300 ume eta gaztetxu batuko dira aurtengo Bertso-udalekuetan

Bizkaie! 2013-05-28 11:10   Bertsolaritzea

Aurten 300 umek hartuko dabe Bertso-udalekuetan, garagarrila eta abuztuan. Zuhatza, Arrazola, Irañeta, Orio, Bidarrai, Lekeitio eta Barrian egingo dira udalekuok. Bilbon, ganera, bertso-udaleku edegia prestau dau Zenbat Gara alkarteak.

Finala ebatzita

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-05-24 14:06   Bertsolaritzea

Txikerrenen edo haziagoen finala maiatzaren 29an, eguaztenean, Indautxuko El Carmen aretoan izango da, goizeko 11etan hasita. Ahal badozue etorri zaiteze artistok entzun eta animetan: antxina barik, esate baterako, Jone Uria eta Miren Amurizagaitik bardina esaten neutsuen-eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irailaren 29an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013

Bizkaie! 2013-05-21 18:27   Bertsolaritzea

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 16. edizinoa irailaren 29an hasiko da Villabonan eta abenduaren 15ean amaituko da, BECen jokatuko dan finalagaz. Azken edizinoan lez, 14 saio izango ditu aurtengo Txapelketa Nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Beste pausu bat, Gorbeialdeko bertso-eskolartekoa Aramaion

Bizkaie! 2013-05-20 18:45   Bertsolaritzea

Gasteizen sailkatutako Maddalen Arrausi eta Iñaki Tena, eta Zalduondon sailkatutako Egoitz Iradier eta Jon Unai Axpegaz batera, Sabin Aranburu eta Peru Abarrategik kantauko dabe Legutioko Arabako bertso-eskolen egunaren barruan ospatuko dan eskolarteko finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Kaskonduen' finala prest

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-05-16 14:01   Bertsolaritzea

Honetxek dira, 14 urtera artekoetan, Indautxuko El Carmen aretoan, maiatzaren 29an, oholtza ganean egongo diranak: Alaitz Urrutia, Maider Barañano, Lur Ziarrusta, Aritz Landeta, Iruri Altzerreka, Bittor Altube, Beñat Bilbao eta Antxon Uriguen. Eurei eta beste guztiei be zorionak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako Bertso Eskolen eguna eta 14 urte arteko eskolarteko bertsolari txapelketea Donezteben

Bizkaie! 2013-05-13 18:07   Bertsolaritzea

14 urte artekoen Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, 15 taldetan batuta, guztiek parte-hartzeko aukerea izan eben. Azkenean, Joanes Ilarregik, Xabat Ilarregik eta Oiher Altzelaik osotutako Leitzako taldeak irabazi eban lehen postua eta beraz, datorren bagilaren 22an Orion jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan Nafarroako ordezkari izango dira.

Gasteiz eskualdekoak eta Lautadakoak aurrera Arabako bertsolari gaztetxuen eskolartekoan

Bizkaie! 2013-05-13 14:55   Bertsolaritzea

Datorren astegoienean izango da azken topaketea Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txandea izango da.

Arabako eskolarteko jaia, barriz, bagilaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Basarri-ren omenez hainbat ekitaldi egingo dira maiatzean Zarautzen

Bizkaie! 2013-05-07 18:17   Bertsolaritzea

Maiatzeko egitarauari jagokonean, lehen ekitaldia aste honetan bertan izango da: maiatzaren 9an, hain zuzen, Pello Esnalek eta Nikolas Zendoiak Basarri. Hitza eta itzala berbaldi-musikatua eskainiko dabe; arratsaldeko 19:00etan izango da, Sanz Enea Kultur Etxean.

70 ume inguru Iparraldeko bertso eskolen topaketetan

Bizkaie! 2013-05-02 02:00   Bertsolaritzea

Azkenean, 6 pasau ziran bagilaren 1ean Aiherran jokatuko dan Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoaren finalera: Nahia Sasco, Kerman Diz, Maddi Sarasua, Ortzi Murua, Aitor Servier eta Lur Renteria.

Udabarria bertsoz beteta dator Santutxura

Dabi Piedra 2013-04-30 14:57   Bertsolaritzea

Saioak maiatzaren 4an, 11n eta 18an izango dira. Ganera, hilaren 23an, Oskar Estangak gidatuta, Bat-batean izeneko ikuskizuna eskainiko dau, bertsoak eta munduko musika tradizionalak batzen dituana.

