Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun

Bizkaie! 2014-12-22 09:25   Bertsolaritzea

Zapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zortzi finalista eta Kristina Mardaras, zapatuko bertso jaiko protagonistak

Bizkaie! 2014-12-17 14:38   Bertsolaritzea

Zapatuan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, zortzi bertsolari lehiatuko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Gaur egindako agerraldian, gogotsu agertu dira finalista guztiak. Irabazleari, Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela. Izan be, Mardaras, emakumeen artean aintzindari izan zan 80ko hamarkadan plazara urteten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

Bizkaie! 2014-12-16 14:54   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Mardarasek egindako isileko eta plazako beharra eskertu gura izan dau, eta horregaitik, berak jantziko deutso txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Gaur egingo da Jose Alberdi 'Txo' bertsolariaren aldeko hileta-eleizkizuna

Bizkaie! 2014-12-16 14:14   Bertsolaritzea

Iurretako Ertzilurruti baserrian, 1922ko abuztuaren 2an jaio zan Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo bertsolaria herenegun hil zan 92 urte eukazala; hileta-eleizkizuna, barriz, gaur, abenduaren 16an, egingo dabe haren sorterrian, Iurretan, arratsaldeko 19:00retan.

Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurenetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2014-12-15 13:05   Bertsolaritzea

Barikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.

Bertsolariak eta glosadoreak alkartuko dira zapatu honetan Bartzelonan

Bizkaie! 2014-12-12 13:15   Bertsolaritzea

Kultur trukeko jardunaldiaren hitzordu nagusia arratsaldeko 20:00etan izango da. Aurkezlea Ainhoa Aranburu izango da, eta bertan, Aitor Sarriegi, Oihana Bartra eta Miren Artetxe bertsolariek eta Carles Belda, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreek hartuko dabe parte, Pau Vinyolesen eta Marcel Marimonen musikeak lagunduta.

Barikuan abiatuko da Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2014-12-10 11:30   Bertsolaritzea

Sahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza iruritarra dira abenduaren 12ko kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak. Epaile lanetan, barriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa ibiliko dira. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa.

Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2014-12-08 10:18   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Atzo, hilak 7, erabagi zan ze bertsolari izango diran kantuan abenduaren 20an, Bilbao Arenan jokatuko dan finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, jokatuko da Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2014-12-04 13:24   Bertsolaritzea

Amorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoan frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Txapelketako azken finalaurrekoan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izangodira: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte,  Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria  eta Oihana Bartra.

Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2014-12-01 09:42   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsonajerik bertsonajeena: Mañukorta

Bizkaie! 2014-11-27 14:03   Bertsolaritzea

Xabier Amurizaren eretxiz, bertsonajerik bertsonajeena da Mañukorta, bertsolaria eta kontalaria, Newtonianoa, Mañukortaren uniberso mentala, emozionala eta jardunezkoa hain zehatza eta koherentea da, ezen bildur barik konparau daiteke uniberso fisikoaren sistemeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Laugarren Bertso Derbia, Donostian

Bizkaie! 2014-11-26 17:34   Bertsolaritzea

Abenduaren 14an, domekan, Anoetan jokatuko dabe Realak eta Athleticek ligako partidua. Aurretik, barriz, eguerdiko 12:30ean Donostiako Antzoki Zaharrean bertso saioa izango da. Alkarri berbea emonda kantuan izango dira sei bertsolari Pasa hitza! lemapean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus Realaren izenean eta Jon Maia, Jone Uria eta Igor Elortza Atleticen alde.

21.000 ume dabilz ikasgelan bertsolaritzea lantzen transmisino proiektuaren barruan

Bizkaie! 2014-11-26 09:55   Bertsolaritzea

Hogeita lau urte dira Bertsozale Alkarteak eskaintzen dauen Bertsolaritzea irakaskuntzan proiektua sortu zanetik. Gaur egun 410 ikastetxe dira partaide; zentro publikoak, ikastolak zein kristau eskolak dagoz horreen artean, eta gehienbat Lehen Hezkuntzako 4., 5. edo 6. mailan gauzatzen da.

Lehenengo finalaurrekoa irabazita, Iratxe Ibarra Foruriak finalean kantauko dau

Bizkaie! 2014-11-24 09:55   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Iratxe Ibarra Foruriak lortu dau puntu gehien batzea, 475,5 puntu. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela lortu dau markina-xemeindarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sustrai Colinak irabazi dau Xilaba Txapelketea

Bizkaie! 2014-11-17 10:09   Bertsolaritzea

Makinatxu bat bertsozale batu ziran zapatuan Baionako Lauga gelan, Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereako bertsolari txapelketako finala ikustera. Sustrai Colina izan zan nagusi. Maiatzean hildako Aitor Renteria Txato Bertsularien Lagunak alkarteko zuzendaritzakidea izan eban gogoan agurrean Colinak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Imanol Uria Albizuri getxotarrak irabazi dau bosgarren eta azken kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-10 09:48   Bertsolaritzea

Imanol Uria Albizuri algortarrak lortu dau puntu gehien batzea, 376,5 puntu, hain zuzen. Beraz, finalaurrekoetarako txartela irabazi dau eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantauko dau Arkaitz Estiballes Ormaetxea, Jone Uria Albizuri, Oihana Bartra Arenas, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia eta Garikoitz Sarriugarte Onaindia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest Xilabako finalerako

Bizkaie! 2014-11-06 17:46   Bertsolaritzea

Txatoren ahots ederra eta kantuzaletasuna gogoan, bere izeneko sariak finaleko bertsolarien artean kantaera aberatsena erabilten dauen bertsolaria saritzea izango dau helburu. Kantaera aberatsena dinogunean, doinutegi aberatsena aitatzen dogu gehienbat, baita doinuen erabilerea be, hau da, airearen eta bertsoaren edukiaren arteko koherentzia.

Eneritz Zabaletak irabazi dau Aiziritzeko finalerdia

Bizkaie! 2014-11-03 09:52   Bertsolaritzea

Xilaba txapelketako finala domekan erabagi zan, halanda ze, Eneritz Zabaletaz aparte, Sustrai Colina, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy eta Xumai Murua izango dira hilaren 15ean taula ganean, Baionako Lauga gelan.

Gorka Ostolaza Ikaranek irabazi dau Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketea

Bizkaie! 2014-11-03 09:33   Bertsolaritzea

Gorka Ostolaza Ikaranek lortu dau puntu gehien batzea, 379,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren sailatu zan Nerea Ibarzabal 353 puntugaz eta Peru Vidal hirugarren, 344 puntugaz. Beraz, finalaurrekoetarako txartela lortu dau markina-xemeindarrak, eta zemendiaren 30ean Urdulizen kantauko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sustrai Colina zuzenean sailkatu da Xilaba Bersularien Xapelketako finalerako

Bizkaie! 2014-10-27 10:19   Bertsolaritzea

Larresoroko Herriko Gelan jokatu zan, domekan, Xilaba Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia. Sustrau Colina bertsolari lapurtarra izan zan nagusi, 331 puntugaz. Halanda ze, Baionan, zemendiaren 15ean, finalean izango da.