2015eko Xalbador Egunak 'Zubikoa' eta 'Errezil' bertsolariak be omenduko ditu

Bizkaie! 2015-09-04 15:31   Bertsolaritzea

Xalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Fernando Aire Xalbador bertsolari zanagaz batera, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak gogoratuko ditu.

Bertsolari gazteen Lizardi saria hasiko da eguenean

Bizkaie! 2015-08-26 11:06   Bertsolaritzea

Ibilbide luzeko txapelketea da Zarauzko Lizardi eta bertsolari gazteen alorrean erreferentzia bihurtu da. Aurten, 39. edizinoa jokatuko da, eguenean, abuztuak 27, hasita. Finala irailaren 4an izango da. Basarri bertsopaper lehiaketako sari-banaketea be saio horretan egingo da. Lizardin, zortzi bertsolarik parte hartuko dabe aurten. Igaz, Ane Labaka izan zan txapeldun.

Mintzolak hiru diru laguntzino emongo ditu, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzeko

Bizkaie! 2015-07-21 16:58   Bertsolaritzea

Mikel Laboa katedreagaz batera egin dau deialdia Mintzola Fundazinoak. Unibertsidadeko edozein jakintza alorretatik abiauta, bertsolaritzearen inguruko ikerkuntzea bultzatzea da helburu nagusia. Hautagaien lanaren kalidadea aintzat hartuta, hiru proiektu lagunduko dira diruz. Master amaierako lanei lehentasuna emongo jake.

 

Bertso maratoia antolatu dau Algortako Bertso Eskoleak, hilaren 31rako

Bizkaie! 2015-07-21 13:39   Bertsolaritzea

Eguerdian hasi eta iluntzeraino, Algortako txokoak bertsoz beteko ditu ALBEk San Inazio egunean. Jone Uria, Imanol Uria, Beñat Gaztelumendi eta Andoni Egaña izango dira bertso maratoiko protagonistak. Bazkaria eta poteoa be egongo dira, bertsoz horniduak.

'Bertsoa Unibersidadean' eskolea, asteon Donostian

Bizkaie! 2015-07-06 10:40   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) Uda Ikastaroakaz alkarlanean, Bertsoa Unibersidadean eskolea egiten dan bigarren aldia izango da aurten, eta, esandako moduan, bi ikastarok osotuko dabe programea: batetik, Bertsolaritzea eta Ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan, eta, bestetik, Bertsolaritzearen Bidegurutzeak.

Hemen dira bertso-udalekuak

Bizkaie! 2015-07-03 13:06   Bertsolaritzea

Hemen dira bertso-udalekuak; gaur, garagarrilak 3, zabalduko ditu ateak Orioko Itxaspe baserriak lehen taldea hartzeko. Garagarrilaren 3an hasi eta 12ra, bertsolaritzaz eta ahozkotasunaz gozetako aukerea izango dabe 12 eta 14 urte bitarteko gazteek.

'Poza da gure iparra eta horren arabera kudeatzen doguz emozinoak'

Bizkaie! 2015-07-02 05:46   Bertsolaritzea

Esangura horretan, desikasi egin behar dogula esan dau: gure emozinoen lagun egin behar gara, ez erakutsi jakun moduan horreen kontra burrukan egin. Adierazo egin behar dogu sentiduten doguna eta sentimendu horreek zeharkatu. Emozino horreek norabide zehatz bati begira erabiliko doguz: poza da gure iparra eta horren arabera kudeatuko doguz emozinoak.

Eskolarteko finalean Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela

Bizkaie! 2015-06-29 10:19   Bertsolaritzea

Ikusle ugari hurreratu zan Orioko pilotalekura XXVII. Eskolarteko finalean ziranen jarduna ikusi eta bertsolaritzaz gozetan. Euskal Herri osoko bederatzi ordezkari batu ditu Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketearen finalak; Paul Iruretagoiena Rezola ataundarrak eroan dau txapela eta Azkaineko  Aitor Servier Etxexuri izan da txapeldunorde.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eskolarteko Bertsolari Txapelketea heldu da azken geltokira

Bizkaie! 2015-06-10 10:30   Bertsolaritzea

Herrialde bakotxean Eskolartekoaren saioak ospatuta, Euskal Herri mailakoari egingo jako tartea orain. Bagilaren 27an izango da hitzordua Orion eta egun osoko jaiak hartuko dau herria, XXVII. edizino hau biribiltzeko.

