Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketan Busturialdeak irabazi dau

Bizkaie! 2014-03-18 16:38   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 18, Getxon, Algortan jokatu da XXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketea, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da eta danetara, 402'5 puntu jaso ditue. Ipar Uribek, barriz, 399 puntu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arratia aurrera XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketan

Bizkaie! 2014-03-12 16:30   Bertsolaritzea

Gaur Zallan jokatutako XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen 2. kanporaketan, Enkarterri eta Arratiako taldeak izan dira aurrez aurre eta irabazlea Arratiako taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lea-Artibaiko taldea izan da nagusi Markina-Xemeinen

Bizkaie! 2014-03-11 16:45   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari gazteen XXII. BBK Sariketea Markina-Xemeinen jokatu dan saioagaz, Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean izan da eta bertako ikaslez beteta egon da. Irabazlea Lea-Artibai taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Markinan abiatuko da martiaren 11n Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketea

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-03-10 14:13   Bertsolaritzea

Bizkaiko zazpi eskualdetako 50 bertsolari inguru batuko ditu aurten Bertsolari Gazteen BBK Sariketeak bihartik aurrera. Lea Artibai eta Bilboaldea taldeak hasiko dabe lehiaketea martitzenean, hilak 11, Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxean, 11:30ean. Finala Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dabe, hilaren 28an.

Martiaren 11n zabalduko da bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2014-03-06 16:52   Bertsolaritzea

Garagarrilean eta abuztuan zehar 5 txanda eskainiko dira 9 urtetik hasi eta 18 urtera artekoentzat, Euskal Herriko 5 lurraldetan: Baigorri, Orio, Arrazola, Irañeta eta Zuhatzan.

Barikuan abiatuko da Gipuzkoako 34. Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2014-03-05 13:04   Bertsolaritzea

Martiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolariak Libre aldarrikapena gasteizen

Bizkaie! 2014-02-24 11:54   Bertsolaritzea

Salatu nahi dogu Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak astelehen honetan, zezeilaren 24an epaituko dituela presoen senideen omenezko kalejiran bertsoak kanteteagaitik. Ekitaldian kantautako bertso-sorta idatziagaz bat egin dogu bi inputatuakaz adieraztean 'nik ere kantau dot eta kantauko'.

2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-07 15:15   Bertsolaritzea

Eskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.

Gaztetxuentzako X. Bertsopapel lehiaketea martxan da Bermeon

Bizkaie! 2014-02-05 11:48   Bertsolaritzea

Bermeoko X. Bertsopapel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat. Sariketearen helburua gazteen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira

Zezeilaren 7an hasiko da Nafarroako Bardoak 2014 txapelketea

Bizkaie! 2014-01-30 17:42   Bertsolaritzea

Orain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien. Lehenengo saioa Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean.

Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean

Bizkaie! 2014-01-30 13:16   Bertsolaritzea

Bertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.

Umorea bitarteko, genero ikuspegia azaleratuko da Bertso Egunean

Bizkaie! 2014-01-22 16:50   Bertsolaritzea

Azalera lelopean eta generoa gaitzat hartuta, Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizinoa izango dau datorren zapatuan, hilaren 25ean. Danetara, 56 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dabe parte goizetik gauera egingo diran hiru ekitaldi nagusietan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa

Bizkaie! 2014-01-20 10:50   Bertsolaritzea

Auzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.

Amets Arzallus txapeldun, Iparraldera joan da lehenengoz txapela

Bizkaie! 2013-12-16 09:32   Bertsolaritzea

Amets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurren jaia

Bizkaie! 2013-12-07 14:38   Bertsolaritzea

Abenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.

Juanito Dorronsoro ikerlariak jarriko deutso txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari

Dabi Piedra Robledo 2013-12-04 14:26   Bertsolaritzea

Juanito Dorronsorok ipiniko deutso txapela irabazleari. 1936an Ataunen jaio zan Dorronsoro, baina aspalditik Zumaian bizi da. 60 eta 70eko hamarkadetan, ikastolen mobimentuaren sortzaileetako bat izan zan eta, ganera, eskoletan bertsolaritzea sartzen aintzindari izan zan. Dana dala, bere lanik aitagarriena bertsoen doinuak aztertzea izan da.

Sustrai Colinak irabazi dau Maule-Lextarreko saioa eta erabagita gelditu da finaleko zortzikoa

Bizkaie! 2013-12-02 09:33   Bertsolaritzea

Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.

Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle

Bizkaie! 2013-11-25 10:28   Bertsolaritzea

Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertso Derbia urtarrilaren 3an izango da

Bizkaie! 2013-11-19 11:28   Bertsolaritzea

Athletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-11-18 10:03   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)