Maiatzeko ihintza, urrea

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-04-30 10:58   Bertsolaritzea

Hile aberasgarria izan da apirila. Maiatza be ez da edozein modutakoa izango eta, gura izan ezkero, Bizkaiko Eskolartekoan batutakoak leidu ahal izango dozuez Bizkaie!-n.

'Uribe Kostako Bertsolaritza (1900-1980)' liburua, hizkuntza-ondarea berreskuratzeko beste pausu bat

Bizkaie! 2013-04-17 14:50   Bertsolaritzea

Geure hizkuntza-ondarea jaso eta zabaltzeko ahalegina da liburua. Bertan honako atal honeek topauko ditu irakurleak: datu historikoak, bertsolaritzearen presentzia Uribe Kostako herri kulturan, gerratetik 1980ra artekoa, ezaugarri teknikoak eta bederatzi bertsolariren biografiak, horreen artean, Asensio Bidaurrazaga Errotari getxotarrarena.

Partaidetza handia 'Nire gorputza, nire sexualitatea' idatzitako bertsoen lehiaketan

Bizkaie! 2013-04-15 15:31   Bertsolaritzea

Irabazleei jagokenez, gazteen mailan Maider Baraño, Iratxe Olaizola eta Maddalen Ruesgas izan dira eta nagusien atalean, barriz, Ekaitza Larrazabal, Daniel de Miguel eta Aitor Fernández de Marticorena.

Aurtengo Bertsomoviedak be emon dau berea

Bizkaie! 2013-04-15 14:12   Bertsolaritzea

Arrakastatsua izan da aurten be Beasaingo Udalaren eta Orkliren babesagaz Beasaingo Arrano Kultur Alkarteak antolatu dauen Bertsomovieda lehiaketea. 33 lan aurkeztu dira danetara, igaz baino 7 gehiago, 23 gazteen mailan eta 10 helduenean. Kontuan izan behar da 33 lanen atzean 250 parte-hartzailetik gora dagozala.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Emon izena Sopelako Esaera Zaharren XX. Txapelketan!

Bizkaie! 2013-04-05 16:17   Bertsolaritzea

XX. edizinoa beteko dau aurten Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak, eta betiko legez, giro euskaldun eta jatorra bermatua izango da aurten be, Sopelako AEK-ren eskutik. Izena emoteko azken eguna hilaren 22a izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Silveira zazpigarrenez Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazle

Bizkaie! 2013-03-25 10:18   Bertsolaritzea

Xabier Silveirak irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketea, buruz burukorik jokatu barik, Julio Soto bigarrenari hogei puntuko alde atera eutson eta. Silveira eta Sotogaz batera, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez zuzenean sailkatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusirako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Durangaldeak txiri-txiri... txispotsa!

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2013-03-25 09:38   Bertsolaritzea

Durangaldekoek irabazi dabe XXI. BBK Sariketea. 19 urtera artekoetan 7 puntugaitik gainetu jakezan Ipar Uribekoak, baina bueltea emon eutsien 25 urtera artekoetan. Azkenean, puntuak joan-etorrian ibili ostean, Durangaldeak 412 batu zituan eta Ipar Uribek 385.

Durangaldea eta Ipar Uribe aurrez aurre Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketako finalean

Bizkaie! 2013-03-21 16:28   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XXI. BBK Sariketearen finala barikuan, martiaren 22an, egingo da eta Durangaldeko eta Ipar Uribeko taldeak aurrez-aurre izango ditu, biek gainditu baititue sailkatze frogak eta finalaurrekoak. Finala iluntzeko 19:00etan egingo da Bilboko Kafe Antzokian eta sarrerea doban izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bat-batean' musikea eta bertsoa osogai dituan ikuskizuna estreinauko dabe Gallartan

Bizkaie! 2013-03-18 14:34   Bertsolaritzea

Bertsoa eta musikea buztartzen dituan Bat-batean izeneko ikuskizuna aurkeztu dau Oskar Estangak. Bertsotan grabautako musikeagaz, gitarrea lagun, beste bertsolari batzuekaz kantuan egingo dau. Lehenengo saioa barikuan daukie, hilak 22, Gallartan.

'Basarri' bertsolariaren omenezko egitarau zabala antolatu dabe Zarautzen

Bizkaie! 2013-03-18 11:44   Bertsolaritzea

Iñaki Eizmendi Manterola Basarri-ren jaiotzearen mendeurrenean, kazetari eta ohorezko euskaltzaina izan zanaren omenezko egitarau zabala atondu dabe Zarautzen apiriletik zemendira bitartean. Zemendian egingo dabe ekitaldirik handiena, Basarriri buruzko erakusketea eta Basarritik Azken Portura jaialdia, hain zuzen be.