Aitor Servier txapeldun Xibero, Lapurdi, eta Baxenabarreko Gazteen Xapelgoan

Bizkaie! 2015-06-08 14:14   Bertsolaritzea

Arratsaldean jokatu zan Xapelgoan, Aitor Sevier azkaindarrak jantzi eban txapela, Ortzi Idoaten eskutik. Aitorregaz batean finalean izan ziran: Kerman Diaz, Hodei Renteria, Nahia Sasco, Ainhoa Sarasua, Julen Bellan, Leire Laskarai, eta Ibai Capot. Lapurditik, Aitor Servieregaz batera, Nahia Sasco be, Euskal Herriko finalean izango da Orion, bagilaren 27an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak

Bizkaie! 2015-06-08 10:39   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira joandako zapatuan Ataunen. Goizean Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, barriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horreekaz amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta dagoeneko badakiguz irailean hasiko dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.

Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela

Bizkaie! 2015-06-08 10:19   Bertsolaritzea

Buruz burukoa Lurdes Ondaro Malleak eta Txaber Altube Sarrionandiak jokatu dabe, eta azkenean, Txaber Altubek jantzi dau aurtengo Bizkaiko Eskolartekoko txapela. Lurdesek eta Txaberrek bagilaren 27an Orion jokatuko dan Euskal Herriko finalean kantauko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Emozinoak eta umorea aztergai, garagarrilaren 1etik 3ra, Ahoa Bete Hots jardunaldietan

Bizkaie! 2015-06-04 11:15   Bertsolaritzea

Garagarrilaren 1etik 3ra bitartean izango dira jardunaldiak Gaztelumendik azaldu dauen moduan eta egitaraua eta izena emoteko informazinoa dagoeneko ikusgai da Mintzolaren webgunean. Bagilaren 4an ekingo jako izen-emoteari eta 22ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Datorren zapatuko Ataungo bi saioakaz amaituko da Gipuzkoa Bertsotan

Bizkaie! 2015-06-04 10:24   Bertsolaritzea

Gipuzkoa Bertsotan azken txanpara heldu da. Zapatuan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horreen ostean jakingo da irailerako sailkatu diran 30 bertsolarien izenak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Bertso Eskolen eguna eta Eskolarteko finala bagilaren 6an, Igorren

Bizkaie! 2015-06-03 11:15   Bertsolaritzea

Ondorengoak izango dira bagilaren 6ko finalean bat-batean kantauko daben 8 bertsolariak: Iker Garitagaitia Astigarraga, Igor Galartza Intxausti, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Lurdes Ondaro Mallea, Paule Loizaga Legarra, Peio Azkarate Elejabarrieta, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.

Astegoienean zortzi jokatu ostean, azken bi saioei begira jarri da Gipuzkoa Bertsotan

Bizkaie! 2015-06-01 15:47   Bertsolaritzea

Nahikari Gabilondo, Haritz Casabal, Egoitz Eizagirre, Gemma Urteaga, Jon Maia, Ane Labaka, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira saioetako irabazleak. Bi saio falta dira sailkapen fasea amaitzeko, Ataunen jokatu dira datorren zapatuan.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

21.000 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan

Bizkaie! 2015-05-29 10:47   Bertsolaritzea

Hezkuntza arautuko lanketeari jagokonez, danetara, 410 ikastetxeetan gauzatzen da Gu ere Bertsotan proiektua: 38 irakaslek gauzatu dabe jarduna, 21.000 ikaslegaz bertsolaritzea landuz. Azken asteotan ikasturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabilz ikastetxeetan eta ikastetxeen artean.

60 gaztek parte hartu dabe Nafarroako Bertso Eskolen Egunean

Bizkaie! 2015-05-26 10:33   Bertsolaritzea

Lesdakako Kultur Etxean 10-15 urte bitarteko 60 gazte batuta, bertso-eskola bakotxaren agurrakaz emon jakon hasierea eguneko ekitaldiari. Bertan izan ziran Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondoren, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zan.

Peru Abarrategi nagusi Arabako Bertso-eskolartekoan

Bizkaie! 2015-05-25 13:06   Bertsolaritzea

Epaimahaiak, holan erabagita, Peru Abarrategik irabazi eban finala. Hemendik aurrera, edizino batetik bestera, eskuz esku pasauko dan saria jaso eban. Gasteizko Peru Amorrortu bigarren postuan sailkatu zan. Biak izango dira Orion bagilaren 27an jokatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna ospatuko da domekan Lesakan

Bizkaie! 2015-05-21 18:42   Bertsolaritzea

Urtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, domekan, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.