Galdakaon hasiko da 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea, urriaren 12an

Nagore Ferreira Zamalloa 2014-10-02 15:48   Bertsolaritzea

Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala izango ditu Bizkaiko Bertsolari Txapelketeak. Urriaren 12an Galdakaon abiatuko da, eta abenduaren 20an Bilbon amaitu, Bilbao Arenan. Danetara, 37 bertsolari izango dira lehian. 2012ko finalista izan ziranetatik, Igor Elortzak ez dau txapelketan parte hartuko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Zigor Enbeita eta Xabi Igoa dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako lehenengo bi sailkatuak

Bizkaie! 2014-09-29 13:53   Bertsolaritzea

Zigor Enbeita eta Xabi Igoa zuzenean sailkatu dira txapelketarako baina Kanpezun kantau eben beste bertsolari guztiak zain geratu dira, hurrengo 3 kanporaketetan beste bertsolariek lortzen daben puntuen arabera sailkatuko diran ala ez. Urriaren 4an, 16:30etik aurrera, Ozaetako Iduia jauregian jokatuko dira 3. eta 4.aurre-kanporaketak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Goi mailako esperientzia eta gaztetasuna Xilaba Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2014-09-25 18:14   Bertsolaritzea

Gaur eguerdian aurkeztu dabe Xilaba Bertsolari Txapelketearen IV. edizinoa. 18 bertsolarik hartuko dabe parte eta sei saio izango ditu: hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala. Muskildin hasiko da urriaren 4an eta Baionan jokatuko da finala, zemendiaren 15ean, zapatuan.

2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako aurre-kanporaketak astegoienean hasiko dira

Bizkaie! 2014-09-24 14:08   Bertsolaritzea

Irailaren 27an, zapatuan, Kanpezuko kultur etxean jokatuko dira lehenengo eta bigarren aurre-kanporaketak. 16:30ean, Irati Anda, Zigor Enbeita, Iker Olabarrieta, Oier Arbina, Ainara Balantzategi eta Unai Gomezek kantauko dabe. 18:15ean, barriz, Ander Solozabal, Xabi Igoa, Iñaki Tena, Egoitz Iradier, Iker Agirre eta Iñaki Lertxundik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Fernando Amezketarra gogoan, 'Garai hura gara' ikuskizuna dakarre Andoni Egañak eta Xabier Lizasok

Bizkaie! 2014-09-19 12:55   Bertsolaritzea

Andoni Egañak eta Xabier Lizaso piano-joleak Garai hura gara lana aurkeztu dabe bart Donostian. Musika Hamabostaldian Amezketan aurkeztutako lana dago oinarrian eta XVIII. mendeko eta XIX. mende hasierako kultur-jokeren barri emon nahi nahi dabe egileek: Europan, Euskal Herrian, Gipuzkoan, Amezketan… kulturea zelan bizi zan egunotara ekartea dogu helburu.

Plentziako V. Esaera Zaharren Txapelketan izena emoteko azkenengo egunak

Bizkaie! 2014-09-19 11:50   Bertsolaritzea

Irailaren 27an egingo dabe Plentziako Esaera Zaharren Txapelketearen bosgarren edizinoa, Bost ume ta lau titi lemapean. Izena emoteko azkenengo eguna zapatua da, irailaren 20a. Daborduko hamabost taldek emon dabe izena.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Aurtengo Xalbador Egunean Etxahun Iruri be omenduko dabe

Bizkaie! 2014-09-05 11:30   Bertsolaritzea

Aurten be Xalbador Eguna ospatuko da Urepelen (Nafarroa Beherea), Fernando Aire Xalbador gogoratzeko. Urriaren 18an eta 19an izango da ekimena, eta urtero legez, Xalbadorregaz batera, beste persona bat omenduko dabe; aurtengoa Pierre Bordazarre Etxahun Iruri idazle, kantu eta pastoral egilea izango da.

Alaitz Sarasolak irabazi dau Basarri Bertsopapel Lehiaketea

Bizkaie! 2014-09-05 11:15   Bertsolaritzea

Alaitz Sarasola ordiziarrak irabazi dau aurtengo Basarri Bertsopapel Lehiaketea, Belarritakoak izenburuko lanagaz. Lehenago be saritua izan da sariketa honetan, 2004an bigarren sailkatu zalako.

