Uda sasoi honetan, museoak ikusgai (internet bidez)

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   sarean
Sarritan entzun doguz hango eta hemengo museoen edertasunaren ganeko kontuak eta, jakina, onena bertara joetea izango litzateke; hori bai, bidaiari amorratuak ez bagara, astirik ez badogu edo han izango diran jentetzak ez badira gure gustokoak, Internet bide ezin hobea da museoan sartu eta gora eta bera ibilteko gura dogun koadroa ikusi eta lasaitasunez gozetako. Horrezaz ganera, museoetan egon garenok ondo dakigu pilatutako arte lan guztiak ezin dirala egun baten edo pare bat egunetan ikusi; gehienetan, museoetako bisitariak korrika bizian ibilten ...

Ahoberokeria ala benetako mehatxua?

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   eretxia
Dantza zaharrean gagoz barriro. 1998tik hona abertzaletasunaren kontrako erasoen ondorioz, errez eta gorritu barik onartzen dira holako mehatxuak euskal gizarte osoarena dan autogobernuaren kontra. Euskaldun eskertxarreko horreek ez dabe behar bezela eskertzen Espainak hain eskuzabalki emondako autonomia. Zigorra merezidu dabe. Baina zertan gauzatuko ete dira mehatxu horreek? Ez dago jakiterik une honetan, egia esanda. Ez dot uste Euskal Telebista edo Euskadi Irratia gure uhinetatik desagertuko diranik. Ez dot pentsetan Guardia Zibilak ikastolak zarratuko dituanik. Ez dot sinisten ertzainak etxera bueltauko ...

Euskerearen Jarraipena (III), Euskal Herriko Inkesta Sozioliguistikoa

Bizkaie! 2003-07-01 00:00   Euskerea berbagai
Ezuste larregirik ez dakarre datuok baina eztabaidea biztu da gizartean. Makinatxu bat foro eta eztabaida saio izan da azken aldian euskerearen, identidadearen edo kultur aniztasunaren harian. Horren erakusgarri, pare bat zita aitatuko doguz eta parte-hartzaileetako batzuk gogoetarako botatako mezuak: 1. 'Euskerea, identidadea, kultur aniztasuna eta herritartasuna' mahai-ingurua (Euskadiko Langile Komisioak antolatutako Udako Eskola Sindikalaren barruan): Gonzalo Larrucea (Euskerearen Ahoku Batzordeko kidea, irakaslea...) - 'Euskerearen berreskurapen prozesua harro egoteko modukoa da'. - 'Erakundeen babesak ez dau bizkortu erabilerea.' - 'Bizi dogun identidade krisiak eragin ...

Rudolf Pieter Gerardus de Rijk ohorezko euskaltzaina bagilaren 15ean hil zan Amsterdamen

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Zortzi hizkuntza ekizan de Rijk-ek eta bere azterketak morfologia eta sintaxiagaz lotuta egon dira beti; euskal erlatiboaren berezitasunak, euskerazko partitiboa edo euskereak ganerako hizkuntzakaz dituan aldeak aztergai izan ditu. Euskerearen filologian eta diakroniaren arloan eginiko lanak oso garrantzitsuak izan dira. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1965eko irailaren 24an eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1991ko urtarrilaren 31n. 2002ko zemendiaren 28an, Euskal Herriko Unibersidadeak Honoris Causa Doktore izentau eban Amsterdamen egindako ekitaldian. Bizkaie!

Birusa edozein momentutan biztu daiteke (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bidaide
CHEN XIAOYA and.a, Shenzhen-eko bufete bateko behargina da, nazinoarteko abokatua hain zuzen be; Txinako uri hori trenez Hong Kong-etik ordubetera dago eta esan beharrik be ez dago Hong Kong, Asiako erraldoietako bat dala eta birusak bazterrak astindu dituala bertan; gogoratu, izurritearen jatorria Guangdong probintzian kokatzen dabela adituek eta Shenzhen hortxe dagoala. SRAS birusaren erasoaldi gogorrenetan, azken hilebeteotan sarri joan zara Hong Kong-era lan kontuengaitik. Zelan bizi izan dozu krisi bolada hau? Bildurgarria izan da. Bildurragaitik bilera asko bertan behera ...

Okelea (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Jan edanak
Azkenburukoa Ondorengo taulan orain arte aitatutako elikagai batzuen koipe, kolesterol eta burdin kopuruak ikusiko doguz 100gramu elikagairako:
Koipea (gr)Kolesterola (mg)Burdina (mg)
Artxoa:17-19852,7
Artxoaren gibela:43003,9
Txahala:4-14703
Txahalaren gibela:3,83005
Txahalaren mihina:151404
Txahalaren gultzurruna:2,64004
Txahalaren garunak:8,620001,2
Zaldia:1-2783
Oilaskoa:4 (azal barik)801
Oilaskoaren gibela:3,23007,9
Konejua ...

