2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-07 15:15   Bertsolaritzea

Eskualdeetako txapelketetan izena emoteko epea martiaren 5era arte egongo da zabalik. Horretarako, deitu telefono zenbaki honetara 94 681 27 11, edo idatzi email bat bizkaia@bertsozale.com helbidera.

Gaztetxuentzako X. Bertsopapel lehiaketea martxan da Bermeon

Bizkaie! 2014-02-05 11:48   Bertsolaritzea

Bermeoko X. Bertsopapel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuentzat. Sariketearen helburua gazteen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira

Zezeilaren 7an hasiko da Nafarroako Bardoak 2014 txapelketea

Bizkaie! 2014-01-30 17:42   Bertsolaritzea

Orain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien. Lehenengo saioa Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean.

Epailetza eta gai-jartzailetza ikastaroak egingo ditue Durangon, zezeilean

Bizkaie! 2014-01-30 13:16   Bertsolaritzea

Bertsozaleentzako formakuntza saioak antolatu ditu Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, epaile eta gai-jartzaile ikastaroak, hain zuzen be. Daborduko zabalik dago izena emoteko epea.

Umorea bitarteko, genero ikuspegia azaleratuko da Bertso Egunean

Bizkaie! 2014-01-22 16:50   Bertsolaritzea

Azalera lelopean eta generoa gaitzat hartuta, Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizinoa izango dau datorren zapatuan, hilaren 25ean. Danetara, 56 bertsolarik eta beste 9 kultur sortzailek zein taldek hartuko dabe parte goizetik gauera egingo diran hiru ekitaldi nagusietan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa

Bizkaie! 2014-01-20 10:50   Bertsolaritzea

Auzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.

Amets Arzallus txapeldun, Iparraldera joan da lehenengoz txapela

Bizkaie! 2013-12-16 09:32   Bertsolaritzea

Amets Arzallus hendaiarra izango da Euskal Herriko txapelduna hurrengo lau urteotan, bart BECen jokatu dan finala irabazita. Txapeldunagaz buruz burukoa jokatuta, bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurren jaia

Bizkaie! 2013-12-07 14:38   Bertsolaritzea

Abenduaren 7an, 18:00etatik 19:00etara, Durangoko Azokan egingo dan bertso ekitaldi laburrak Bizkaiko Bertsozale Elkartearen 30. urteurrenaren harira antolatutako ekintzen amaierea ekarriko dau.

Juanito Dorronsoro ikerlariak jarriko deutso txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari

Dabi Piedra Robledo 2013-12-04 14:26   Bertsolaritzea

Juanito Dorronsorok ipiniko deutso txapela irabazleari. 1936an Ataunen jaio zan Dorronsoro, baina aspalditik Zumaian bizi da. 60 eta 70eko hamarkadetan, ikastolen mobimentuaren sortzaileetako bat izan zan eta, ganera, eskoletan bertsolaritzea sartzen aintzindari izan zan. Dana dala, bere lanik aitagarriena bertsoen doinuak aztertzea izan da.

Sustrai Colinak irabazi dau Maule-Lextarreko saioa eta erabagita gelditu da finaleko zortzikoa

Bizkaie! 2013-12-02 09:33   Bertsolaritzea

Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioak erabagi dau nortzuk kantauko daben finalean. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga eta Aitor Sarriegi igoko dira abenduaren 15ean BECeko oholtzara.

Elizondo eta Donostiako finalaurrekoetan, Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak irabazle

Bizkaie! 2013-11-25 10:28   Bertsolaritzea

Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrak nagusi izan dira astegoienean jokatu diran Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko bietan. Iturriagak 725 puntu lortu zituan zapatuan, Elizondon, eta Elortzak, 703 puntu, domekan Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bertso Derbia urtarrilaren 3an izango da

Bizkaie! 2013-11-19 11:28   Bertsolaritzea

Athletic eta Realaren arteko derbia atxakiatzat hartuta, Sartu dimensino barri batean lemapeko bigarren Bertso Derbia egingo da datorren urtarrilaren 3an, futbol derbia jokatuko dan astegoienean, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19:00etan.

Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-11-18 10:03   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Amets Arzallus eta Igor Elortza bertsolariak hurrengo finalaurrekoetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2013-11-11 10:11   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurreko biak jokatu dira astegoinean, bata, Gernikan, eta bestea, Tolosan. Zapatuan, Amets Arzallus izan zan nagusi, eta domekan, Igor Elortza. Holan, biek lortu dabe finalaurrekoen bigarren bueltarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bertsolaritzea berbagai 'El patrimonio cultural inmaterial a traves de sus protagonistas' jardunaldietan

Bizkaie! 2013-10-30 13:13   Bertsolaritzea

Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak ordezkatuko dabe bertsolaritzea. Gai-jartzaile eta itzultzaile lanak Mintzolako Karlos Aizpuruak egingo ditu. Bertsolariakaz batera parte hartuko dabe Alpujarretako (Trovo) José López Sevillak eta Juan Morónek zein Galiziako (Regueifas) José Manuel Durán Couñago eta Jesús Lema inprobisatzaileek be.

Badator Bertxoko 2013 sariketea

Bizkaie! 2013-10-29 14:26   Bertsolaritzea

2013ko edizinoak formatu aldaketea ekarri dau, izan be, bikoteen arteko sariketa bihurtu da. Eskuernaga, Izarra eta Kanpezu izango dira kanporaketak jokatzeko herriak eta finala, barriz, Agurainen jokatuko da. Lehenengo kanporaketea Eskuernagan izango da zemendiaren 2an.

Etxahun Lekuek irabazi dau Oiongo azken kanporaketea eta Tolosako finalaurrekorako txartela lortu dau

Bizkaie! 2013-10-28 10:00   Bertsolaritzea

Oionen lehen postua lortuta, Lekue zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 10ean Tolosan jokatuko dan bigarren finalaurrekoan kantauko dau. Saioko puntuazinoari erreparauta, Etxahun Lekue da finalaurrekoetarako sailkatu dan bertsolari bakarra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Igor Elortza bertsolari durangarra nagusi izan da Legazpiko kanporaketan

Bizkaie! 2013-10-21 11:14   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusiko azkenaurreko kanporaketan Igor Elortza izan da irabazlea, eta halan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau. Durangarrak 679 puntu lortu zituan. Beñat Lizasok, Jokin Urangak eta Iñigo Mantzizidor Mantxi-k be aurrera egin dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arrate Illaro eta Jon Sarasua Sardinian

Bizkaie! 2013-10-17 17:42   Bertsolaritzea

Paulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu dau Sardiniako topaketea eta bertan Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko berbaldiak eta saioak antolatu ditue eta kanpoko konbidatu lez Euskal Herriko ordezkaritzea hautatu dabe.

Astegoienean kanporaketak irabazita, Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi finalaurrekoetan dagoz

Bizkaie! 2013-10-14 10:43   Bertsolaritzea

Hendaian irabazita, Julio Soto zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako eta zemendiaren 9an, Gernika-Lumon jokatuko dan finalaurrekoan kantauko dau gorritiarrak; Altsasun irabazita, barriz, Beñat Gaztelumendi añorgarra zuzenean sailkatu da zemendiaren 17an, Murgian jokatuko dan finalaurrekoan kantetako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)