'Bertsoa Unibersidadean' eskolea astelehenean hasiko da EHUko Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2014-07-07 12:10   Bertsolaritzea

Bertsoa Unibersidadean izeneko egitasmoa astelehenean, hilaren 7an, jarriko da martxan EHUko Udako ikastaroen barruan. Bost egunez bertsolaritzeagaz lotutako hiru ikastaro egingo dira, berbaldi, mahai-inguru eta performancez osotuta. EHUko Udako Ikastaroek eta Mintzola Fundazinoak antolatutako ekimena da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

Maider Arregi Markuleta irabazle, XXVI. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2014-06-23 12:57   Bertsolaritzea

Zapatuan jokatu zan Eskolarteko Bertsolari Txapelketea Orioko Karela kiroldegian, goizeko hamaiketatik aurrera. Maider Arregi Markuleta oñatiarra izan zan txapelduna, eta Aitor Servier Etxexuri, azpitxapelduna. Bertso giro ederrean, egun osoko jaia izan za Orion, antolatzaileen esanetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan

Bizkaie! 2014-06-18 17:41   Bertsolaritzea

Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak amaitu ostean, erabagita dagoz zeintzuk izango diran 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantauko daben bertsolariak. Danetara, 30 bertsolari hasiko dira Bizkaiko Txapelketako kanporaketetan.

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala zapatuan jokatuko da Orion

Bizkaie! 2014-06-17 17:24   Bertsolaritzea

Bagilaren 21erako egun osoko jai ederra antolatu da Eskolartekoaren harira. Goizeko 11:00etan 15-18 urte artekoen bat-bateko finala izango da, eta, arratsaldez, 15:00etatik aurrera, bertso-eskolen emonaldiak eta erromeria.

Bertsolaritzearen ganeko doktore-tesi bat egiteko ikerketa-kontratu deialdia zabalik

Bizkaie! 2014-06-13 12:22   Bertsolaritzea

Ikerketa-kontratuaren helburu nagusia bertsolaritzearen ganeko ikerketa zientifikoa bultzatzea da. Mintzola Fundazinoaren eta EHUren euskera eta ikerkuntza errektoreordetzen zein Mikel Laboa Katedrearen arteko lankidetzeari esker sortu da. Eskariak aurkezteko azken eguna irailaren 12a izango da.

Gai-jartzaile Eskolea abiatuko da urrian

Bizkaie! 2014-06-09 14:35   Bertsolaritzea

Josu Goikoetxea izango da zuzendaria eta datorren ikasturtean hilero batuko da taldea. berbaldi tematikoak eta ariketak tartekatuko dira. Izen-emotea bagilean edegi eta irailean itxiko da.

Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolarteko txapela

Bizkaie! 2014-06-09 11:28   Bertsolaritzea

Buruz burukoa Asier Galarzak eta Aitor Bizkarrak jokatu dabe, eta azkenean, Asier Galarzak jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Galarza eta Bizkarrak bagilaren 21ean Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

V. Ahoa Bete Hots jardunaldiak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2014-06-03 17:35   Bertsolaritzea

Jardunaldiak garagarrilaren 2tik 4ra izango dira Amasa-Villabonan, Esan berriz, esan lemapean eta transmisinoa izango da ardatz nagusia. Izena emoteko epea bagilaren 25era arte luzatuko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arabako Eskolartekoaren amaierea, finala eta jaia Legution

Bizkaie! 2014-06-02 13:55   Bertsolaritzea

Epaimahaiak holan erabagita Peru Abarrategik jantzi eban txapela eta Maddalen Arrausik bigarren postua. Biak izango dira Orion bagilaren 21ean izango dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak, herrialdeko bertso-eskolako gazte eta umeguztiek egindako ahaleginaren erakusgarri bikainak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Arrutia Azkuetak irabazi dau Enkarterri-Ezkerraldeako Bertsolari Txapelketako finala

Bizkaie! 2014-06-02 10:48   Bertsolaritzea

Ariketa puntuagarri guztiak jokatu eta buruz burukoa Aitziber Bengoetxea Uriberen kontra egin ostean, Aitor Arrutia Azkuetak jantzi dau txapela. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau Artzentalesekoak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Bertsolaritzea irakaskuntzan' programeari eutsi eta finantzau daiala eskatu deutse Nafarroako Gobernuari

Bizkaie! 2014-05-28 12:16   Bertsolaritzea

Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordeak bart onartu dauen mozinoak Nafarroako Gobernuari eskatzen deutso Bertsolaritzea irakaskuntzan programeari eutsi eta finantzau daiala, horren egonkortasuna ziurtatu ahal izateko. Mozinoak PSN, Bildu, Aralar-Nabai, Izquierda-Ezkerra eta PPren babesa jaso dau. UPNk baino ez dau kontrako botoa emon.

Imanol Uria Albizurik irabazi dau Uribe Kostako Txapelketako finala

Bizkaie! 2014-05-26 10:30   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik jantzi dau txapela, 365 puntugaz. Udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu dau algortarrak. Buruz burukoa Arrate Illaro Etxebarriaren kontra jokatu dau. Honek 344 puntu lortu ditu; Bizkaiko Txapelketarako sailkapenerako daukazan puntuak 233 dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)