Txipiroiak euren tintan

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Jan edanak
Jatekoa eta udea Heltzen da uda heltzen da hondartza heltzen dira garai onak eta nola ez berarekin bat antxoa ta txipiroiak. Uretan dantzan beti lez txukun dabiltza hegaluzeak eta ortuko tomate gorri edota piper berdeak. Postretarako urtzen zaizkigun geriza ta madariak. Zuon eskuetan dago orain baina bide bakarra du egiak. Beñat Ormaetxea, Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Vega Sicilia

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Jan edanak
Vega Sicilia muetak Gaur egun upeldegiak 250 hektarea mahatsondo ditu eta urtean 180.000 mila litro produziduten ditu. Lehenengo eta behin, kontuan hartu behar dogu urte guztietan ez dala Vega Siciliarik ataraten. Teknikariek uzta txarra dala erabagiten badabe, urte horretan ez dabe Vega Siciliarik atarako (holan pasau zan 63, 71 edo 78an). Hiru marka merkaturatzen ditue. - Vega Sicilia 'Valbuena' (5 urtekoa): bost urte pasau ondoren merkaturatzen da. Ez dau denpora asko pasetan barriketan eta besteak baino modernoagoa da. - Vega Sicilia ...

Eskoletan euskerearen erabilerea indartzeko abiaburuak (II)

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskerea berbagai


(1) Horretarako, EBPNren Udal eremuen araberako hedapena (2001) kontuan hartzea komenidu da. (2) Testuinguru horretan sakonduz, euskalgintzan indarrean dan printzipioa, hots 'Gitxi gara eta batu beharra dogu' baieztapen erdi-egia gainditzea behar-beharrezkoa da. Izan be, biztanleriagaz alderatuta, hedadura ekonomikoa kontuan hartuta zein bestelako erispideak kontuan euskalgintzea ez da, oro har, mobimentu ahula eta eremu urrikoa. Halanda be, euskalgintzako alkarte eta erakundeek bakotxaren zeregina, ikuspegia, balioak-eta xedeetara heltzeko egin beharreko pausoak argi izan behar dabez, era horretara, euskerea hedatzen eta indartzen dihardugunok ...

Lehenengo udatiarrak

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Antxinakoak Geurera
XX. mendea hasi eta handik gitxira, Txurrukak moila edo kaia eregi eban eta Abra aldeko korronteak goitik behera aldatu zituan; ondorioz, Areetako hondartzea, hare barik itxi eban. Kontuak kontu, bainuen ohiturea sano errotuta egoanez, bainu giroa alboko Algortako Ereaga hondartzara mobidu zan. Geroago, Gerra Zibila, Ezkerraldeko berrindustrializazinoa eta udatiarren ugalketea etorri ziran. Abra inguruetan itxurea aldatzen joian eta udatiarrak kostaldeko beste leku batzuetara joaten hasi ziran. Hemetik aurrerakoak beste baterako itxiko doguz. Asier Madarieta, Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria.

Rolling Stones Bilbon. Klasikoetan klasiko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Musikea
Abesti klasikoak. Kontzertu batetik bestera gorabeherak edo aldaketak izan daitekez kantu zerrendeari eta kantuen ordenari jagokenez baina huts handirik ez dogula egingo pentsetan dot. Hainbat kritika entzun izan doguz Rolling Stones-en inguruan, bakotxak berea dauka jakina baina nire uste apalean, gaur egun oso talde gitxi dagoz beterano honeen abestien kalidadea gainditu leikienak. Eta hori, sarritan, nahikoa izaten da. Ni neu, bertan egongo naz, ezelako konpleju barik. Ganera, ez dogu ahaztu behar aurretik The Pretenders taldearen kontzertuagaz gozetako aukerea izango dogula ...

Emilio Aragon Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
2003-04 denporaldian 100dik gora kontzertu eskainiko ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Kalidadeari jaramon eginaz, denporaldia zuzendari eta bakarlari ospetsuekaz egingo dau EOSk. Besteak beste, Gilbert Varga eta Christian Mandeal, Heinrich Schiff, Lopez-Cobos, Libor Pesek, Zoltan Kocsis edo Peter Guth handiekaz. Bakarlarien artean, besteak beste, Elder Nebolsin eta Joaquin Atxukarro pianoan, Carmen Fugis sopranoa eta Beatrice Uria-Monzon mezzosopranoa aitatuko doguz. Urtemugen harian, Berlioz eta R. Straussen jaiotzen bigarren mendeurrena, Janaceken 150 urteak, Dvoraken heriotzearen mendeurrena edota Garcia Leozen heriotzearen 50 urteak gogoratuko ...

