Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina nagusi astegoieneko finalaurrekoetan

Bizkaie! 2013-11-18 10:03   Bertsolaritzea

Finalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

1.500 bertsozaleren aurrean, Aitor Sarriegik irabazi eban joandako zapatuan Oiartzunen jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa. Puntuazinoa ondokoa izan da:

Aitor Sarriegi 688
Alaia Martin 667
Agin Laburu 650
Jon Maia 623
Odei Barroso 620,5
Beñat Lizaso 592,5

Saioa irabazita, besaindarra zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Zemendiaren 24an Donostiako finalaurrekoan kantauko dau.


Aldez aurretik sarrera guztiak salduta zirala, 1.180 bertsozaleren aurrean, domekan, barriz, Sustrai Colinak irabazi eban Murgian jokatutako txapelketako laugarren finalaurrekoa. Honako puntuazinoa lortu dabe bertsolariek:

Sustrai Colina 706
Beñat Gaztelumendi 697
Aitor mendiluze 694,5
Unai Agirre 670,5
Fredi Paia 661,5
Xabier Silveira 622,5

Colina zuzenean sailkatu da finalaurrekoetako bigarren itzulirako; hilaren 30ean, Maule-Lextarreko azken finalaurrekoan kantauko dau.

Finalaurrekoak amaituta, ondokoak dira finalaurrekoen bigarren itzulirako sailkatzea lortu daben bertsolariak: Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.


Bigarren itzuliko hiru saioak holan gelditu dira:

- Zemendiaren 23an, Elizondo: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga eta Julio Soto.

- Zemendiaren 24an, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin.

- Zemendiaren 30ean, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu eta Jexux Mari Irazu.

Bi itzulietako puntuazinoak batuko dira eta zazpi puntuazinorik onenek lortuko dabe finalerako sailkatzea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu