostan, Ondarroan hain zuzen be, Etsaiak taldean ibilitako KEU gitarrajolearen bigarren diskoa dogu. UEK deitzen dan proiektuagaz azaltzen dau bere burua. 'Ganbaratik' da diskoaren izenburua eta bertan musika elektronikoa, hip-hop doinuak, free jazz-a, gitarren indarra eta era ...

Gora ala behera egin, hauteskundeetan danak gora!

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   eretxia
Baina emoitzak alde batera itxita, udaletako eta aldundietako saltseaz ganera, hurrengo hilebeteetako ibilbide politikoak gure arretea erakarriko dau. Ezker abertzalearen hilketa zibila alde batetik, horren ondorio guztiakaz. Ibarretxeren planaren hurrengo pausuak bestetik. Alderdi Popularrak argi baino argiago ikusi dau euskal kontuetan egurra emokeran onurak lortzen dituala eta emoten dau orain arte egindakoak txiki geratuko dirala. Denporeak esango dau. PSOEren aldetik zeozeren zain egotea denporea alperrik galtzea da. Beste alde batetik, pozik egon behar dogu hauteskunde kanpainan atentadurik izan ez dalako ...

Laida Martinez Navarro bilbotarrak irabazi dau 2003ko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Kulturea
Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen hogeigarren edizinoan 454 ipuin aurkeztu dira gaztelaniazko sailean eta 20 euskeraz. Aitagarria, gaztelaniazkoen artean, erdiak baino gehiago Euskal Herritik kanpokoak izan dirala eta, horreetatik 28 Latinoamerikakoak. Bizkaie!

Karmelo Etxenagusia, Urrezko Idazluma // Mark Kurlansky, Zilarrezko Idazluma // Unai Elorriaga, Zazpi Kale Saria

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Kulturea
- Mark Kurlansky Idazlea, kazetaria, historialaria, euskal gaietan aditua. Oso oker ez bagagoz, AEBetako egunkarietan idazten dituan artikuluez ganera, bost liburu daukaz plazan eta horreetako batzuk oso ezagunak: 'A Biography of the Fish That Changed the World' edo 'The Basque History of the World'. Horrezaz ganera, gastronomiagaz lotutako idazletzat joten dabe askok, historiako jateko batzuei buruz idatzi dauelako; horren harian, azkena 'Salt' izenekoa, gatzaren ganeko liburua, Bilboko azokan be erosgai izango dan liburua. Azken aldian, AEBetan euskal idazleak ezagutarazoteko bideen bila ...

Txokolatezko pastela

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Jan edanak
Zelan egin: Hojaldrezko basea prest daukagunean, trufea landuko dogu jarraian. Lapiko baten irakiten ipiniko doguz esnea, kipurra, azukerea eta arrautza gorringoak. Bien bitartean, txokolate koberturea txikituko dogu aizto bategaz, arto alearen neurria lortu arte. Lapikokoa irakiten hasten danean, sua amatau eta txokolatea botako dogu esnetara. Geldiro-geldiro dana nahasten joango gara txokolatea desegin arte. Ondoren, bero-bero dagoala, nahaste guztia hojaldrezko basera bota eta jarraian, dana batera hozkailuan sartu eta bospasei ordutan bertan itxi. Ondorioa oso trufa fina izango da hojaldrezko basearen ...

Gus Van Sant zuzendariak historia urratu dau Cannesen

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Zinemea
Sariak - Urregorrizko Plamondoa: 'Elephant', Gus Van Sant-ena. - Zuzendaria: Gus Van Sant, 'Elephant' filmagaitik. - Epaimahaiaren Sari Ngausia: 'Uzak', Nuri Bilge Ceylan zuzendariarena. - Epaimahaiaren Saria: 'A Cinq heures de l'après-midi', Samira Makhmalbaf-ena. - Aktoresa: Marie-Josee Croze, Denys Arcand zuzendariaren 'Les Invasions Barbares' filmagaitik. - Aktorea: Muzaffer Ozdemir eta Mehmet Emin Toprak, Nuri Bilge Ceylan-en 'Uzak' filmagaitik. - Gidoia: Denys Arcand, D. Arcand-en 'Les Invasions Barbares' filmagaitik. - Urregorrizko Palmondoa (Film laburra): 'Cracker Bag', Glendyn Ivin-ena. - Epaimahaiaren Saria (Film laburra): 'L'homme sans tête', Juan Solanas-ena ...

Zine Munduko Euskaldunen I. Topaketak Tokion

Bizkaie! 2003-06-01 00:00   Zinemea
Topaketa honeetan erakusteko aukeratu diran zortzi film luzeak ondoko honeexek dira: 'La caja 507', Enrique Urbizurena; '800 balas', Alex de la Iglesiarena; 'Arrebato', Ivan Zuluetarena; 'Lucia y el sexo', Julio Medemena; 'Los novios bulgaros', Eloy de la Iglesiarena; 'Torremolinos 73', Pablo Bergerrena; 'Los lunes al sol', Fernando Leon de Aranoarena; eta, 'Marujas asesinas', Javier Rebollorena. Film laburrei jagokenez, ondokoak ikusi ahal izango dira: 'Mirindas asesinas', Alex de la Iglesiarena; 'Muerto de amor', Ramon Barearena; 'La primera vez', Borja Kobeagarena; 'Tercero ...