Basauriko Ipuin Erotikoen VIII. Lehiaketea, kalidadez beteta

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Aurtengo irabazlea Rafa Ugalde zornotzarra izan da, 'Berriro deituko dizut' ipuinagaz. Hizkuntzea ederto erabiliz, Ugalde alargundutako andra baten ikuspuntuan ipini da, haren bakardadean. Andra horrek, falta jakon sexua ase guran, gero eta handiagoa dan zurrunbilo baten sartuko da, sexurako pasinoa apurka-apurka gehitzen eta konpliketan doan bitartean. Osorik irakurri gura badozue, hona hemen interneteko helbidea: http://www.sustatu.com/1054540707/ipuina.txt Bigarren saria Iruñeako Daniel Martirena kazetariak eskuratu dau, 'Gure txoko mutura bilduz' ipuin labur bezain zoragarria. Inongo artifizio barik ...

Alternatibarik ez Estaduko Gobernurako

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   eretxia
Sekretu bat kontauko dot orain eta hemen. Canal Pluseko Giñolak oso gustoko dodaz. Bolada luze batean eurak ziran Estaduko oposizino politiko bakarra. Egurra emon deutse PPri kupida barik. Baina ez dakit nik gogorragoak ez ete diran Zapatero eta oposizinoa egiteko bere estiloagaz. Hamaikatxu aldiz entzun izan dogu Zapatero lar malgua dala, lehengo PSOEren zorrak pagetan dagoala, Estaduko interes sakrosantuak ondo lotuta daukala. Kontua da ze PSOEren botoemoile asko eretxi horregaz bat datozela. Eta botoemoileen artean, hasarrea eta ilusino faltea badagoz ...

Jose Luis Lizundia, hautagai bakarra Satrustegiren lekua hartzeko

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Kulturea
Euskaltzaindiako 24 jesarlekuetako bat hartzeko hautagaia 1966tik da erakundeko behargina. Lau urte geroago, idazkariorde izentau eben eta orain zortzi urtetik hona kudeatzaile zereginak be egiten ditu. Euskaltzaindiaren barruko araudiaren eragile nagusienetakoa izan zan eta onomastika batzordean be lan handia egin dau azken 20 urteotan. Horrezaz ganera, 'Euskal Herriko Udalerrietako Izendegia'. Euskal Abizenen Izendegia', 'Bataio-izenen Izendegia' eta beste argitalpen batzuetan kolaborau dau. Bizkaie!

Caracasen oraintsu hil da Fernando Carranza, Venezuelan Eusko Jaurlaritzako ordezkaria izandakoa

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Euskaldunak munduan
Gaiaren harian, Venezuelako euskaldunak eta Euskadin bizi diran venezuelarrak bagilaren 28an alkartuko dira Galdakaoko Elexalde Auzoan Urteroko hitzordua da eta, aurten be, urte barruan hildakoak (azkena, Fernando Carranza) gogoratzeko eguerdiko 13:00etan hasiko dan mezeagaz hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, 14:30etarako bazkaria preparau dabe Elexalde Sagardotegian. Izena emoteko edo informazino gehiagorako, hona hemen telefono zenbakia: 653-015813. Bizkaie!

Gaia gai

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Ekarpen aberatsak Saio esperimentaletan ponentziagileek gogoetarako ekarritako puntuak jarri ziran proban. Iruñean, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izan ziran Karlosen esanetara, eta azken honek gaia formuletako moduan sakondu eban batez be, gai-jartzailearen sortzaile papela aldarrikatuz. Gaitzat poema bat irakurri, bertsolariei beto eskubidea onartu, tabladutik alde egin eta hirukotea bakarrik itxi...; Unai Iturriagak orduko esperimentazino haretaz idazten dau aitatutako Bertsolari aldizkariaren azken ale berezian. Gaien egokitasuna zalantzan ipini barik, gai-jartzailearen jarrerea izan zan bere eretxian nobedade nagusiena, eta Unaik ...

Eskolartekoan Josu Martinez eta Miren Amuriza Bizkaiko Txapeldun

Bizkaie! 2003-06-15 00:00   Bertsolaritzea
Mungian Euskal Herriko Finala Josu Martinezek Txapela jantzi osteko azken agurrean Diputazinoko Euskerea Sustatzeko Zuzendari Nagusia, Gotzon Lobera eroan eban mikrora beragaz eta elegante-elegante Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxea ez botateko eskaerea egin eutson. Aitagarria da azken lau urteetan Bilbon geratu dala txapelen bat. Euskal Herriko Eskolarteko Finala Mungian, bagilaren 21ean, zapatuz, goiz eta arratsaldez. Berton herrialde bakotxeko bina bertsolari lehiatu dira. Gaztetxuetan Bizkaiko ordezkariak Miren Amuriza eta Eñaut Uruburu izan dira. Prebisinoen arabera, Iparraldeko eta Gipuzkoako bertsolariak ziran lehiakide gogorrenak eta ...