Bertso Derbia urtarrilaren 3an izango da

Bizkaie! 2013-11-19 11:28   Bertsolaritzea

Athletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

Athletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

Igaz egin eben lehengo Bertso Derbia, eta orduko baldintza eta ezaugarriak izango ditu aurtengo saioak be. Kapitain lanetan Igor Elortza eta Amaia Agirre ibiliko dira, lehenengoa Athleticen izenean; bigarrena, barriz, Realarenean. Eurekaz batera, beste hiru bertsolari izango dira, baina oraindino ez dabe euren barri emon, publikoaren esku baitago zeregin hori. Talde bakotxaren sare sozialen bitartez eta abenduaren 8a baino lehen aukeratu beharko ditue zaleek derbian kantetan ikusi nahi dituen bertsolariak.

Realeko hautagaiak Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Sebastian Lizaso, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu, Ane Labaka eta Agin Laburu dira. Athleticekoak, barriz, Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Nerea Irazabal.

Realaren Fundazinoak antolatu dau 2D betaurrekoak irudi dituan edizinoa. Bi futbol taldeei egiten deutse erreferentzia betaurrekoek, begi banatan baitoaz bi taldeen koloreak. Joseba Ibarburu fundazinoko kideak azaldu dau fundazinoaren helburuakaz bat datorren ekitaldia dala Bertso Derbia. 'Funtzino soziala be badogu, eta garrantzi handia emoten deutsagu ekitaldi honetan parte hartzeari, kultureak eta kirolak bat egiten dabelako'. Bestalde, bi taldeen arteko hartu-emonak indartzeko balio deutsela gaineratu dau Realeko ordezkariak. Bertsolaritzea kirolarentzat eredugarria dala esan dau prentsaurrekoan Joxe Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoak: 'Bertsolaritzearen izaera begirunean oinarrituta dago eta holako ekitaldi batean parte hartzea, gainera, gizarte sanoago bat lortzeko bidean aurrerapausu bat da'.

Sarrerea dobakoa izango da, eta Athleticen, Realaren eta Donostia Kulturearen atarietan eskuratu ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu