74 bertsolarik parte hartuko dabe maiatzaren 9an hasiko dan 'Gipuzkoa Bertsotan' ekimenean

Bizkaie! 2015-04-30 11:42   Bertsolaritzea

2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea udagoienean hasiko dan arren, aurretik hitzordu garrantzitsua izango da: Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakuslea. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IV. Bertsomovieda: 'Gero eta lan hobeak ixten doguz saritu barik'

Bizkaie! 2015-04-29 10:58   Bertsolaritzea

Helduen mailan, Txakile bideoak eroan ditu Sari nagusia (1000€) eta Publikoaren saria (500€). Bigarren saria, barriz, Etzinen zu lanak jaso dau. Gazteen mailan, Sari nagusia (300€): Tantak bideoak jaso dau eta bigarrena (150€), barriz, Garoña izenburuko bideoak. Bertsorik onenen saria Aita heriotza lanak eroan dau.

 

Gai-jartzaile Eskolea bertso saio bereziagaz amaituko da Amasa-Villabonan

Bizkaie! 2015-04-28 11:54   Bertsolaritzea

Bertsozale Alkarteak Amasa-Villabona aukeratu dau urteko proiektu bati amaierea emoteko. Bederatzi hilebeteko ikastaroan landutakoa praktikan jarteko Gai-jartzaile Eskolako ikasleek jarriko deutseez gaiak bertsolariei. Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Ane Labaka eta Igor Elortza izango dira kantuan maiatzaren 9an, Amasa-Villabonako Gurea aretoan, 22:30ean. 

Joanes Illarregi Nafarroan eta Iñigo Ibañez Gipuzkoan jaun eta jaube Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2015-04-27 10:55   Bertsolaritzea

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoan, Joanes Illarregi izan da lehen aldiz txapelduna. Maddalen Lopez lesakarra, barriz, bigarren sailkatu da. 

Bestetik, Iñigo Ibañez azpeitiarrak irabazi dau bart Irunen jokatutako Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala. Bigarren sailkatua, barriz, Paul Iruretagoiena ataundarra izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hezkuntzea, kantagintzea eta bertsolaritzea, Bertsoa Unibersidadean eskolako osogai nagusiak

Bizkaie! 2015-04-24 15:07   Bertsolaritzea

Bertsoa Unibersidadean eskolea garagarrilaren 6tik 10era egingo da Donostiako Miramar jauregian. Maiatzaren 4tik aurrera izango da matrikuletako aukerea; bagiletik aurrera, barriz, % 20 gehiago ordaindu beharko da matrikulea. 

Asteon egingo dira Nafarroako eta Gipuzkoako Eskolarteko finalak

Bizkaie! 2015-04-22 14:39   Bertsolaritzea

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoa izango da aurten, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatuko dana. Arratsaldeko 19:00etan hasita, 10 bertsolari gaztek hartuko dabe parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu). 

V. BertsoDerbia apirilaren 28an izango da

Bizkaie! 2015-04-20 15:32   Bertsolaritzea

V. BertsoDerbia Leioako UPV/EHU-ren Areto Nagusian ospatuko da martiaren 28an, martitzenean; sarrerea doban izango da leku guztiak bete arte. Ondoko bertsolariek hartuko dabe parte: Fredi Paia, Jone Uria eta Sustrai Colina, Athletic Cluben aldetik; eta Maialen Lujanbio, Julio Soto eta Amets Arzallus, Realaren aldetik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Julio Sotok irabazi dau 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2015-03-30 10:18   Bertsolaritzea

Julio Sotok irabazi dau Elizondon joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Uribe Kostak irabazi dau XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea

Bizkaie! 2015-03-27 09:12   Bertsolaritzea

Ariketa danak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituan; Lea-Artibaik, ostera, 370.

Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu jako, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dabe BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2015-03-24 13:45   Bertsolaritzea

Giro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi dau 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martiaren 26an, eguenean, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2015-03-23 09:43   Bertsolaritzea

Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Manex Agirre eta Iñaki Viñaspre ailegau ziran buruz buruzkora. Aramaioarra izan zan nagusi atzera be. Karmele Madinabeitia Arabako eta Gasteizko bertsolaritzearen sustatzaile aitzindariak jantzi eutson txapela Agirreri.

Lea-Artibai BBK Sariketako finalista

Bizkaie! 2015-03-17 14:47   Bertsolaritzea

Lea-Artibaiko taldeak martiaren 26an Bilboko Kafe Antzokian jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau. Bigarren finalistak martiaren 24ean erabagiko dira Sopelan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Busturialdea be finalaurrekoetarako sailkatu da BBK sariketan

Bizkaie! 2015-03-16 16:22   Bertsolaritzea

Bertsolari gazteen BBK sariketaren hirugarren eta azken kanporaketea jokatu dabe gaur Busturialdeko eta Durangaldeko taldeek Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutuan. Puntuetan alde gitxigaz, Busturialdeko taldea izan da irabazlea.

Eneko Lazkozek irabazi dau Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikotea erabagita geratu da

Bizkaie! 2015-03-16 09:32   Bertsolaritzea

Burlatako saioaren ostean, erabagita gelditu da martiaren 28an Elizondon jokatuko dan finaleko zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Uribe Kosta aurrera Bertsolari Gazteen BBK sariketan

Bizkaie! 2015-03-11 13:38   Bertsolaritzea

Uribe Kostako taldeak irabazi dau gaur goizean Zallan jokatu dan BBK Sariketako bigarren kanporaketea, Enkarterriko taldearen kontra. Holan, Sopelako finalaurrekoan kantetako txartela eskuratu dabe Uribe Kostako taldekoek.

Arratia/Txorierri taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan

Bizkaie! 2015-03-10 16:16   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketea Igorren. Gaur, Arratia/Txorierri eta Bilboaldea taldeak izan dira aurrez aurre kantuan, Igorreko institutuan. Irabazlea, 393 puntugaz, Arratia/Txorierri taldea izan da; 364 puntu lortu ditu Bilboaldeak.

Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketeak 50 bertsolari batuko ditu martiaren 10etik aurrera

Nagore Ferreira Zamalloa 2015-03-09 14:42   Bertsolaritzea

Igorren hasiko da aurtengo bertsolari gazteen txapelketea, hantxe egingo dabe lehenengo kanporaketea Arratia-Txorierri eta Bilboaldeko taldeek. Finala Bilboko Kafe Antzokian izango da, hilaren 26an. Bai epaile, bai gai-jartzaile taldeetan jente gazte ugari sartu da aurten.

Julio Soto eta Xabier Terreros finalerako lehenengo sailkatuak, Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Bizkaie! 2015-03-09 10:36   Bertsolaritzea

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurreko bi jokatu dira astegoienean. Zapatuko saioan, Julio Soto Ezkurdiak lortu eban puturik gehien Berriozarren; eta, domekan, Xabier Terreros Gartzia Terrek, Lesakan. Halanda ze, bertsolari biak finalean izango dira.

Zigor Enbeitak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-03-09 09:45   Bertsolaritzea

Langraiz Okako Kultur Etxean jokatu zan zapatu arrastian Arabako Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa, eta hantxe geratu da erabagita zein izango dan finaleko seikotea. Zigor Enbeita Zugadi izan zan nagusi Langraizen, 342 puntugaz.

Astelehenean zabalduko dabe bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-03-06 14:40   Bertsolaritzea

Garagarrilean eta abuztuan izango dira aurtengo bertso-udalekuak, Muxika, Maule, Orio, Irañeta eta Zuhatzan. Bertsozale Elkarteko bazkide diran gurasoen seme-alabentzat izena emoteko epea martiaren 9an hasiko da, eta ganerakoentzat, 27an.